2012/01/15 21:28:53.560 GMT+1

Today I am 37

I recorded this audio from my dad's recording on a tape.
The one that sings it is me;)
I love when my dad is listening this.

Txikitatik mikroari pegauta, grabaziñoak egiten.
Aita, hor, dena recording.

Ze ederrak TDK tape zahar horiek.

Bizitza pusketak.

:)
Happy birthday to you little kid.
Kings Of Convenience – Little Kids
Eguna amaitzen.

Beste bat gehiago.
Ikasteko, erortzeko, jaikitzeko...bizitzeko.
Ftf.

Posted by: icalzada.2012/01/15 21:28:53.560 GMT+1
Tags: 37 birthday fastfatum | Permalink | Comments (0) | References (0)

2011/12/08 23:09:01.420 GMT+1

Cerrato 9

Tele5 uste dut dela. Horripilantea.
Ondoan zaude, telebistari begira.
Ardoa hartu dugu. Eta hotz izugarria kanpoan. Beroa barruan.
Abueloaren ardoa hartu dugu. Bizitza ez da ez, juxtua. Baina zeini axola dio? Zuri ere ez dizu axola eta injustuaz idazten duzu.
Kerobia – Dena Hasi Zen Bezela
Edo urrutiago, denbora eta koordenadarik gabe. Nik herri txiki horretan imajinatzen zaitut. Ikusten zaitut. Eta jada begira beltza dut, begirada jenerazionala, fuck me.
Erlazionatzen dut The Smiths The Smiths – How Soon Is Now? eta esploradorea izatea. Denbora segunduak arakatzen, jende konbentzionalen mundutik at bizitzen, aspertzen nauzu, eta batzutan gorroto zaitut, hain gorrotagarri izateagatik.
Eta azken batean, maite ditut hitz benetakoak, ekintza zuzenak, eskutik heltzen diren une unkigarri bezain urriak.
Eta krisiak biktima batzuk utzi ditut. Eta aurretik eraman ditu gehien balio zuten balio zutenak. Esaidazu, une batez, dena hasi zen bezala bukatuko ote den? esaidazu txikitatik jolasten genuen moduan desagertuko garen. Esan, begirada horrekin jarraituko ote duzun. Zer izango garen. Hain pozik dihoazen guzti horiek, benetan ez dihoaztenez %95 batean, behingoz, eratuko dituzten neonezko graffit batzuk esateko "we r a conventional brand, we r all dead, but you need to act...u need to show but u are not...u r a product of the system, u r what u see: nothing".

Urrunetik, sakonetik, lautadatik, ixiltasunetik, ilatargi hiltzailea. Zoaz, zoaz, zoaz itxurazko arrakasta-sozial sindrome horren aritik. Zoaz, eta zin egidazu ez garela gehiago ikusiko.
Echo And The Bunnymen – The Killing Moon

Bakarrik jende benetakoa nahi dut.
Orain begiratzen zaitut. Zure bi eskuekin munduaren txikitasunarekin, txikitasunak konpontzen ikusten zaitut. Zertarako gehiago pentsatzen dut.

Sinpleki:
Agian beste gainontzeko guztia,
sinpleki,
diot,
soberan dagoelako.

Agian ni ere.
Zuek? Barka zeintzuk?;)

U2 – MLK
Gauerokoan. Gazteluak eta Nafarroa.
Nafarroako eta Londoneko koneksioak.
Eta gaztelupean, zaldun lo eginen dut.
Lasai. Aita. Zaldunak, gauez, burura. Ardoa eta lautadak.
Hurrengo eguna. Biharramuna. Urdina zerua, eta goruntz begira. Itsasoa nahi dut. Nahi dut, begiratu. Begira nago, ez zaitut gorrotatu nahi. Su ahaztezina. Vitamin String Quartet – The Unforgettable Fire
Dublin, Derry, Belfast, Copenhagen, Glasgow, London, eta agian Seattle. Baina orain lautada. Goiz hotza, goizean ihintza. Zu ahaztuta. Ni...ez. Ikastola kumeak. Normalitatea zuen bizitzetan. Ni aldiz ez. Baina hor dago bidea. Nora?
Gaur gogoan izatekoa. Aita ondoloin.
Cerrato 9.

Ftf.

Posted by: icalzada.2011/12/08 23:09:01.420 GMT+1
Tags: tele5 horripilantea cerrato hotza | Permalink | Comments (0) | References (0)

2011/10/25 03:15:16.252 GMT+2

Ikastolako porteriak

Ikastolako porteriak nere aitak soldatu zituen.soldadura
Gainontzeko gurasoak hamaiketakoa egiten ari ziren bitartean, ene aita (euskara inoiz hitzegin ez, baina zentzu pasibo batekin edo sinaptikoki ulertzen zuena) porteriak soldatzen egoten zen. Langile zintzoa, ixila. Bakartia. Egoskorra. Hondartzara larunbat goiz baten bakarrik eraman ninduena, oroimenean dut goiz ez-ohiko hura, bera artega, ni harrituta, ekitaldiaren ez-ohikotasunarekin.
Halaxe sentitzen nintzen ni, bakarti, ikastolatik amaren etxerako bide luze eta ilun horretatik. Bide amaigabea egiten zitzaidan. Ikastolatik irten eta erromesaldi hartan, oasis aluzinojenoak egongo balira nonbait, bidexidor horretatik. Oihana zen. Oihana ere, ene lagunik handiena, maitale izan zitekeen neska eder eta pixpirin hura; nere gaztaro eta txoropitotasunak itsututa, eskapoan utzi nuena. Harrezkero "ustaritze" entzuten dudan bakoitzean, leku sorgindu eta majikoaz gain, Oihanaren aurpegia datorkit. Gure larre berde etxe zuri eta teila gorrien artean. Mikel Laboa – Oroitzen Zaitudanean, Ama
Eta bai, oihana horretan aurkitzen nintzen, amaren etxerantza bidean. Ilun, lorez eta auskalo zein animaliz ingururatuta joango nintzen ni etxera. Bakarrik. Ikastolako mapa, geografiak eta gizarte liburuak, bizkarrean. Kartografia eta ihauteriak. Ikastola. Donostia, Zurriola hondartzarekin nahastua. Dena zegoen bere lekuan.
Eta aita porteriak soldatzen ikusten nuen beti. Gainontzekoak hor stage-an zeuden bitartean. Aita back-stagean. Eraikitzen duen indar soterratu eta ia inkontziente hori; mutua eta hizkuntza-bakoa. Baina konstantea eta jarraia. Txinparten artean, betaurreko ilun batzuk jantzita esaten zidan "no mires que te vas a quedar ciego". Eta nik deabrua ikusi izan banuenaren keinu beldurtia eginez, zirrikitu batetik begiratzen nuen aitak ez begiratzeko esaten zidan leku horretara. Txinpartak eta burdina. Bizitza mutua eta solidotasuna. Biak elkarrekin, eskutik helduta. Bai arraro, bakardadea ondo ezagutzen duenaren zintzotasun eta harrokeririk gabeko, ixiltasuna.

Etxera nihoa, urte batzuk beranduago.
Txinpartak itzaltzen ari dira.
Oihanean sartzen ari naiz.
"Iluna dago, aita.
Beldurra dut."
Mikel Laboa – Gure Bazterrak
Bihar ikastolako porterietara joango naiz malkoartean. Teo liburuetatik aterako da eta marrazki bihurtuko nau; marrazki ni, marrazki oro inguruan.
Eta iristen naizenean, porterien burdin hotza ikutzen dudanean, zutaz akordatuko naiz aita.
Barruan txinpartak piztuz,  begietatik atera eta porteriak zeharkatu dituzten, burdin txinparta solidoak.
Sufjan Stevens – John Wayne Gacy. Jr.
Ftf.

Posted by: icalzada.2011/10/25 03:15:16.252 GMT+2
Tags: zurriola aita bauman solidoa ikastola | Permalink | Comments (194) | References (0)

2011/08/15 01:32:22.648 GMT+2

Recording Courthouse Studios (Ennistymon, Co.Clare, Ireland) August 2011. 2nd Album Under Construction.

Igor Calzada spent the week in the house and recorded a few songs at the Courthouse Studios (Ennistymon, Co. Clare, Ireland) with Quentin Cowper at the controls and playing various instruments. From a poem by Bernardo Atxaga and an original song by Ruper Ordorika, FasTFatum, is sung in Basque. In the video it's just the raw take of the song but the finished version can be heard at www.fastfatum.com or www.myspace.com/fastfatum
Written by: Fergus Tighe, Irish Film Director.

Thanks a million: Jackie Askew, Dr. "Perro" Ph.D., Fergus Tighe, Quentin Cowper, Trudi van der Elsen, Fiona Dwyer, Dara, Maria, Bernard, Paul Doolie and all of you met in Co. Clare. 

  • Track 0: Emergency. (I.Calzada/I.Calzada)
· Vocals&Banjo: I.Calzada.

It could not be imagined this "foolish" song without those road-trip across road-trip in Iceland in 2005. "Foolish" song for a foolish moment in an Emergency Shelter at that night...or for every kind of emergency situations. But foolish...to sing in an shelter or cottage with a banjo. I was in this kind of mood to sing a "foolish" song. I wanted.
  • Track 1:-
  • Track 2: Huts. (H.Cano/I.Calzada)
· Vocals&Acoustic Guitar: I.Calzada.
· Acoustic Bass&Lead Electric Guitar: Q.Cowper.
· Shakers: I.Calzada&Q.Cowper.
Harkaitz-ek idatzia iparraldera atera baino lehen. Zaharrak Berri, edo Berriak Zahar. Ireland honetan kutsu hori nabaria, beti deigarria egin zaidalarik. Oso modu berezian grabatu genuen estudioan. Agian oso bestelakoa. Huts, une hutsak, guztiz. Oso Far West ateratzen da...ez dakit.
  • Track 3:-
  • Track 4:-
  • Track 5: Exit. (H.Cano/I.Calzada)
· Vocals, Acoustic Guitar, Lead Electric Guitar&Bodhrán: I.Calzada.
· Mandolin: Q.Cowper.


Harkaitz-ek idatzi duen letra handi horietako bat neretzat. Izenburua EXIT zen oso garbi. Idatzita zegoen moduan, hartu eta kantatzekoa izan da. Kantua oso zuzen zuzen atera zen hasieratik. Agian oso irlandarra kantatzeko modu a capellako horretarako egokia, baina sekula ez nuen horrelakorik pentsatu. Sarri kantatua bestalde afalosteetan, singing session-a datorrenean. Eta horrexegatik Quentin-ek oso ondo heldu zion mandolinarekin. Oso ondo kokatua Co.Clare-eko berdean. Diskotik haratago joan den kantua. Ikono garbia dudarik gabe neretzat. Bodhrán-arekin gozatu nuen bai, perkusio garaiak gogoan. Luzea, luzea izan behar zue/delako.
  • Track 6: Fas Fatum. (B.Atxaga/R.Ordorika)
· Vocals&Acoustic Guitar: I.Calzada.
Zer esan kantu honen inguruan. Askotan kantatu dut azken aldi honetan. Kantu iniziatikoa eta bitala. Aipatzekoa da, irlandarren kuriositatea kantuarekin. Oso deigarria egiten zaie. Modu oso Ani Difranco moduan kantatua, kantatua, lasaia, patxadaz, autobus bat hartzen den patxada berdinarekin. OFF eta ON ahotsak. Elkarrizketa. Kantu lehena, iniziatikoa...esnezko ibaiak obsesiboki amaitezin egiten dutena. Oso aktuala, ere, sozialki. Long life Fas Fatum:)
  • Track 7:-
  • Track 8: Kamalehoi. (I.Calzada/I.Calzada)
· Vocals&Acoustic Guitar: I.Calzada.
· Banjo: Q.Cowper.

Tokyo-ko Ebisu auzuneko ekilore baratza batekin harrituta geratu ostean, ezin loak hartu ezin dudanean, kamalehoiekin esnatzen naiz harrezkero. Duda barik, gauerako kantua. Azkena, oheratzean, kamalehoiekin oheratzeko. Edo kamalehoi gisa bizitzeko eta goizero esnatzeko. Diska eta gero grabatu nuen kantu bakarra. Errekuperatzea egokia iruditu zait. Puntu hipnotiko bat du, gustatzen zaidana. Lasaigarria. Azkena, setlist-eko azkena. Oheratzeko. Toki-on.

Posted by: icalzada.2011/08/15 01:32:22.648 GMT+2
Tags: tighe ennistymon studios bernardo igor clare fergus quentin harkaitz fasttfatum county atxaga calzada ireland cano ordorika cowper ruper basque courthouse | Permalink | Comments (0) | References (0)

2011/08/05 02:14:25.479 GMT+2

"Huts" (H.Cano/I.Calzada) Proto-song (before departing to the North)

hcano&icalzada 4aug2011

H-U-T-S

(Harkaitz Cano/Igor Calzada “FasTFatum”)

 

Hanka puntetan  etxetik urrundu

Asmo zaharrak lurrundu

Kantu zaharrak hitz berriekin ondu

Lagunik ez larrutu

 

Haserreen aurrean mutu

Bizitzak ertz gozoak ere baditu

Azal zaharrak ere azal berriak baditu

Azal berri zaharrak ukitu

 

Ardo kortxoak atera berritan usaindu

Zaharrak berri bailiran sentitu

Txarrantxa txantxa bihurtu (Ez inor usatu,) ez inor uxatu

Hiriko garratzak txantxa horiekin eztitu.

 

 

Ps:

Heading to N.


Ftf.
rehearsal

Posted by: icalzada.2011/08/05 02:14:25.479 GMT+2
Tags: old berri igor cano fastfatum calzada harkaitz new zahar | Permalink | Comments (494) | References (0)

2011/07/07 12:38:38.668 GMT+2

Iceland&Hospitals

islandiak indarra ematen du
islandia
hospitaleak zuriz pintatzen dituztelako da zuri

esku zuriak
zure eskuak
zuri eskuak
zeru zuriak
zureak
zeruak
eskuak
zuriak

Explosions In The Sky – Your Hand In Mine

Posted by: icalzada.2011/07/07 12:38:38.668 GMT+2
Tags: iceland sky fastfatum in the hospitals explosions | Permalink | Comments (399) | References (0)

2011/06/12 03:00:44.153 GMT+2

South-land & strange/weird

Cordoba is heating my head.
The f*** of the heat.
Flags&shoutings in the north.
Feel strange/weird.
Feel like no-man land.
Am happy but not free yet.
Convincing about hope to non-believers.
Non-believers that get benefits from churchs and mosses. It does not account.
Sun is above.
Freelance Whales – Broken Horse
And I am a broken horse in the South-land.
Without you in the hotest night.
In the hot of the night.
Without you.
Hot.
F***ing hot.
Neighbours making noise at night, some sex or whatever.
Crisis time.
Ireland far but in our heart.
I loved you with my guitar on.
I listen some of compatriots shouting love songs.
But they do not how to love. Poor them. Poor me. Poor us.

Painful night. Painful moon.
Stupid you, innocent me.
Time is over, for my green.

---
Bakarrik etzanda, sabaira begira.
Denboraren orratzen tak tak-a.
Agian bihar esnatuko dena ez da hau idazten duena izanen.
Agian esnatu baino ohean disolbatuko naiz.
Zaldi apurtu bat bezala, trostan Cordobako zerura igotzen, gau ilunean, gau epelean, inork ulertu gabe, paretetako pintada inozo bezain arriskutsuak eta banderak mikaztutako gaua.
Gorroto ditut pertsonei jartzen zaizkien koherentzia azterketak. Dena inkoherentzia denean.
Disolbatzen ari naiz eta gora eta gora egiten dut, igotzen ari naiz, zeru mozarabean, ilargira, zaldi apurtu baten moduan.
Hura jaso eta argia itzaltzeko: Goodnite al-andalus.
Ftf.

Posted by: icalzada.2011/06/12 03:00:44.153 GMT+2
Tags: al-andalus igor whales freelance andalucia fastfatum calzada cordoba spain | Permalink | Comments (521) | References (0)

2011/06/04 14:12:49.027 GMT+2

Fas Fatum (R.Ordorika&B.Atxaga) version by basque songwriter FasTFatum, for the first time (in Pintxos&Blogs: Musical Scene).

fastfatum 014

FasTFatum (Igor Calzada)

Mikel Iturriari bezala, 2007an FasTFatum-en sorreran bultzada izan zen moduan. Orain, 2011an, Pintxos&Blogs ekintzaile diren Lord de la Maza&Munduate-ri gonbidatu eta berriro nere burua saltatzeko gertu jarri izanagatik.

Berriro, on the road from June 2011. Hustu: West-USA, Lakuapark,...Backstagea. fastfatum 010
Giorgio Bassmatti&FasTFatum (Igor Calzada)
fastfatum 005

(Arkaitz Mendoza, Iñigo Alberdi, FasTFatum-Igor Calzada eta Xabier de la Maza)
---
Fas Fatum is a song from the 80ies by Ruper Ordorika, basque songwriter based on Bernardo Atxaga's poem with the same title. Igor Calzada songwriter from Basque Country, took this song as a name of his alter ego: FasTFatum. Making a word's game, between Fas Fatum and FasTFatum evoking fast, path, fate, destiny,.... This is a thanksgiving to both Ordorika and Atxaga. Igor Calzada keeps on collaborating nowadays with the basque writer Harkaitz Cano.
---
Fas Fatum lyrics (english)
One of the friends he whispers to himself, fas fatum
Fado is really a sad song, sad,
in the corner an old whispers
obrigado moire, and she turns the page.
A 53 year old man looking for work
driver's license first class
great need, a sick daughter,
so sick, and she says sure
probably already has committed suicide
(I love you, you respond)
A window will be emptied
(I love you, I love you)
a spoon, a sword, now useless
(the phallus, you are talking about the phallus)
His blood is diluted and in water.
You're right, has died
the time of the adventurers, it is true;
the land is still infinite for the tiny
children's feet, and like yesterday
rivers of milk fondle the root of the trees
but where are the heroes
Who can imagine another Lope de Aguirre,
Today we die like moths
and in our last hours: asphyxia,
cloying flowers wilted
our shrouds and dirty, it's true
in the freezer made ​​in
Germany
//
Fas Fatum lyrics (spanish)
Uno de los amigos susurra para sí, fas fatum
el fado sí que es una canción triste, tristísima,
en el rincón un viejo cuchichea
moito obrigado, y ella pasa la página.
Un hombre de 53 años busca trabajo
carnet de conducir de primera clase,
mucha necesidad, una hija enferma,
tan enferma, y ella dice seguro,
seguro que ya se ha suicidado
(te quiero mucho, le responden),
una ventana habrá quedado vacía
(te quiero mucho, te quiero mucho)
una cuchara, una espada, ahora ya inútiles
(el falo, estás hablando del falo)
su sangre se diluye ya en las aguas.
Tienes razón: ha muerto ya
la época de los aventureros, es verdad;
la tierra todavía es infinita para los diminutos
pies de los niños, y como ayer
ríos de leche acarician la raíz de los árboles;
pero dónde están los héroes,
quién puede imaginar otro Lope de Aguirre,
hoy morimos como las mariposas nocturnas,
y en nuestras últimas horas: la asfixia,
el empalago de las flores marchitas;
nuestros sudarios ya están sucios, es verdad,
en ese congelador made in Germany
//
Ruper-rek Parralen darama ordu erdi zai.
Fas Fatum.
Bernardo beti iristen da berandu, eta hori iristen denean.
Harkaitz, Igorrekin telefonoz 2 orduko connection luze&intentsoa. Iraultzailea intermitenteak tragoak hartzen ari dira. Eta azkenean, Gasteiz-era iritsi dira. Euskal Hiria errealitate bihurtu da. El Correo-ko titularrak dio bizkarzainak langabezian geldituko direla. Nagore, Gasteiz utzi eta Donostira joan da....Foru Aldundiaren aholkulari ezkerreko ekilibristarena egitera (ez dakit nola, pentsatzen dut nik), inkoherentziak. Matxete in mind.
Fas Fatum.
Eta doa aurrera dena.
Eta denak dirudi berriro hastear dela. Gasteiz, Dublin, Portland, Donostia, NYC, Tokyo...connections.
Fatua, fast fate.
Dena desegin da eta dena berriro haserara egin du.
Lakuako funtzionarioentzako, gauzak azken batean ez dira aldatuko. Denak jarraituko du berdin, ebazpen, plegu eta deialdien artean. Pasiloietako kafea beti 11etan, ez hutsik egin gero.
Fas Fatum.
Ni zurekin akordatuko naiz.
Ikasleak bagina bezala. Urteak pasa ahala, errestan akordatzen naiz zuekin, zerrenda amaigabea:zenbat izen, zenbat leku. zenbat hiri, zenbat elkarrizketa.
Zai jarraitzen dugu. Zai egon behar dugulako.
Zenbat izen: a, a, a, e, i, am, m, n, e, k, m, r, c, i, i, .... eta gehiago. Imajina ezin dun beste Lope Agirre bat. Gau xomorroen gisan akabatzen gaitun. Guztiak, gehituko nikek.
Fas Fatum.
Maite haunat.
Akordatzen iraultza klandestinoak eta gobernu faltsuen aroa. Gogoratzen egin behar nuena egin nuela.
Gogoratzen, ezerren zai ez garela egongo.
Gogoratzen, azkenean, Florida-ra parkera bidean, oinez 4:54 kale argiarekin etxeratuko garela.
Gogoratuko, denak duela perspektiba, ikusi nahi duenarentzat.
Fas Fatum.
Gasteiz, Belfast, Dublin, Portland, San Francisco, Ebisu-Tokyo,...

Esnezko ibaiak obsesiboki bejetalen azpietatik.
Horrela sentitzen naiz ni.
Obsesiboki, imagina ezina dun beste Lope Agirre bat.
Hiri eta pertsonen fisonomiaren aurkikuntza laberintikoan.
Eta azkenean, dena konjeladore made in germany batera laburbiltzen denean.

Menturazaleen sasoia bukatu omen da. 15M#koa begira geratzen naiz. Lope Agirre-ren bat edo beste aurkitu nahiean. Iraultzaile intermitente, lurralde kosmopolita edo kosmologikoa sortzeke dugun honetan, tanboril eta txistu, matxete plaza eta zeledon (!)

Gasteiz-Donostia. Andra Zuritik Kontxara bay area, eta alderantziz. Eta berriro hasi.

Fas Fatum.
Hemen egongo naiz zai, muito obrigadoren erritmoan. Trenaren lehiotik gure berdea ikusten, lehiotik. Zu noiz pasatzen ikusten zaitudan arte. Bertatik jeisteko.
Fas Fatum.
muito obrigado.

Gasteiz. Ekainak 2011.
Ftf.

Posted by: icalzada.2011/06/04 14:12:49.027 GMT+2
Tags: and bernardo igor atxaga fas blogs fastfatum ruper calzada harkaitz cano pintxos fatum ordorika | Permalink | Comments (495) | References (0)

2011/06/01 20:27:28.476 GMT+2

Tremolo

Tremolo bat naiz.
The National – Slow Show (Live)
Slow Show honetan, am a Tremolo.
tremolo
Teloia ireki, ez bilustea da kontua.
You could be as big as you can. But you are nothing.
You are a Tremolo.
Little changeable noise in the crowd.
Facing the truth.
Singing the street&path.
Avoiding authority fighting fake empires.
Opening arms around real coffee&wine.

Searching&bumped into blue skies.
Opening arms to spring sound.

Am tremolo.
And everyday I act in a slow show.
Am tremolo and my name is FasTFatum.

---
Ftf.

Posted by: icalzada.2011/06/01 20:27:28.476 GMT+2
Tags: slow show national igor fastfatum calzada the | Permalink | Comments (585) | References (0)

2011/06/01 14:30:40.334 GMT+2

esku-larru berdeak

The National – Green Gloves
esku-larru berdeak
zeru urdinean
kafe bakarti bat
zigarrorik gabe
erropa ixikitzen gizona lehioan
eta esku-larru berdeak
fereka sutilak eta aldakorrak
aldatzen zerua
aldatzen zu
aldatzen zurrunbiloan
zurrunbilo zu
zurrunbilo gu
zigarro ez
ez zeru
zurea zerua
zeru zurrunbiloduna
eskularruan sartu eta
bapo.
desagertu
zure edertasun ikustezinezko horretan.
ia oharkabean
inor ohartu ezean.
esku-larru berdean sartu naiz.
tarte batean babesean egoteko.
zeru zurrunbilodun honetako zaratak ekiditeko.
egunero #15m urdina, eta gu esku-larru berdean.
---
Get inside their clothes
with my green gloves
watch their videos, in their chairs.
Get inside their beds
with my green gloves
Get inside their heads, love their loves.

---
Horrela geratuko naiz:
maite dudan hori maitatzen, nere esku-larru berdean.
Larrutu nazazu, esku-larru berdeen barnean.
Maite dudan hori maitatzeagatik, bederen bada.
---
Ftf.

Posted by: icalzada.2011/06/01 14:30:40.334 GMT+2
Tags: igor national fastfatum calzada gloves green the | Permalink | Comments (493) | References (0)