Manzana & Plátano

Picture
H.k deitu dit.
Apple & Banana erosten ari nintzen.
Damien Rice tripetarako analgesikoa hartzen ere.
(Arroza, beti izan da ona for the digestion).
Damien Sushy Rice.

And Apple & Banana.
—————————
Kolgatu dut.
Kanpora begiratu dut. Lehioaren bestaldera.
Orduan gogoratu naiz, goizeko bagoian zegoen emakume boliviarrari, eseritzeko lekua eskeini diodanean. Bere haurra, sintxan-en marrazkiekin egindako manta batekin estaltzen ikusi dut bagoian sartzen. Eta bihotza uzkurtu egin zait, North Face and Columbia coat-ekin, forratuta zauden Oregonian itsuen artean. Bapatean, emakumea eta ni begira geratu gara, eta hirurak bagoiko bidaide bakar bihurtu gara, bere harridurarako. Inor ez begira. Eseri da, eta “thank u” lotsati baten ostean, nere “de nada”k, are gehiago harritu du emakumea. “Gracias Sr.” gehitu du, orduerdiera, jeisteko gestoa egin dudanean.
—————————
Apple & Banana.
Hori bakarrik jango dut gaur.
Ez dut gehiago behar, gaurkoan egunez behintzat.
—————————
Gauerokoan, arroza jango dut.
(Nahi adina.)
ftf.
//

The Van, Cold Water and The Wolves.

Gauetan, kamioneta hartzen dugu.
Eta, Oregon-eko ilargi betearen magalean lo geratzen gara, kamionetaren barruan. Irratia piztuta, The Decemberists-en azken single-arekin, mundua berriro Alaska-ko Anchorage-raino konkistatzera eramango gintuzken indarrarekin.
Gure furgonetak ezpaitauka mugarik.

Bidean, mila lakutan geratuko gara. Donegal-eko lakuak gogoratuko ditugu. Eta zenbat aldiz maite zaitut maite zaitut maite zaitut….“can u hear me now?” esango genuen, gaueko ordu txiki horietan. Azkenean, pub-ean pint of Guinness-arekin geratzeko, beti. At the end.

Cold Water. Lakuen ur hotza, pint of Guinness horren parekoa dela pentsatu nuen askotan. Biak eskuetan. Bata hatzen artean. Beste eztarriko zulotik behera.

“Love, can u hear me now?”
“Love, can u hear me now?”
“Love, can u hear me now?”
“Love, can u hear me now?”
“Love, can u hear me now?”
“Love, can u hear me now?”

Esnatu dira jainkoak.
Irratia itzaltzen dugu. Arretaz entzuten dugu haizea, lakuko ur hotzaren gainean. Eta ez zaitut sentitzen. Ez zaitut entzuten. Desagertu zera.
Kamionetara igotzen naiz. Ilargi beteari begiratu, eta han bilatzen zaitut. Kraterretatik kraterretara, harakatuz, modu pausatuan, zure begiak han txoko batean aurkituko ditudalakoan, nonbait. Izkutuan.
Baina ez, gaur ez zaude.

Cold water, sorrounds me now.
Erropa erantzi. Pint of Guinnessaren azken tragoa hartu. Hustu. Eztarritik behera sentitzen dut azken apar lodi hori. Eta lakuko ur hotz eta beltzean sartzen hasten naiz.

Lakuko hotz ilun, gau hotz ilun eta garagar hotz ilun.
Ilargi zelatari txuri, apar testigu txuri eta zu.

Gauaren hotz eta beltzean,
desagertutako zu txuria.

Argitu nazazu, zure txuritasunarekin.
Edo gutxienez,
….

esan

entzun

nazakezula.


Eta kantatuko dizut, The Wolves:

someday my pain, someday my pain
will mark you.
harness your blame, harness your blame
and walk through.

with the wild wolves around you
in the morning, I’ll call you
send it farther on

solace my game, solace my game
it stars you
swing wide your crane, swing wide your crane
and run me through

and the story’s all over you
in the morning I’ll call you
can’t you find a clue when your eyes are all painted in Sinatra blue

what might have been lost-
don’t bother me.
//
ftf.