nordik

nordik, euria, hotza, barrua, beroa, party, sutila, intimoa,
misteriotsua, egunerokoa, ohikoa, txikia, auzokide atsegin eta ixilak,
bufandak, elurrezko txano gorriak, argiak, iluntasuna, xuxurluak
belarrira, haizea (aurpegiaren kontra), kafe epel hori esku hotzetan,malenkonikaholic, kandelak, mustupilla gorriak, ume jostariak, lagun zaharrak&aixkidek berriak, zigarroren bat edo beste (kalean),…
konbenientziaren erregeak eta dependentzia deklarazioak.

kontraesanen erresuman
itsuak errege.

lehioak ireki
haize hotza sartzen utzi
eta kafe epelari begira jarriko gatzaio

Musika, udazkeneko lorea da.
ftf.

Etxea=Home

Atea itxi egin da.
Barruan geratu naiz.
CDak botata, eta dirudi party bat egon dela.
Ez gara gai, atera eta esan ditugun guztiak, maleta batean sartu eta gure etxeko atea atzean utzirik, zarratzeko eta ihes egiteko.
Nire etxea da, bai.
Suzanne Vega – Luka:
http://open.spotify.com/track/22K90HrjL31aiYMxDuraHf
CDak jaso, banan bana, kaxaz kaxa. Artesania kartesianoa.
Harrikoa egin. Plater, goilara eta kafe arrastoak arraskan. Ohe gaineko erropa jaso.
I live on the 2nd floor. And my name is Luka.
Bi eskaileratara bizi naiz. Zer edo zer entzun dut gauean, iskanbila edo. Ez galdetu zer zen. Traketsa naiz agian ero xamar nagolako. Eromen euforikoa. Irriparre egiten diot ispiluko nire bikiari. Saltoka jarri gara, living-eko zoluan, kantua hasi da, eta etzan gera zolu hotzean. Han etzanda amesten dut. Bai ama horrela amesten dut. Bai ama, pareta berde hauen artean, Oregon-eko ilargia ikus dezaket. Dublin-era hegan egiten dut, jameson horren azken tantatxoa edan eta kez beteko dugun living horretan.
Lau pareta hauek dira territorio librea. Eta guk estatu bat eraiki dugu, hiriaren erdian, inor konturatu ez denean. Ixil ixil. Ekarri ardo
ardo botila eta edango dugu, bukatu arte. Ilargi osoak gurekin topa egin arte. Hemen itsaso ondoan. Irriparre (bis).
Bizikleta begira ari zaigu. Ez dakit zer esan nahi digun. Sukaldeko kamalehoiak buztana mugitu duela iruditu zaigu. Eta kantuak bizia eman dio etxeko katiluei dantzan hasi ez dira ba. Eta gu lurrean etzanda. Lehioaren bestaldea, barruan ere sartu dugu.
Paretak barrurako eta kanporako egiten ohi dira.
Baina paretak gardenak dira. Gure Estatuaren mugak nahi dugun lekurarte iristen dira.

Erreza da:
Paretak bota egin behar dira.
Barrukoak eta kanpokoak.
Suzanne Vega – Calypso:
http://open.spotify.com/track/13X9R33LEyw1x22IXVTAwj
Tripak kabittu daitezen bertan. Gure tripek arnasteko bidea izan dezaten. Ez dut hitzegingo. Zigarroak bukatu dira. Eta Calypso-rekin itsasoraino irla horietara iritsiko gara. Hor jarriko ditugu gure Estatuaren mugak. Paretak bota ditugunean jada.
Haizea jada ez da lehioetatik sartzen. Ez daude lehiorik gure etxean. Gure etxea da gure Estatu librea, eraiki dugu jada. Eta nahi dugun lekura eramango dugu, gure tripekin. Ez da transferiblea, eta ez dago salmentan, it is sold out. Eta hau da gure ondasun guztia.
Eta jada ez dugu ihes egin behar. Ihesa egitea zilegi denean, ez dugu Exit ihes egingo. Ez dugu inorengandik ihesean egon behar. Iritsi gara.

Orain bai:
Edozein hiri eta nahi dugun lekura eramaten gaituen
gure etxe
metro kuadratuz infinitoaren
atea
haize bultzada leun batek
(gu konturatu baina ia ez diogu erreparatu)
itxi du.

Barrutik.

Belarria atean jarririk
kanpotik
ez da ezer entzuten
jada barruan.

foto(2)
Etxea (Oteiza def.)=
Etxea, eraikuntza hutsa da.
Hutsa, euskarak ematen dizkion bi zentzuetan:
Empty & Pure.
Paretak, eusten diote,
bizitza dagoen barruko horri.
Benetako bizitzari.
Benetako bizitza izateko,
paretarik gabea izan behar du
gure etxeak, gure estatuak,
gu bezala,
libreak,
paretak bota ostean,
da bihurtzen da
gure
etxe (home).
Bizitza orduan hasten baita.
Autummmmmmmnnnnnnnn.
Orduan.


Ps:
Uste dugu kantu bat entzuten dela…ia ez da entzuten…baju baju…emeki emeki…
Ume txiki bat tarararara…
Jada etxeko/estatuko
bere errepublikako agintari gorena da.

tarararararrararara

Kings Of Convenience – Little Kids:
http://open.spotify.com/track/0MWyFQhXx0n5cACIkk11SZ

ftf.

Collage

Gauetan, beti egon izan gara zai.
Telefonoak ixildu direnean.
Eta hor geratzen gara, gure Oregon moon-a eta inork ezagutzen ez dituen karretera horiek, begi itxiekin irudikatzen. Urruti, hemendik oso urruti. Gu ere urruti.
Gure facebook eta skype-ko kontuak itxi eta betirako lurperatuko ditugun egunaren zai. Mundu inozo bezain estupido honetan bizitzea tokatu zaigun honetan. Dena hain azkarra, hain perfektua…
eta gizateriatik geroz eta urrutiago.
Bai begiak itxiko ditugu. Hestuki itxiko ditugu, ezertxo ere ez ikusteko. Hobe. Agian, basamortu bat edota agian, gure San Francisco-ko Twin Peaks-eko mapa mila zatitan txikituko dugu, baita, Portland-eko Colin-en abesti berriak, Marilym, eta Cold Fever emakume danimarkarra, bere bulerratakoa erazten…denak hartu sobre gorri batean sartu eta… Eta marko gorriarekin.
San Francisko-ko mapa tatuatua, idatzia, zirriborratua, zapaldua,…oroimenez josia. Gure bizitzaren aztarnak. Gure tag-ak. Baina, kk teknologikorik ez. Ez ditut sms-ak nahi, ez eta, mezu snob eginak…Collage-a nahi dut. Collage-a bakarrik. Kantu bat duen kalea, kantu bat, kantatzeko….gaueko ilargiari oraindik garraxi egiteko moduko kantu bat. Bestela, ez dit ezertarako balio
collage
agian, egokiena, gure bizitzekin
collage bat egitea izango da onena.
Besterik gabe, eta besterik ere.

Agian, ez duzue pentsatu inoiz:
Gure bizitza,
collage-a bat izateko
bokazioarekin jaio dela.
Hori,
collage bat.
Besterik gabe
eta besterik ere.

(Begiak itxi,
collage-a besapean
eta Oregon moon-erat
desagertzen goaz
gauaren barrenean.)
//
ftf.

The Dull Flame of Desire

Egunero. Eta atzo gaua.
Koordenadek bere balio galdu dutenean. Eta real & fiction-a batera elkarbizi direla konturatzen hasten gara. «Desioaren sugar opakoa»:
Solemnea hasiera. Anthony-ren ahotsa, tartekatuz. Bikote ezinhobea, kantu borobila. Atzetik berottzen dihoana jakin gabe noiz egingo eztanda, noiz izango den sumendia sutan.

«I love your eyes my dear,
their spendid, sparkling fire
when suddenly you raise them so
to cast a swift embracing glance
like lightning flashing in the sky
but there’s a charm that is greater still:
when my love’s eyes are lowered
when all is fired by passion’s kiss
and through the downcast lashes
i see the dull flame of desire»

Desioa ez baita sumendia izan behar. Batzutan fuerteena, hor dagoen hori da, itzalia, opakoa, ezkutuan…dagoen hori. Dull flame, sugar opakoa. Noiz eztanda egin zai. Eusten diogun amorru hori bezala. Hain juxtu bistan ez dagoen hori. Eta hor zelatari. Eta xarma berezi bat du, are gehiago, begiak jeitsita daudenean, ikusten ez denean, guztia sutan dagoenean, pasioaren muxuaz, eta betileetik haratago, ikusten dudanean desioaren sugar opakoa. Argirik pasatzen uzten ez duen sugarra. Hori da opakoa. Guztia dago hor, ez dugu ikusten, itzalia, iluna, ia ikusezina,…Eta maitearen begiak inoiz ez ditugu ikusten diren bezala. Inoiz, imajina ditzakegu. Baina bere edertasuna ez dugu inondik inora ere harrapatuko, inoiz. Eta hor jarraitzen dugu, sugar opako horren baitan. Eta ez dakigu zergatik, baina hor.
(Tanbor hotsak. Bukaera)
Sugarra. Hor dago. Gu. Hor gaude.
(Tronpeta hotsak. Epilogoa)
Betiko. Itzaliko ez dena. Forever.
flame
ftf.