Lakes & Bays

azula

Badia, beti hor.
Gertu ez dugu lakurik.
Lagunak lakua aipatzen dit. Laku ondoan gustora bizi da, ardo baxoerdi, bainu eta ilargiari begira gauetan. Urruti. Hori nahi zuen. Urrutiratu. Trikutu, lubakitu. Bizarra hazten utzi eta urteak egitera bidean, laku ondoan bizi.
Sufjan Stevens – For The Windows In Paradise, For The Fatherless In Ypsilanti
Eta agian arrazoi du, ene lagunak. Lakuak bilatu behar ditugu, badiako ur ezagunak bistatik galdu gabe. Auzokideen begiradetatik ihesi, kladestinoak geu. Arabar errioxako ardo botila bat beti rekamaran, eta Jameson-aren artileri astuna armairuan, aixkidea noiz etorriko den bueltarako gertu.
Lakua kanpoa da, badia barrua.
Eta gu beti mugan.
Badietatik lakuetara.
Bietan ito gabe, urazaletik floting.
Erori gabe, akrobata eskafandristak. Urik gabe ezin bizi gaitezkeelako, baina ezta ondoak harturik ere ez.
Eguneroko bizitzaren ariketa ekilibrista horretan, ura ondoan.
Urarekin goaz, emeki. Eta ardo guztia edango dugu. Itsaso komunista bihurtu arte. Edo behintzat hurrengo egunari, azkartasun eta twitter-raren inperatiboei kiebroa eginez, gure auzuneko lakuan, oregon-eko cottage edota munich inguruan, lurrari ondo lotuta, erroetara ondo erantsirik, baina hankak libre, eta burua arin. Eta ura….gure aurpegia…egunero ur hotz horrek…gure arpegia zipriztindu eta esnaldi etengabeko batean eduki gaitzala errezatuz. Ez gaitzala lokartu badiak.
Iheserako baino, lakuaren botere purifikagarria nahi dugu.

Nere lagunaren patilek, ile txuriak erakusten dituzte. Eta, neuk nereak (gutxi), moztu egiten ditut. Hor daude ere ernetzen.
Nora begiratu behar dugu? Aurrera, atzera, ezker, eskubira…Agian inora.
Begiak itxi, ura entzun, zapatak erantzi, lurzoruaren hotza sentitu, eta egunen batean, berriro gora begiratzeko.
Hori da gure fatuma.
Hori da distantzia, gure denbora.
Mendea eta segunduak, jada unitate ez direnean.
Milak google maps-en kokatzeko balio ez dutenean.

Kanpoan, arbola batek, adarretako hostoak astintzen dituen haizeari begira ari natzaio. Une estrainoa bezain estupidoa. Eta handia tarteka.
Auzokideak, joan dira. Igandeko prozesiñoa betetzeko atera dira, elizkizun kaletar paganoa.

Oregon-eko lakutik munich-erako lakura, lurrazpitik, zuntz optikoz, ia oharkabean, lur subterraneoetatik dihoan, badiatik ateratzen den gure ur-aman-komuna.
Sufjan Stevens – Redford (For Yia-Yia & Pappou)
(mAKURTU,
jARRI BELARRIA INDIOEN MODUAN,
lURRARI PEGATUTA,
eTA ENTZUN.)

Lakuan oheratuko gara.
Lakuan edango ditugu bizitza honek utzi dizkigun azken ardo botilaren tantak.
Lakuan egingo dugu amets.
Lakuan larrua joko dugu.
Lakuan negar egingo dugu.
Lakuan ilargia beste behin ere deskubrituko dugu.
Lakuan….intxaur hori begitik kenduko duzu…
Eta lakuan,
dena hasiko da berriro ere.
Alcoholic Faith Mission – Nut In Your Eye

nut in your eye

ftf.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *