2008/12/01 10:20:51.464 GMT+1

Maite ditut maite

Ez dira izango 8 egun ere ez, Mikel Laboarekin San Francisco-ko International Airport-ean topo egin nuela, nere ipod-ean. Björk-ekin kantuan jarri nituen biak elkarrekin ere. Amaren zai nengoen bitartean.

Darda izugarri bat sentitu nuen. Eta aipatu nuen hartan ere, ez nintzela Mikel Laboaren entzule ohikoa. Beti hor atzean, izaten den klasiko horietako bat da.

Eta oraintxe twitter-ren San Francisco-ko gau beltz honetan, jaso dut berria: Mikel Laboa hil da.
------------------------------
Ume eta ez hain ume izatearen muga hori nonbait markatzen duen Mikel Laboa. Ikastola-tik atera eta amak jartzen zizkigun kantuak, Mariano Ferrer-en ahots tarteetan, sukaldean cola-cao eta cuétara galleten artean. Kanpora begiratzen genuen bitartean...lurruna...kristalean. Eta goxotasuna barruan.
Ama, Mikel Laboa hil da.
Oroitzen zaitudanean, ama, sukaldean egoten zara.
Eta maite ditut maite, gure bazterrak, inoiz baino beltzagoa bihurtu den San Francisco-ko Twin Peaks-eko gau ixil honetan.
(Eskerrik asko Mikel Laboa, ume eta ez hain ume garenontzat, beti egongo baitzara hor. Gure amaren sukaldearen goxotasunaren kantuak zureak, irratian)
----------------------------------
ML
Goian bego.
Agur eta ohore.
DSC03076
Ps: ML 80 Interstate East-en bere cangoo txapel beltza jantzita zuela, mustang zuri bat gidatzen ikusi dut...Irripartsu zihoan :) Charlie Parker bezala. Hil da barrez.
C u soon.
ftf.


Posted by: icalzada.2008/12/01 10:20:51.464 GMT+1
Tags: igor fastfatum bazterrak calzada gure mikel laboa | Permalink | Comments (5) | References (0)

Comments

Besarkada bat, Igor. Denok galdu dugu zerbait, baina irabazi ere bai, Mikelen doinuak gugan daudelako.

Posted by: Joxe Aranzabal.2008/12/02 08:01:08.753 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa

How true Igor. My dad once sang Txoria to me.  I play it for my kids at home and hopefully, they will sing it to their children.  Mikel will always rock.  Today, however, I am very sad.  Besarkada bat Boisetik

Posted by: rosa.2008/12/02 17:08:41.336 GMT+1

Nik 33 urte ditut.
Eta zin dagizuet, nere belaunaldi/generation-a izan dela MLekin azkena gizarteratzen.
Uste dut, bere avanguardiazko lan ixila, tradizioa eta modernitatea uztartzeko paradigma izan dela.
Eta gure bihotzetan, neurean, eta zuenean ere, ikusten dudanez, gure amalurrarenganako gertutasun hori,...lirismoetatik at, baina erreala. Mundu globalizatua bai, baina, arima eta bihotzarekin.
Eta horretan, ML, even neretzako, 33 urte, beti izango da erreferente garbia.
Amaren sutondoa eta Mariano Ferrer, irratian entzun, eta nonbait mundu Bauman-ek dioen bezala, hostil eta zakar honetan, gure lekua eta berotasunaren bermea.

Orain agian da momentua, belarritik tira egiteko, diskurtso huts eta arima gabeko orori. Eta erreskatatu, beste batzuk, ML kasu, ixil ixilik ehundu duten oihal xingle baina egonkorra.

Gure bihotz eta arima, gure lur zabalari lotzen diona.
Edonon gaudelarik ere.


Ps:
Joxe, ez dugu galdu.
Irabazi dugu. Eskerrak MLri.
Orain guk dugu testigua.
Eta ekin lanari. Balio ez duena kanporatuz eta bide berriak irekiz.
ML, parrez hil da. Charlie Parker bezala :)



Besarkada bero bat,
USAtik.
FasTFatum
(igor calzada)

Posted by: Igor Calzada.2008/12/02 21:30:22.928 GMT+1
http://www.fastfatum.com

Aupa Igor,

Abesti ederrak dituzu (Extreme b side, Bjork eta Marilyn...)
Eta ados MLri buruz diozunarekin.

Bazter ditut
bazter
zure izkutuak
maiteak
lanbrotzen dizkidanean.

Lanbro ditut
lanbro
zure maiteak
izkutuak
baztertzen dizkidanean.

Izkutu ditut
izkutu
zure lanbroak
bazterrak
maitatzen dizkidanean.


Plazer bat atzo zu ezagutu izana. Segi kantuak egiten.

Josu Lezameta, Jozulin (http://www.blogak.com/jozulin)

Posted by: Josu Lezameta (Jozulin).2008/12/29 17:16:58.495 GMT+1
http://www.blogak.com/jozulin

FasTFatum bezala:
Eskerrik asko compliment-engatik.
USAtik ekarritako uztari, hasiera emango zioat 2009an,
pistoletazoa, desertuko hutsune hutsetik.

Neu ere man
nice meeting you yesterday

In touch&connected

bskd1.
Igor Calzada.

Posted by: I.2008/12/29 19:49:57.922 GMT+1

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net