Pulse

Ani-k dio, “ez dagoela txorakeriak esaten gauen ibiltzea baina gauza estupidoagorik…are gehiago telefono kaiolatuak mutu geratzen direneko gauetan”.
Eta lagunak esan du gaur, “ardo batekin mundua konpontzen dela”.
Ez dakit zeinek duen arrazoia.

Ilargia ia osatu da gaur gauean.
Eta dena mutu geratu da, nere atzean.
Bai, nere atzean bakarrik. Zuk ezpaiduzu ezer esateko. Eta nik ez zaitut entzun nahi, anymore.

Zigarrokinak begiratzen dit hortik, pareta berde hauen artetik.
“I offer my pulse, give me my breath”
3609391487_56f7c44221
tarareatzen dut ahopean.
Berlin dut gogoan.
Edo-ta, Helsinki-ra joan, eta Engels tabernan ikusi nuen hura ere. Björk eta Marilym.
Ai nere Marilym
(larrosa eta krabelin, ximeldu da hire oroimena)

Zigarroa ahora eramanez.
Hatsa eta pultsua.
Erretzea eta arnasa hartzea.
Aldi berean,
pulse.
pulse.
pulse.

Ez dago ihesean ibili nahi duen
baina estupidoagorik.
Ihesi.
Beti ihesi.
Munduaren akabera,
ezpaita.
Ezta etortzeko intentziorik ere ez.
Eskultoreari emazteak behin esan zion bezala:
“Akabatuta zaudela diozu…oraindik hasi baino ez zera egin eta!”

Baina berak sentitzen zuen,
atzera bueltarik ez zegoela jada,
guztia atzeratzen ibiltzen ziren
elementu gris horiek salbu,
berak bazekien,
keak bezala,
gora egin,
eta sekula behera jeitsiko ez zenaren modukoa zela hau guztia.
Ez ona eta ez txarra.
Horrelakoa.
Hori bai,
bizi direnentzat.
Besteentzat,
ezer ez,
besterik gabe,
hilotza.
Eta nik bitartean,
zigarroaren azkenekoa
eta jameson-aren azken zurrupada eman diot,
hutsik geratu den,
edalontziari.
Pulse.
Gabon.
ftf.

Gasteiz & Ani

4pm.
Florida parkean egongo bagina bezala gaude, begiak, ixten ditugunean.
Han egongo bagina bezala. Baina hemen gaude.

Begiak irekitzen ditugu eta beste alde horretara egiten dugu:
Bero sargorea, Illinois inguruan edo, eta Greyhound-a atzean utzi dugu.
Eta Florida parkean aurkitzen gara.
Dena berdin dago.
Gure barruan zerbait aldatu bada ere.
Zerbait baino, guztia.
Ikusten duguna ez da berdina baina jendea ezer gertatuko ezpalitz bezala jokatzen du.

Eta ni zurekin akordatzen Ani.
Zure kemenaz eta malaostiaz.
Eta garraxi egiten duen emakume horretaz.
Nik entzuten dizut.
Oso garbi hemen egongo bazina bezala.

Guztia aldatu denean
eta ezer gertatu ezpalitz bezala,
urteen bueltan.

Eta zu izango zara,
nere Joyful girl hori.
Betirako.
Zure tximetan galdurik,
uda sargorearen korrika ateratzeko beharra.
Gogoa eta grina.
Parametro normaletatik aldenduz.
Baina edertasun eta zeru grisaren pare,
begirada aske eta antikonbentzionala.

Zure tximetan galduko naiz.
Begiak irekiko ditut Florida parkean etzanda nagoelarik.

Espero dut,
begiak irekitzen ditudanean,
hor egongo zarela.
Zure tximetan,
orotara
baso batean bezala
gal nadin.

Gaur arratsaldea
den
une eta leku mugagabe horretan barna.
ftf.

“Ani Difranco” Live Tucson-Arizona (USA) 26/June/2008.

First time I met Ani Difranco I was no more than 21. Just  last years at the university.  And she was kind of american anti-folk artist. I said, “what do they mean with anti-folk?”. And since then, I imagined her as the other side of pop-star heroin, Madonna. They do not have nothing to do, honestly. But, in my women group thipologies, Björk and Marylim and maybe Ani Difranco and Madonna. Both of them are just very strong woman with a “musical management” orientation. Each one her likings and extremely different life styles. But at the end, strong and really powerful women. Good!
Anyway, Ani. Yes, I was very eager to see Ani in States. I always imagined this kind of venue and gig. Everybody following her songs, singing and shouting. Right! And the long driving from Nevada to Arizona, crossing really huge piece of desserts, has been really hard  under 109ºF.
And just arriving at Tucson, a really hurricane and thunderstorm in the highway. Just a prologue of Ani’s gig.
Really shy but powerful gig. (Just what I wanted to proof. The strength of this woman on the state. Really, sweet but angry and powerful most of the time. Without stopping from song to song.)
And as I said before, I think I wouldn’t really want seeing her in any other venue: Rialto Theatre was really good. Really linked to the kind of gig and artist, Ani is in fact. A american road songwriter.
(The instrumentists…3. 2 guys and one girl. I loved the girl, the drummer. And the guys, upright bass and vibrophone, very shy but loyal to the songs and the frontwoman artist. It was quite balanced team. And really perfection on the stage. No mistakes or anything like that.)
Good Ani. I saw you at the end.
And, I saw you in the venue and location I had to see you.
Not other one.
I will imagine you, and remind your power, wherever I will go to.
Tucson-Arizona (USA)
ftf.


Living room

Gaur goizean, Ani-k bete du nere living room-a. Iruditzen zait, beti agertzen dela, nere lau pareten konszienzia sartzen zaidan bakoitzean. Badu doai berezi bat, ikea-ko “nere etxeko errepublika independientea” aldarrikapen egokiari men. Eta areagotzen da, Carver-ren “Cajas” ipuin horretan bezala, mudantzek, etxeko kabidadeetan, bihotzeko bentrikulu-aurikuluak bezala, derrepentean hustuta geratzen direnean.
Hemen dago Ani. Errepide hutsak eta hiri anonimoak. States-eko edozein, hango kartografian.
Hau da easy, easy life.
Lehiora gerturatu eta ume koxkorra jolasten ikusi dut, bere amaren begiradapean. Ni, voyeur-atso, ikerlari urbanoa. Easy life. (Pentsatzen dut).
Eta akordatzen naiz ere, amaren etxean, nere logelan, hor ibiltzen nintzela, bueltaka. Azkenean, arrebaren gitarra “sekuestratu” nuen arte. Bizitza, jostailu bat izan daiteke, batzutan. Batzutan, puskatzen duguna, gure eskuez. Baldarrak gu.
Honelako egunak beti gustatu zaizkit. Beti dute, hori. Norberaren inguruan inor ez egon, eta nahi duzuna egiteko gogoa. Inorri begiratu gabe. Izan, ihesa, amodioa, bakardadea, paseoa, lagunak,…

Eta easy life-a eta gero zer?

Eta pentsatzen dut, zer izango da, etxeko “living room” hori gabe bizi den jende guzti horretaz. Norberak bere erara. Baina zer izango da guzti horietaz? Noiz arte aguantatuko dute horrela? (Eta gainera, pentsatzen dute, inozoak, besteok garela…oh my god). Eta pentsatzen jarrita ere, hasi naiz pentsatzen zenbat, denbora pasatzen dugun bakoitzak bere, trintxeran, gauza berak egiten, kantu bat jarri, bazkaria egin, labadora, ohea egin, garbiketak, egunkaria erosi, sofan eseri, …eta garrantzitsuena, lehiotik bestaldera begiratzen jarri. Besterik gabe jarri.
Gu guztion denbora hori batuko bagenu?

Eta zer egingo dut living room multifuntzional, multivital, multisocial, multi…multi…jada bihurtu diren 7m2 hauek hustutzean? Nora joango dira denbora guzti horiek? Non erraustuko dira? Zertarako balio izango zuten?
Denbora gelditu da, beste behin ere. Banihoa.
DSC00984
Argi grisa, easy life hau, eskeini didan 7m2 infinito hauetan, islatuta.
Laster arte. C u soon.

Jo ezan (berriro) Ani.
/
Play it (again) Ani, play.
ftf.