Clark Gable

Ez nuen arrazoirik horrela sentitzeko.
Baina, gaur goizean, bera nintzen:
Clark, Clark Gable.
Postal Service – Clark Gable
Melbourne, Copenhagen, Shangai eta Valentziatik zebilen neskarekin jarri da une batez pentsatzen.
Eta bera, ohean etzanda, James Dean-en argazkiari begira, kaleargi xume bat besterik ez egongelan.
Alpertu egin da. Ez du batere gogorik sinisteko. Mugitzeko.
Clark Gable izoztua, metro estazioetako zuloetan. Nora eta hara begira. Bihotza geldirik. Hankak lotuak.
Arrazoiak nituen horrela sentitzeko.
//
Hainbeste arrazoi,
ezein jakin zer egin egi guzti horiekin batera.
ftf.

Mustupila gorringoak

Hatzak keyword-etik altxatu…twitter-ra itzali…zarata digitala….itzali…
eta loreari begira geratu zitzaion. Mahai gaineko lore horri.
Eta bakarrik, teknologiaren enpatxoz, behelainoa eta ihintza, mendietako kaskoetan, neguko, negu gorrietako elurrarekin amesten, itxi zituen begiak.
Far west-eko freeway-etan, kotxe zurian, elurpean, San Francisco-tik Portland-era bidean. Cottage-era iritsi arte. Non, han, oregon-eko etxola hartan, mustupila gorringoak itxoingo ziotela baitzekien. Urrun baina gertu. Kanpoko hotzkirriarekin, mustupila gorringoekin pentsatzen pasa zituelako milak eta milak gidatzen.
Mustupilla gorringoak miles away.
The Decemberists – Of Angels And Angles
ftf.

Mark-ekin Twin Peaks-eko aldapan behera (San Francisco)

Kapelua, bizarra eta gitarra.
Saturn St. eta Temple St.eko bidegurutzeko etxeko atea zarratu, Dena eta Doug agurtu, eta behera noa. F Line hartzera. Mark-ekin (nere iphone-tik intzirioka) Twin Peaks-eko aldapan behera. Mark Eitzel – Bitterness
Begirada igo, eta bay area, hor aurrean. Lasai, ezer gertatuko ezpalitz bezala. Sillicon Valley-ko dotcomers-ak (hippie-en etsai deklaratuak), ez dira kalean ikusten. Agian garitoetan sartuta daude, Castro-tik pasatzen naiz. Bikote gay-ak nonahi. Aurrera jarraitzen dut.
Market Street-en jeisten naiz. Hiria.
Divisadero eta Filmore St.ak gustatzen zaizkit neri. Auzune eta kale horietan, aurkitzen diren, enkontruen kafetegi, taberna…edo whaterver horiek. Mark-engatik galdetu dut. Inork ez ei du ezagutzen. Eta neuk, nere iphone-eko kantuen artean, kale gidari ditut, kantuok. Pentsatzen dut “nola ez duzue ezagutzen SFren arima musikala den songwriterra?” Beti imajinatu nahi izan dut, piano beltz handi batean, Mission auzune latinoaren inguruan aurki genezakeen garito ilun batean. Jameson bat, piano gainean, zigarrokina…stagean.
Kapelua, bizarra eta
ni, paretan jarritan, bizkarra,
lasai.
Bay areak babesten gaitu beti.
Play it again Mark.
ftf.

Esan/vs/EzEsan: We are all (azken batean) Weird Fishes.

Mutu geratzea ei da onena.
Agian estropozo egin nahi ez duenarentzat.
Edo agian ezer esateko ere ez duenarentzat.
Edo entzutea gurago duenak.
fish
Baina edozein delarik aukera,
denok gara arrai arraroak.
Batzuk, urazalean (gauzak esaten eta idazten) ibiltzen diren bezala, beste batzuk, urazpian aritzen dira igerian (burua gainazalera ateratzeko beldurrez).
Izuen gordelekuen barrena, itsasazpian.
Baina,
edozein delarik ere egiten den aukera,
Tokyo-ko Tsukiji fish market-ean
burugabeak,
agerian edo estalian,
(ilusioz eta beldurrez ekipatuak)
denok gara,
itsaso honen sakontasuna ezezaguna delarik, bere ur urdinaren altzoan,
noraezean igerian dabiltzan,
arrai arraroak.

San Francisco, CAlifornia (USA)
2008Aug. (in mind&remake)

Ps: SF Bay Arean hasi ginen
igerian…
igerian…
igerian…
gure kostetaraino…
eta segi igerian…
igerian…
igerian…
ftf.

The Boy With the Hammer

Batzutan
Gabriel Aresti,
Market St.etik
oinez imaginatzen dut
Bilbo-Bilbao

edo Mark Eitzel-en
club horietako batean
mailua
herri eta harri
errezitatzen.

Eta
batzutan
mailu bat hartu nahiko nuke
eta mailuaren ume hori izan.

Zer dagoen puskatzeko/eraikitzeko?
Batzutan Ciorán ere, izan nahiko nuke.

Eta ia gehienetan
mailu bihurtu nahiko nuke.
ftf.