Erbiarena

erbiarena

Erbiarena (vs Trikuarena):

Esnatu dena ez da trikua, erbia da.
Ezagutzen ditu kotxearen argiak, bai eta errepideak.
Ezagutzen ditu hiztegiak eta hitz guztiak ekartzen ditu gogora (baina soilik beharrezkoa denean).
Trikua ei da maitagarri, pausatu eta animalia motela.
Baina nik erbiak nahiago ditut.
Erbiak, inork ez ditu ezagutzen.
Korrika ibili behar dute, inork harrapa ez ditzan.
Otsoen lagunak dira, nahiz eta otsoa harrapakaria izan.
Trikua hain da naive-a. Hain da idazle naive-entzako egokia den animalia fetitxea. Baina ez da erreala.
Durangoko Azoka
n liburu naive eta axaleko bat nahi duten familia monovolumen-style-eko
uniformizatu horien moduko animalia protagonista de trikua.
Baina oso urrun dago,
karretera,
gaua,
otso,
injustizia
eta
humilazioaren
istorio errealetatik.

Erbia aldiz baso ilunetatik atera da.
Korrika ibiltzea beste neurririk ez du, gainbizitzeko.
Ez da naive edo super-animalia.
Animalia arrunta da.
Otsoa onartzen duena, otsoaren laguna eta otsoaren beldur bizi dena.
Baina errespetuz.

Erbia basatia da.
Basapiztiekin bizi dena.
Duina eta leiala.

Ps:
Ohartu gabe, umetan oroitzen dut, erbiak ‘ehizatzeko’ konpetizio
naturala zegoen, etxeratzean, karretera komarkal luze horretan. Argiak
piztuta, salto egiten zuten erbiek gurpiletara. Beraien patua, gurpilen
azpian bilatzen zuten animali basatiak ziren. Abuelaren eltzean bukatzen
zuten hoietxek hurrengo goizean.
Gauerokoan, azala kentzen zion abuelak,
eta zintzilik jartzen zituen sukaldean odoletan. Orduan ez zitzaidan
higuingarria suertatzen. Ekosistema bateko kate-maila bat zen. Nere abuelaren
eltzearena.
Eta loak hartu ezinik nengoenean, esaten zidan
abuelak: ‘I., tu cuenta cuantas liebres has visto hoy cuando veníamos
de Baltanás’
. Eta funtzionatzen zuen. Erbi saltarinak batetik bestera
ibiltzen ziren nere ohearen ertz batetik bestera. Behean, sukaldean,
etxean zegoen erbi bakarra, odoleztatzen ari zen bitartean. Bihar
eguerdiko hamaiketakoa izango zena, baratxuri, tipul eta tomilloaren
artean.

Baina duina zen beraien patua konfirmatzen zuen eltzean bukatzeko gertakaria.
Erreala zen.
Benetakoa.

[Egunak argi, Gauak ilun kantatzen du erbiak, hor urrutian:

Baditun zenbait egun, ehun urte, mila zazpirehun mende,

ezaguna dela ikusten, nora joan haiz, adixkidia?

Karta egidan jakiteko, zer moduz haizen, nolako fortuna, izan dunan]

Bere adixkide otsoari ari zaio.

Ruper Ordorika – Egunak Argi, Gauak Ilun

Trikuaren istorioa aldiz naive eta azalekoa da. Triku arrogante eta jainkotua. Lagunik gabeko animalia, handiki eta harroputz, ahuldade ustezko baten kotoien arteko irudi batean bildua, trikua. Bestalde, erbia duintasunez hiltzen da. Humilaziorik gabeko duintasunez. Bazekien non bukatuko zuen. Ez
zuen istoria berezirik sortu behar, ez dakit ze idazle argigarriren
irudimenean.

Euskal Herrian triku asko ei dago. Jakin badakite kotxeak noiz etorriko eta zer egin behar duten beste trikuek ere. Baina trikuek, erbiak trikuekin nahasten dituzte. Ez dira fido, ez baitira puroak. Trikuak ez direlako sinpleki. Beraiek baitira umeen istorio kuttun eta naive guztien protagonista. Eta erbiak? Zeinek ezagutzen ditu erbiak?

Baina triku asko egotea ez da txarra. Onartezina dena zera da trikuak, trikulandia bat bakarrik bat egin nahi izatea. Erbirik gabe trikuak akabatuak daude, baina beraiek ez dakite. Eta hori onartu eta balioan jarri baino, frankotiradore bihurtzen dira trikuak. Beraien itxura naive-a guztiz eraldatuz, orratzak ateratzen dituzte, bola baten moduan uzkurtzen direnean. Trikuak gor, itsu eta mutu bihurtzen dira. Eta erbien kontra egiten dute. Horregatik:

Kaletik zoazela ez duzu erbirik ere antzematen. Zer dira untxiak? ‘Ez erbiak dira’ esango dizu bakarren batek agian, akaso.

Garai batean erbiak liluratuta bizi ziren erleekin. Baina gero ohartu ziren espejismo bat besterik ez zela. Erleak joan eta etorrian ibiltzen dira, ez dute egonkortasunik. Erleak ziren erbien lagun bakar, baina ez ziren benetakoak.

Erbi denak desagertzen diren egunean, trikua galdua egongo da; ez du etsairik izanen. Eta trikuaren lagun onena beharko luke erbia. Baina, trikua ahula da, narzizista hutsa da. Erleak…ezin fida beraietaz.

Beraz, nere osaba Alfredoren kotxeko gurpilen azpian edo otsoari hala espreski eskatuta, akabatuta desagertuko ei da betiko azken erbia.

Eta azkenik, modu batean nahiz bestean, abuelaren eltzean amaituko baita azken erbiaren bizitza ere. Ez da bukaera txarra gero.

Eta guzti honegatik, beti gustatuko zaizkit beti gehiago erbiak eta…

agian horregatik izango da

#Erbiarena den korrikaldiekin

erbi bihurtzen ari ote naizela?