USA: Road movie.

sagar bat (jada hozkatua, hasi berria),
bi liburu (askotan bistatuak, sekula ez amaituak),
american cellular phone (beti piztua, jasotako deien %99a, wrong calls,
«ni ez naiz Pedro», AT&Tren estrategia komertziala ote?),
hiru giltza (ez bata ere ez neurea),
logela bat (hau ere ez da neurea),
bi artikulu (biak, bukatu gabeak),
moleskine bi (bat bukatua jada, azkar!, bestea, hasi gabea, hasteke, bihar, seguruenik),
kafea (bukatua, as usual),
ur botila (half empty, half full, ok average),
zapatak (kenduta, hankutsik, carpet-aren gainean, as usual),
kapelua (kendua),
kotxea (kanpoan, erdi lo erdi esna),
lanparak (bi gutxienez, beti pizturik),
leihoa (zabalik, atea batzutan, be careful),
tv-a (what’s this? Always turned off),

Dessert,
Basamortuaren haizea neretzat
Tornado,
Hiru larrosa hori zuretzat.
road movie

kerouac-ek ahaztu egin zituen carver-ren lekuen deskribapenak.
road movie-ak ez dira garrantzitsu gertatzen diren gauzengatik,
gauzei ematen diegun garrantziarengatik (zentzuarengatik) baizik.
hori da azkenean balio duena.
eta road movie-a,
gure bizitza,
road bat,
movie moduan
bizitzea.

lake tahoe (usa),
ftf.