Mark-ekin Twin Peaks-eko aldapan behera (San Francisco)

Kapelua, bizarra eta gitarra.
Saturn St. eta Temple St.eko bidegurutzeko etxeko atea zarratu, Dena eta Doug agurtu, eta behera noa. F Line hartzera. Mark-ekin (nere iphone-tik intzirioka) Twin Peaks-eko aldapan behera. Mark Eitzel – Bitterness
Begirada igo, eta bay area, hor aurrean. Lasai, ezer gertatuko ezpalitz bezala. Sillicon Valley-ko dotcomers-ak (hippie-en etsai deklaratuak), ez dira kalean ikusten. Agian garitoetan sartuta daude, Castro-tik pasatzen naiz. Bikote gay-ak nonahi. Aurrera jarraitzen dut.
Market Street-en jeisten naiz. Hiria.
Divisadero eta Filmore St.ak gustatzen zaizkit neri. Auzune eta kale horietan, aurkitzen diren, enkontruen kafetegi, taberna…edo whaterver horiek. Mark-engatik galdetu dut. Inork ez ei du ezagutzen. Eta neuk, nere iphone-eko kantuen artean, kale gidari ditut, kantuok. Pentsatzen dut “nola ez duzue ezagutzen SFren arima musikala den songwriterra?” Beti imajinatu nahi izan dut, piano beltz handi batean, Mission auzune latinoaren inguruan aurki genezakeen garito ilun batean. Jameson bat, piano gainean, zigarrokina…stagean.
Kapelua, bizarra eta
ni, paretan jarritan, bizkarra,
lasai.
Bay areak babesten gaitu beti.
Play it again Mark.
ftf.

Gaur

Zergatik, ihes egiten dugu,
hondartza galduetatik
twin peaks-eko gainera?

Agian,
elkarrizketa hutsal
eta curry chicken-etik
urruntzen ari garelako?

Edo aspaldi,
maitatzeari utzi geniolako.

Edo agian,
hau dagoelako
Gaur.

Eta gaurko TV debate-a
benetan aspergarria suertatu zaigulako.
Ohi den bezala.

Eta,
inork ez duelako arrazoia.

Dakigun gauza bakarra,
gaur,
Gaur dela.
Eta gainera,
gogoa dugulako,
gure galtza laranjak jantzi,
eta kalera ateratzeko.
Eta badakigu,
badakigulako,
Xantal, James, Marta, Iban, Beñat, Amets, Maddalen, Jose Luis, Carolina, eta gogora etortzen ez zaizkidan gaurko protagonista guztiak,

gogo berdina dutela.

Gaur, beraiek izan.
Chéjov-ek esan zuen,
otsoen aurrean,
beraien aukera bakarra,
hirugarren aukera zela:
Heuren burua, poliki-poliki jaten bukatu. Otsoei arrastorik utzi gabe.
 
Hori bakarrik,
eta guzti horregatik,
biziko dira Gaur,
banan-bana,
guztion hiri honetan.

Gaur (eta hemen, gainera).
ftf.

23rd Av. and the green hat

Bai, San Francisco-tik Portland-ek egin du Suzanne-ek bere mustang zurian. Gaueko 4am zirenean, bitan pentsatu gabe, bere Twin Peaks-eko etxeko azpikaldeko garajeko zabaldu eta milaka deabru atzetik balitu lez, atera da. Iparraldera.
Ez du atzera begiratu nahi izan. Beharrik ere ez.
California-ko haize epelak atzean utzi eta Oregon-eko euritsu eta berdean sartu da. It’s raining cats and dogs. Bidean, tristea eta iluna zen bidaia, out of the blue, ortzadarraren irteerarekin alaitu egin da. Zubi magiko multikolore bat. Eta Suzanne bere kotxea zirkulu perfektu horretatik pasa nahi izan ditu, bere inperfekzio guztiak. Ez da kontua, kabitzen ziren edo ez. Kontua zirkuluak ez zuela sarrerarik. Ondo sartu, sarrerarik ez duen zirkulu perfektu batean, zure inperfekzio guztiekin….Pentsatu du. Isabel Coixet-en My life without me filmarekin ere akordatu da, zehazki main character-ra zen neska oso eta zorigaitzeko horrekin. Sarri pentsatu zuen, izakeran bere antza zuela, munduaren aurka borroka egiteko kemena, esan nahi baita.
Eta aurrera jarraitzen du. Eguerdiko noon, 12pm-tarako, Portland-eko 23rd Av. ko kale zoragarrian izango denaren aurreikuspena egiten du bere buruan.
Azken batean, Suzanne-en helburu bakarra, kapelu berde koloreko bat erostea baino ez da.
Bere ihesak badu zentzu bat.

Behin lortuta, bestalde, pentsatu beharko du zer egin, bere ihesarekin. Gelditu, bueltatu, urrutiratzen joan, oraindik gehiago.

Baina hori, 23rd Av.ko bere kapelu berdearen ostean izango da.
green hat
Ez lehenago.

Twin Peaks

DSC03068
Doug & Dena-k kotxea hartu dute, badihoaz berriro ere beste afari batera. California-ko ardoaren inguruan hitzegingo dute gaur ere eta noski Illinois-eko Senadore zen Presidente berriaren inguruan ere. Blue…blue…!
DSC03071
Temple St. eta Saturn St. gurutzatzen diren kale nimiño hau, hillaren alde batean, ezkutatua. Hope Sandoval-en ahots tertziopelozkoak, gaua noiz laztanduko zai egoten naiz beti. Bere kantuek, San Francisco-ko cable carraren miloika ari xingleak ikutuko dituzte, silofonoaren nota magiko eta kristalinoen hots xuabearen melodia osatuz. Bitartean, Monique-ek bere mamu guztiak Paris-eko garai ilunen kutxatik aterako ditu eta bere canvas-etan pintura artean estaldu, hondoratu eta betirako lurperatuko ditu. Gero, bere paretetan hildako animali disekatuen antzerako erakusketa bihurtuz, urteroko Halloween maskaraz betetako bere sortilegiozko gauetarako.
Gaua dator berriro ere. Market-a irekita dago eta mushroom (lasai, aluzinojenoak ez) batzuk erostera nihoa. David Lynch-ek oso ondo aukeratu zuen, bere telesailaren rodatze lekua. Eta ez da kasualitate hutsa izango ere, exerita nagoen aulki eta mahai honetan, DSC03066
“Adaptation”
edota “Being Jhon Malcovich” en ideiak burutu zituen Spike Jonze zine-zuzendariak, bi filma horiek burutu izana. Izan ere, bera egon zen hemen exerita, ni etorri aurretik.
Gaur ere, begira egongo naiz lehio honetatik kanpora. Eskuinean Twin Peaks-eko antena erraldoia, zelatari, downtowna kontrolatzen hemen goitik. Ezkerrean, Buena Vista Park, parke berde eta hipnotikoa, gaueko mamuen gotorlekua.
Ilargia ilundu gabe zeruan agertzen ari da eta James Stewart-en oihuak entzuten dira, Golden Gate-etik oraindik. Baina nik entzuten ditut bakarrik; lanpetuegik daude Twin Peaks-eko bizilagun guztiak, Lynch eta Jonze-ek sortu zituzten heuren mamu guztiak uxatu nahiean. Ez dakitena da, beraiekin joango direla guztiak, edonora dihoazela ere. Hori da, Colin Meloy-k James Stewart-i esateko ziona. Aztoratuta, Golden Gate-era korrika atera zen James Stewart berbera.
DSC03073
Ilargia etorri da. Hope Sandoval eta Colin Meloy, Temple St. eta Saturn St.en bidegurutzean geratu dira, saturday night guztietan bezala, Golden Gate zubira James Stewart-en bila joateko geratu dira. Zubiaren beste aldean, David Lynch eta Spike Jonze zai dituzte. Aurkituko ote dute Stewart Jauna han?

Ilargia eta Twin Peaks-eko antena, geratuko dira, guztiaren testigu bezala.
DSC03074
Eta ni hemen, lehioaren bestalde honetan. Begira eta zai.

ftf.