The Whitest Boy Alive

Bizikletan nihoan. Ene kamixeta txuri, berdezko lerroekin.
Eskuak manillarrean jarri gabe nihoan. Eskuak libre.
Eta han ikusi dut aurrean. Laranjaz jantzita. Bizikleta eskutan. Nekatua bezala, goibel, triste…Itxurazko bizitza orekatu baten babesean. Hiri konbentzionalaren altzoan, lokartua.
Eta bere ondotik pasa naizenean,
The Whitest Boy Alive – Don’t Give Up
hau entzuten ari nintzen…headphones-etan.
Eta bere erritmoaz akordatu naiz.
Nola dantzatzen zuen…nola, airearekin jolasean ibiltzen zen, aldakak mugitzen, itxurazko bizitza «ñoñostiar» (puta) horren altzoan bizitzen.
Zein zoriontsu zen…
eta zein zoriontasun pusketa galduko duen bere bizitzarako,
kantu hau,
nik ezagutu dudan moduan, ez duelako ezagutzerik izango…
eta okerrena da,
hori nik badakidala.
Eta nik bakarrik dakidala da okerrena.

Bizikletatik jeitsi naizenean, pentsatu dut,
hori:
ez huzteko.
Ez huzteko, bizitzeari.

Edozein delarik, bizitzatik jeisten den pertsona.

Bizikletan noa.
Don’t give up.
Eskuak haizearekin jolasten.
Atzean, laranjaz jantzirikoa.
Atzean.

Eta honek ez du geratuko denaren pintarik hartzen.
Ezta gutxiagorik ere ez.
Ez oraingoz eta ez luzaroan.
Ni kontent:
Bizirik dagoen ume txuriena izanda.

Ftf.