Heroin: Belunezko underground-ean

Heroin,
Lou Reed-en ezpainetan,
Lower East Side-eko etxe gentrifikatuak,
The Galaxy eta Wild Side-etik ibiltzen ginen egun galduak,
Baina kontuz Lou-rekin, ezpaidaki nora doan

Saiatuko dela dio,
baina egun batzuk
beste batzuk baino hobeak direla ezin ukatu
gaur ez da egun ona

The Velvet Underground

Heroin,
zainetatik sartzeko eguna duzu.
Telefonoak kaiolatu
eta telefonoko kabletik beste egiteko eguna.

Baina aldi berean,
korrika egiteko eguna,
aurreruntz erortzeko eguna
beste behin ere,
galdetegiak apurtzeko,
mila zatitan txikitzeko eguna duzu,
kantu eta poemekin
galdetegiak egiteko.
Galdetegiekin koktel molotov-ak egiteko eguna.

Ez dakiguna erantzuteko galdetegiak erretzeko eguna,
pertsona berdinekin ez egoteko aukerak suntsitzeko eguna.

Berriro konfidantza ez eraikitzeko galdetegiak diseinatzeko tenorea duzu.
Zintzilikatzeko,
hitzak kodetzeko,
telefonoak kaiolatzeko,
entzungo ez ditugun ahotsak,
entzun nahi ez ditugun berbak,
dorretik botatzeko eguna duzu.

Bibolin herdoilduen egunak,
alde basati,
wild side,
horietan ibiltzeko eguna,
ziztatua,
zaldi eroak trostan bezala,
eromenaren gaindosiz,
Lou Reed-en ahots mortuarekin
funanbulistarena egiteko gauez kaleetan,
betirako telefonoak itzali
eta munduarekin bakeak egiteko eguna.

Txutea hartzeko eguna,
ez atzera begiratzeko,
dorrera igo,
eta goitik botatzeko eguna,
minik egiten ez duen erorketa,
jaja
erorketa librea (baita).

Eta Jainkoak badaki
badaki

Thanks God.
I guess I just do not know.
Thanks God.
I guess I just do not know.

Puta ideik ez dugula
galdetegiak eginarren
underground-a
belunez AHT bihurtu denean,
gugana
neregana
zugana

Belunez laztanduko zaituen underground-a
ateak itxi eta hori gertatu ostean
betirako itxiko zaizun eguna

Minik sentitzen ez duguna
ziztada
heroin

Thanks God.
belunezko odola
jada buruan
ez zait axola
ziztu bizian
ez zait axola
belunezko underground-ean

I guess I just do not know.

Ftf.