Ez dago lapurtua ez den muxurik…

Ez dago lapurtua ez den muxurik…
okupatu ezin daitekeen etxerik
(hori baino plazer handigoa bezalakorik).

Mark Eitzel – Why Are You With Me
Larunbatik
ez dagoen bezala 4pm-tik
aurrera erlojuak geratzen ez diren arratsalderik.
Londonen erlojuen orratzak erortzerik
ez diren Daliren ordulari ero istrioniko bihurtzen ez direnik.
Parke arras huts bezain atenporalik.
Amildegirik.
Zure ametsen oroimenean galtzen ez naizen larunbatik.
Lapurretarako beste tarte hobeagorik
pentsatzen ez dudan unerik.
Nebulosoak diren Joanna Newsom-en harpaz ferekatutzen dituen kantuen lurralde magikoagorik.
Bihurria izateko jaio ez den umerik.
Gauik.
Metroko zuloetan sartu, eta zure zai etenik
gabe egoten ez naizen ordurik.
Orduak, eta minutuak…axolagabeturik.
Inoiz ailegatuko ez den ordua iritsiko ez denik.
Eguzkiak aurpegian eman, begiak itxi, eta behebarru batean exeritzerik.
Lapurretarik,
zurekin gabe egitea pentsatzen ez dudan gaueko krimen beltz destripatzaileagorik,
muxu horiek gozatuko ez dituenik.
Une batez, okupatutako etxea “okupa kopon” lez euforiaz ospatuko ez duenik.
Gurea jada ez den etxerik
gaua den gure okupazio iraultzaileagorik
eta inorrena, jada inorrena, ez den muxurik.
Begiak ireki eta bankutik
altxa eta oinez hasiko ez denik
Londonetik.

Bi kale beheragotik:
Shoreditch, zure izena, ahazterik

…ez dagoenik…

Ftf.

toys

Akordatzen naiz, amak, deitzen zidala, behin eta berriro.
Mazzy Star – Into Dust
Nik ez nion erantzuten.
Hor egoten nintzen, nere lautada, nere gaztelu, nere espazio, konkistaturiko lurralde bakar hartan,…
Lehiotik bestaldera begiratzen nuen, trenbidea.
Trenak eta jendea. Jende normala.

Eskuartean zer edo zer hartu eta jolasten ibiltzen nintzen.
Bizilagunak, Haritz eta Nagore, etortzen ziren eta gonbidatzen nituen sartzera.
Nagorek, bi haur txiki dauzka egun.
Haritzek ez dakit. Tipo osoa zen, noblea.

Ez dago ezberdintasun handiegirik,
norberaren txikitako logela eta desertuaren artean.
Nahi duzun hektarea zatia hartu eta bertan jolastea ibiltzea da kontua.
Jolastea, jostailuekin.
Buruarekin.

Zure,
hektarea, dagoeneko, lurralde bakar konkistatugabeko hori bihurtu duzun hori.

Ixiltasunean,
arrabita, alboan.

Oihu bat entzun bitartean,
orduan…erlojua geratu eta jostailuak utziko ditut…
baina berriro
sartzean,
cadillac beltz hori hartuko dut
eta desertuetan galduko naiz
zurekin
hope, jolasteko,
begiratzera, jolasteko,
zure tertziopelozko ahotsean arakatzeko,
kafe amaigabe hori bukatzeko,
arizona-ra bidean, california-rako freeway luze horietan.
Mazzy Star – Fade Into You

gora begiratu,
eta beti,
jolasteko,
desertuko hektare amaigabe bilakatu den
(erdibide, birtual eta arau fisikoak jada gainditu dituen)
gure logela handi honetan,
in our mind, hope, in our mind.
ftf.

Zu (U)

You.
Me.
And Everything caught in the fire.

//
Zu
eta
Ni.
Guztia suan atrapatuta.
//
You are the sun and moon and stars are you
And I could never run away from you
You try at working out chaotic things
And why, should I believe myself not you?
It’s like the world is gonna end so soon
And why should I believe myself?
You, me and everything caught in the fire
I can see me drowning

Caught in the fire.
//

//
Pertsonak ez direlako aldatzen.
Gauzak bakarrik aldatzen direlako.
Zu eta Ni ez.
Gauzak aldatu egiten dira,
sutan
(erre eta betirako desagertzen direnean)
[Zu (U)
ez].
//
nI
nEVEr.
ftf.

Eguzkia, zu (& the frozen bank)

Ez nintzen ni. Bestea (diot). Eguzki errainuen azpian izozten zioan bankua bihurtzen ari nintzen ni. Insensiblea mundua (pentsatzen nuen nik). Ah bai, insensiblea diot orain. Eta kantuak dioen bezala, “jendeak ez du pentsatzen ezertan soilik bakarrik sendatzen diren zainetan” (Elurra Zaurien Gainean).
Eta hala da. Kantauriko eguzki “epel” honek utz diezaiola lekua, pazifikoaren soseguari.
Errezena, ez delako betiko onena.
Eta hau benetakoa, tripen korapiloa bezala. Eta hori estaltzen duenik bada, bakarrik sendatzen diren zainak bezala. Eta hurrengorarte. Bejondeizuela. Zuen kalte. Baina hori bide zailagoa da.
Ba ni oraingoz bankuan geratzen naiz. Izoztuan.
Eguzkiak epelduko duen, banku izoztuan. Hemen edo han.
(Hori da gutxienekoa).
C u.
bank
ftf.