7th Floor: Kea & Tripak

Hor, goian, 7th Floor horretatik, ikusten zuen. Itzel, handi, huge, awesome
KEA.
7th Floor
Portland-eko, skycrapper-en erdi-erditik, ke ari xingle baten seinalea ikusi zuen hasiera batean. Emeki-emeki, ateratzen ari zen hori. Goraka, baporearen antzerakoa. Zeru grisarekin nahasteko hor goian. Poliki-poliki zihoan ke horrek, egonezina sentiarazten zion. Urduri jartzen ari zen, second by second. Izan ere, bere TRIPAK intzirika hasten ari zitzaizkion. Mila deabru barruan izango balitu bezala. Bere kamuflajezko carhartt jaka berdean, beat generation-en Ginsberg-en pinaren esanahiarekin sentitzen zituen tripak: Howl Forever. Garraxika betirako.
Bera baitzen, aurretik beste batzutan egon zen bezala, kamuflaje berdez avenue eta street ezberdinen urban jungle-a matxetez, gauez mozten zuen aktibista. Avenues and Streets. Denak zituen tatuarik bihotzean. Izkin bakoitza bere moleskinean bazuen jadanik zirriborroa. Eta zirriborro bakoitzak bazuen telefono edo skype konbersazio telegrafiko birtual horren marka. Guztiak tripetaraino iristen ziren. Eta han geratzen ziren. Abenida eta kaleen izenak bezala hirietako mapetan.

Baina, skypeen bidezko elkarrizketa hori eta gero, hiriaren barrunbeetako underground giroan sartzea erabaki zuen. Hiriko tuberietan barneratuz. Hemen goiko ke hori nondik ateratzen zen harakatuko zuen. Beti izan den esploradore senari men. Esploradore nekatu batek zer ikus lezake…Tripen metro kuadratu baten barrunbeetan.
Tripak, bi zatitan, tren estazioko kableen prezisioarekin erdibitu izanak bazuen noski ardurarik horretan.

Hor azpian, Walter Benjamin-ek ongi baino hobeto deskribatu zituen, basapizti urbano guztiekin juntatzea zuen helburu. Non eta bere bi heste zati erdibituak, kearen artean, khausitu, lotu eta osatzeko. Kea sortzen zen leku jakinean.

Skycrapper-en tximini erraldoi horretatik geroz eta gehiago etengabe ateratzen ari zen ke horren jatorrizko barrunbeetara zihoan.

Upstairs-etik downstairs-era.

Hiriaren tripetara, alegia.