Chicago

Christina Rosenvinge – Chicago – con Vetusta Morla

I fell in love again,
All things go, all things go.

Bihar banoa, edo etzi. Zer axola du?
Soineko burdinduaz ikusten dut Bilbo, hamabost urteko neska bat bezain ederra.

I made a lot of mistakes.

Etxea polita da gertutik ikusita. Gertutik ikusita, urrutitik ikusita.
Chicago. Chicago. Chicago.

Akordatzen naiz, kantu hau non entzun nuen.
Portland-eko coast-era bidean.

Askotan ez du axola non gauden, baizik non dugun bihotza.
Batzuk ez dute hori sentitzen, ez dutelako bihotza lekuz aldatu, ez dago mudantzarik inoiz, bihotza Chicagon geratzen da.

Eta Chicago edozein leku, edozein hiri da.
Bilbo? London? Tokyo? NYC?

Edo…kaka zerutiarra.

Kritika gehiago ez.
Gogaitzen nau zu horrela entzutea. Hiriaren kontra. Hiriak jaiotzen ikusi hau, ez al haiz akordatzen, maddi?

If I was crying
in the van
with my friends
it was for freedom
from myself
and from the land.

I made a lot of mistakes.

Eta zoriontsu naiz horregatik.
Eta Chicago-ra goaz, Chicago, edozein leku, edozein hiri denean, jakin gabe nora goazen, beti goazelako, beti berriro bueltatzeko.
Eta etengabe, once again.
Joan etortzeko,
Etorri joateko.
Han izanik, hona naiz.
Ftf.

Once again, snowed, tonight, with a riot in a empty street (zutaz oroit)

GauaIMG_1821 etorri da.
Gauarekin besarkatuko zintuzket.
Jada hain perfektua bilakatu zaidan elur hau inguruan.
Hotza eta garbia, nere oroitzapenaren gisakoa, gardena.
Hotza eta hutsa. Hutsaren hurrengoa, hutsa baino hutsagoa.
Eta puroa.
Zuganako oroitzapena eta gero.
Bizikleta hori bihar zurekin hartuko nuke, hirietako arterietan biok gure amodio ezinezkoari transfusio azkar eta erradikal baten arnastua eman diezaiogun, berandu baino lehen.
Bai, gure lurra baino aldarri unibertsalago baten bila. Bai berriro diot, “gure” diozun horren konkista baina, dagoeneko konkistatua baititut soineko zuriz gauetan lokartzen diren emakume hirien oheak.
Eta bai berriro diot, “gure” deitzen duzu hori, hemen, sorry, ezpaita deus.
Hemen zu eta ni, ginateke, “gure” lurralde izoztu benetakoena.
Konbentzioak utikan. Utikan zu eta zure pentsatzeko modua. Zatoz ez dizu minik egingo. Baina gaur gauean, atzo ez bezala, etortzeko hautua egingo ez baduzu, ez etorri nigana, elurraren zuritasunarekin amesten duzula esatera. Errezagia da hori. Eta sakonean zuk ere badakizu, gezurretan ari zarela.

Intxaur hori begitik kentzea duzu onena.
Alcoholic Faith Mission – Nut In Your Eye
Eskularruak eta kapelu gorridun hori jantzi, eta hotzak eraman zaitzan utzi. Masaila gerturatu, zure begietara gerturatu, belarri atzekalde horretan muxu bat emango nizuke. Txima horien atzean. Hor izkutuan. Inork ikusi ez gaituen lekuan.
Hori izango da gure, iskanbila kale hutsean.
Kings Of Convenience – Riot On An Empty Street
Biok bakarrik, elurrarte muxu eztanda hori.
Izara zurien artean elurra urtzen den bezala, elkarrekin biak urtu gaitezen. Hori izango da, “gure” lurraldea, bakarra eta iragazgaitz, ikustezin.
Hutsa. Eta puroa.

Konkista gehiago behar duena.
Dagoeneko izan, badelako.

Bihar, bizikleta bakarra alokatzera nihoanean zutaz oroituko naiz.
Eta beste behin ere, konkistatu gabe geratuko diren beste “gure” lurralde izoztu hauek denak.
Elurra urte arte.
Eta hurrengo elurte arte.
Hemen izanen naiz.
Barrikadetan.
Zu itxoiten.
IMG_1908ftf.
(Northern-DK)

Olentzerori google maps-a izorratu eta Beirut-era edo bideratu zen abenduaren 24a

Ez dakigu,
google maps-a desinstalatu,
edota aitzakia horrekin,
gure herrira,
aurten pasatxanda egitea otu zaion bidean.
Kontua da,
gaur gauaz,
olentzero, Beirut alderako koordenadak aurkitu dituela,
jomuga.

Bidaia jarraituko dugu,
hemendik aurrera.

Kontua da, azken batean, Olentzero, ez dela erratu baina batzutan soinuak leku ezberdinetakoak izanarren, tonalitate berdinetan gauzatzen direla.
Manel- En La Que El Bernat Se’t Troba
Beirut- A Sunday Smile
Eta horrela,
L’Empordarako bidea hartu du.
Beirut edo L’Emporda.
Zer ajola du?

Soinuak erakarri dute Olentzero.
Itsasoko sirenek.
Sirena hotsak izango ote dira? Berriro ere?

Lakes & Bays

azula

Badia, beti hor.
Gertu ez dugu lakurik.
Lagunak lakua aipatzen dit. Laku ondoan gustora bizi da, ardo baxoerdi, bainu eta ilargiari begira gauetan. Urruti. Hori nahi zuen. Urrutiratu. Trikutu, lubakitu. Bizarra hazten utzi eta urteak egitera bidean, laku ondoan bizi.
Sufjan Stevens – For The Windows In Paradise, For The Fatherless In Ypsilanti
Eta agian arrazoi du, ene lagunak. Lakuak bilatu behar ditugu, badiako ur ezagunak bistatik galdu gabe. Auzokideen begiradetatik ihesi, kladestinoak geu. Arabar errioxako ardo botila bat beti rekamaran, eta Jameson-aren artileri astuna armairuan, aixkidea noiz etorriko den bueltarako gertu.
Lakua kanpoa da, badia barrua.
Eta gu beti mugan.
Badietatik lakuetara.
Bietan ito gabe, urazaletik floting.
Erori gabe, akrobata eskafandristak. Urik gabe ezin bizi gaitezkeelako, baina ezta ondoak harturik ere ez.
Eguneroko bizitzaren ariketa ekilibrista horretan, ura ondoan.
Urarekin goaz, emeki. Eta ardo guztia edango dugu. Itsaso komunista bihurtu arte. Edo behintzat hurrengo egunari, azkartasun eta twitter-raren inperatiboei kiebroa eginez, gure auzuneko lakuan, oregon-eko cottage edota munich inguruan, lurrari ondo lotuta, erroetara ondo erantsirik, baina hankak libre, eta burua arin. Eta ura….gure aurpegia…egunero ur hotz horrek…gure arpegia zipriztindu eta esnaldi etengabeko batean eduki gaitzala errezatuz. Ez gaitzala lokartu badiak.
Iheserako baino, lakuaren botere purifikagarria nahi dugu.

Nere lagunaren patilek, ile txuriak erakusten dituzte. Eta, neuk nereak (gutxi), moztu egiten ditut. Hor daude ere ernetzen.
Nora begiratu behar dugu? Aurrera, atzera, ezker, eskubira…Agian inora.
Begiak itxi, ura entzun, zapatak erantzi, lurzoruaren hotza sentitu, eta egunen batean, berriro gora begiratzeko.
Hori da gure fatuma.
Hori da distantzia, gure denbora.
Mendea eta segunduak, jada unitate ez direnean.
Milak google maps-en kokatzeko balio ez dutenean.

Kanpoan, arbola batek, adarretako hostoak astintzen dituen haizeari begira ari natzaio. Une estrainoa bezain estupidoa. Eta handia tarteka.
Auzokideak, joan dira. Igandeko prozesiñoa betetzeko atera dira, elizkizun kaletar paganoa.

Oregon-eko lakutik munich-erako lakura, lurrazpitik, zuntz optikoz, ia oharkabean, lur subterraneoetatik dihoan, badiatik ateratzen den gure ur-aman-komuna.
Sufjan Stevens – Redford (For Yia-Yia & Pappou)
(mAKURTU,
jARRI BELARRIA INDIOEN MODUAN,
lURRARI PEGATUTA,
eTA ENTZUN.)

Lakuan oheratuko gara.
Lakuan edango ditugu bizitza honek utzi dizkigun azken ardo botilaren tantak.
Lakuan egingo dugu amets.
Lakuan larrua joko dugu.
Lakuan negar egingo dugu.
Lakuan ilargia beste behin ere deskubrituko dugu.
Lakuan….intxaur hori begitik kenduko duzu…
Eta lakuan,
dena hasiko da berriro ere.
Alcoholic Faith Mission – Nut In Your Eye

nut in your eye

ftf.

Airports

Behin eta berriz.
Joan eta etorri.
Gertukoa urruti sentitzen dugu, eta urrutikoa gertu.
Ez dago ezer, kantu baten gazi-gozoaren aldamenean edukitzea bezalakorik, mahai honen inguruan, dana eta ez danaren ekilibrista izateko.
Zu eta ni.
Eta beste mila gauza.
Eta gazteetako txostenetako begirada nerabe horiek, orain faltan botatzen ditut, hainbeste korritu dugu, aireportutik aireportura, orain dugun horri gutxi horri zukua atera, edota laranja zukua edatea baino geratzen ez zaigunean.

Damien Rice ari zait karraxika “let me out”…baina nondik Damien, nondik?
Zein aireportura?

Eta egia da,
gaur,
hamabost urteko neska baten ametsa baina ederragoa zaude.
“I can see a lot of life in you” dio Sufjan-ek.

“She” dio, Harriet-ek bere ahots tertziopelodunarekin, Manchesterreko proletarioaren alaba ameslaria. Eta nik sinisten diot, ahots horrekin, ezin besterik egin. Maite dut ahots hori. Maite dut kantatzen duena. Hain da belarrietarako masajea. Eguzkia eta igandeek urtzen dizkigute, arima.

Lisa, askoz lotsagabeagoa da…”I don’t know you” esaten duenean. Eta telefonoak erreko lituzke, komunikazio-inkomunikazio hori apurtzearren behin betikoz. Dublineko pub Crogans-en, zuzen zuzen, aurrez aurre, hitzegin gabe, zure begirada pint baten barruan irenstekoa apar eta guzti.

Karretera luzeak datoz orain. Nora dihoazen ez badakigu ere. Bakarrik egiteko diren bideak. “Cath” dio Death Cab For Cutie-k…Eta neri Mikel Laboa bere mustang txuria gidatzen barrez hil zen eguna datorkit gogora. Karretera, algara eta beste mila sorpresa.

Azkenean, kale euritsuetara joango gara. Dublin. Grafton St.etik oinez. Amodio perfektuak eta “hautsi da anphora”k. Baina istorio horiek bizitzea merezi du, bizitzea egotea bezain beste. Zertarako bizi bestela?

Aireportuek, ez dakite, zenbat oroitzapen gordetzen dituzte, jendeak dituen bezainbeste bihotzen adina. Eta bihotz bakoitza, Santa Mariako jesukristoren bihotza bezala, kupidoren milaka eta milaka geziz dago ziztatua.
Zundaketa emozionala.
Bizirik egotearen ordain gordina.
Orainarte.

Madrid.
ftf.