Zigarro-exit

Zigarro-exit,
eskilera luze horiek jeitsi ostean
(egingo dudana, gERO),
Zigarro-exit,
luze, ixiltasunaren hari izpi horiek apurtzeko,
(aurrean dudan Miles-i, begietara begira, oRAIN).

Barruko hatsari
behelainopeko kearen hotzidurarekin ateratzen utziko diot.
Erraiak berotu ditzan.
(Begiak itxita, gero arratsaldean)
jada ondarretako hondartza
eta nere betiko bay arean,
elurtea senti daitekeen eguna da gAURkoa.

(Elurraren zai,
gaurko egunetik aurrera kontatzen hasi gara.
Uda joan da.
Tokyo hor, etxeko wok eta bol-etako chopstick-ak, eusten diote, fin eta ixil.)
 
15:15 markatzen dutenean (paretan dudan)
erlojuaren orratz elurtuek

(miles…so what?…
orduan zer…?)Q2001292
//
ftf.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *