Living room

Gaur goizean, Ani-k bete du nere living room-a. Iruditzen zait, beti agertzen dela, nere lau pareten konszienzia sartzen zaidan bakoitzean. Badu doai berezi bat, ikea-ko «nere etxeko errepublika independientea» aldarrikapen egokiari men. Eta areagotzen da, Carver-ren «Cajas» ipuin horretan bezala, mudantzek, etxeko kabidadeetan, bihotzeko bentrikulu-aurikuluak bezala, derrepentean hustuta geratzen direnean.
Hemen dago Ani. Errepide hutsak eta hiri anonimoak. States-eko edozein, hango kartografian.
Hau da easy, easy life.
Lehiora gerturatu eta ume koxkorra jolasten ikusi dut, bere amaren begiradapean. Ni, voyeur-atso, ikerlari urbanoa. Easy life. (Pentsatzen dut).
Eta akordatzen naiz ere, amaren etxean, nere logelan, hor ibiltzen nintzela, bueltaka. Azkenean, arrebaren gitarra «sekuestratu» nuen arte. Bizitza, jostailu bat izan daiteke, batzutan. Batzutan, puskatzen duguna, gure eskuez. Baldarrak gu.
Honelako egunak beti gustatu zaizkit. Beti dute, hori. Norberaren inguruan inor ez egon, eta nahi duzuna egiteko gogoa. Inorri begiratu gabe. Izan, ihesa, amodioa, bakardadea, paseoa, lagunak,…

Eta easy life-a eta gero zer?

Eta pentsatzen dut, zer izango da, etxeko «living room» hori gabe bizi den jende guzti horretaz. Norberak bere erara. Baina zer izango da guzti horietaz? Noiz arte aguantatuko dute horrela? (Eta gainera, pentsatzen dute, inozoak, besteok garela…oh my god). Eta pentsatzen jarrita ere, hasi naiz pentsatzen zenbat, denbora pasatzen dugun bakoitzak bere, trintxeran, gauza berak egiten, kantu bat jarri, bazkaria egin, labadora, ohea egin, garbiketak, egunkaria erosi, sofan eseri, …eta garrantzitsuena, lehiotik bestaldera begiratzen jarri. Besterik gabe jarri.
Gu guztion denbora hori batuko bagenu?

Eta zer egingo dut living room multifuntzional, multivital, multisocial, multi…multi…jada bihurtu diren 7m2 hauek hustutzean? Nora joango dira denbora guzti horiek? Non erraustuko dira? Zertarako balio izango zuten?
Denbora gelditu da, beste behin ere. Banihoa.
DSC00984
Argi grisa, easy life hau, eskeini didan 7m2 infinito hauetan, islatuta.
Laster arte. C u soon.

Jo ezan (berriro) Ani.
/
Play it (again) Ani, play.
ftf.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *