debussy

Nutella.
Hori ez zegoen nere amaren etxean.
Baina berdin dio.
Gustora jaten nuen, neska hotzarekin, eta ogitartean, txokolatezko krema hori, goilarakadaz, bata bestearen atzetik.
Telebistari begirada kentzen ez niolarik.
“Planeta Imaginario”.

Eta maisu Debussy, pianoaren gaineko nota jostari eta magikoen jostun.

Oraindik, begiak itxi egiten ditut, ohean nagoela.
Eta guztia desagertzen da.
Guztia, ez da Gernikako bonbardaketaren osteko harri koxkor bat ere geratzen.
Huts.
Horra igotzen gara.
Galdetu gabe.
Mikel Laboaren txapel beltza goitik ikusten dugu baita gure amaren sukaldea, eta baita aitak, hondartza eramaten gintuen igande 10am horiek ere.
Hor igotzen hasten gara.
Gora eta gora.
Lurraren gainetik.
Eskutik zerbaitek fuerte baino fuerteago heldu izan baligu bezala. Indar ezezagun eta bortitzak.
Gora eta gora.
Gutunak eta oroitzapenak hor behean, san juaneko sute batean kixkaliko balira bezala.
Han goitik garrak ikusten ditugu.
Jada ez da ezer gertatzen.

Debussy eta gure blue room-a.
Eta gu oraindik,
“Planeta imaginario” horri bueltak eta bueltak ematen.
Nutella bokadiloa eskutan.

Eta onena zera da:
Ez dugula inoiz hortik jeisteko asmorik.

“Play it again, Debussy”
ftf.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *