Pulse

Ani-k dio, “ez dagoela txorakeriak esaten gauen ibiltzea baina gauza estupidoagorik…are gehiago telefono kaiolatuak mutu geratzen direneko gauetan”.
Eta lagunak esan du gaur, “ardo batekin mundua konpontzen dela”.
Ez dakit zeinek duen arrazoia.

Ilargia ia osatu da gaur gauean.
Eta dena mutu geratu da, nere atzean.
Bai, nere atzean bakarrik. Zuk ezpaiduzu ezer esateko. Eta nik ez zaitut entzun nahi, anymore.

Zigarrokinak begiratzen dit hortik, pareta berde hauen artetik.
“I offer my pulse, give me my breath”
3609391487_56f7c44221
tarareatzen dut ahopean.
Berlin dut gogoan.
Edo-ta, Helsinki-ra joan, eta Engels tabernan ikusi nuen hura ere. Björk eta Marilym.
Ai nere Marilym
(larrosa eta krabelin, ximeldu da hire oroimena)

Zigarroa ahora eramanez.
Hatsa eta pultsua.
Erretzea eta arnasa hartzea.
Aldi berean,
pulse.
pulse.
pulse.

Ez dago ihesean ibili nahi duen
baina estupidoagorik.
Ihesi.
Beti ihesi.
Munduaren akabera,
ezpaita.
Ezta etortzeko intentziorik ere ez.
Eskultoreari emazteak behin esan zion bezala:
“Akabatuta zaudela diozu…oraindik hasi baino ez zera egin eta!”

Baina berak sentitzen zuen,
atzera bueltarik ez zegoela jada,
guztia atzeratzen ibiltzen ziren
elementu gris horiek salbu,
berak bazekien,
keak bezala,
gora egin,
eta sekula behera jeitsiko ez zenaren modukoa zela hau guztia.
Ez ona eta ez txarra.
Horrelakoa.
Hori bai,
bizi direnentzat.
Besteentzat,
ezer ez,
besterik gabe,
hilotza.
Eta nik bitartean,
zigarroaren azkenekoa
eta jameson-aren azken zurrupada eman diot,
hutsik geratu den,
edalontziari.
Pulse.
Gabon.
ftf.