funeral & a song for you (I will never forget you)

Denbora geratuko balitz
zu zinateke, erregina.
Orratzak kontrolatzen.
Eguna geratzen denean,
bere aurretik jartzeko,
maldan behera dihoan,
ero bat bezala;
munduaren bestalde horretan,
hobe ez ikustea.
Hobe ez sentitzea.
Hobe, bere horretan dena maldan behera erortzen uztea, ahaleginik egin gabe, puskatuko denean, zu puskatu zarenean, bere barruan, bai zu, erlojuari etengabe begiratzen dion gizaseme bildurti eta gizatasun-bakoa.

Hondartzarekin akordatuko naiz.
Goizeko 10etan, kubo eta pala.
Aitaren eskutik, preska, (ez nuen ulertzen zergatik),
eta mareak bezala,

itsasoak eraman dituen
mila emakume memorigabekoak,
begirada dizdiratsudunak,
emakeume lurrunduak,
kantuetan baino kantatzen ez diren horiek,
betirako hor geratzeko, ahaztuta, esaten ez denaren kontra, ilezkorrak garelako, gure funeralean, emakume horien kantu denak jo eta gero, guztia ahaztuta geratu delako, baso batean, ahaztuta, kantu baten azkeneko estrofa errepikakor pop-eroa baino ez.

Basoa eta hondartza.
Hiritik urrin.
Hor nonbait.
Ze axola dizu zuri (neri ere axola ezpazait, non).
Dena materiala bihurtu den honetan, emozioak, negozioen merkatu debaluatuan baino ez dira trukatzen.
Baliorik gabea.
Antzua,
Hutsa.
Funeral baten, ekitaldiaren tankeran.
Eginbeharrekoa. Egin behar delako.

Kantu baten ordez,
inork jada kantu bat abesteko adorerik erakutsi zuelako.

Eta une horretan,
mesedez ZUEK DENAK
IXO.

BAINA BETIKO.
ftf.

Hiria&Espeleologoa

nycPabesaren azpian, pabesaren azpian, zeuden benetako lagunak, kanturik onenak, liburuaren pasarterik zirraragarrienak, maitasunaren lorratzak,…
Izan ere pabesaren azpitik Hiria Orlegi ikusten zen.
Hor goian, espeleologoaren begietara, asfaltoan oinez zebiltzan gizaseme horiek, grisa ikusten baitzuten, benetan orlegi zen gure Hiria. Egunak joan eta egunak etorri, pabesaren gainean “bizi” ziren horiek bizitzak geroz eta “grisagoak”, geroz eta lausoak ikusten zituen espeleologoak. Ustezko aita papera egoki betetzen zuen 35 urteko zuzendaria. Zoriontsu bere zoriontasun eremua minifundio jada bihurtua. Bost axola zeren balioren inguruan sortua. Izan ere, gure hiri honetan, jada ez zuen axola zeren balioren inguruan egiten ziren gauzak. Soilik egitea, eta gainera gaizki egitea zen kontua. Ustezko elkartasun itxurako batekin, sare sozialen elkartasun kartoizkoa eraikiz. Eta hori grisa zen oso espeleologoaren begietara. Hiria grisa ikustea. Zertarako nahi zuten ustezko hitz potoloen inguruan eraikitzen ari ginela esatea…guztia grisa zenean. Non geratu zen benetako “hiria”?
Pabesaren azpian. Berdea den Hiria. Loreztatu eta landareak naturalki, behartu gabe sortzen ziren horretan.
Espeleogoaren begi-ninietan.
Hor zegoen, sakonetik ernetzen, barrutik ateratzen.
Espeleologoaren begi-ninietan zeuden, beste hiri askoren zatiak, puzzle baten moduan, bere begi-ninietan guztiak ensanblaturik.
 
Orain, espeleologoaren begi-ninietatik loratzen ari dena, pabesaren azpitik goraka hazten eta lurzoroko paretetatik goraka hazten ari den berdea. Emeki-emeki, ia oharkabean. Ixil-ixil. Berdea, gorantz dihoana. Grisezko gizasemen horiek irentsi dituen basalore basati libre eta eztengarri tupido hori. Gorantz, zuengana, zuek jada irentsi zaituzten, Hiria.
Jada esnatzen hasia den hiria……………..

Ftf.

SENSitive/ible

Inoiz ez ditut
SENS
horren bi
ingelesezko azepzioen inguruan asmatu.
Sensitive zenean, sensible zen.
Eta alderantziz.
Beti kakaztua.
Beti ezin ulertu.

Eta orain,
bata bestearekin nahastuak ditut
inoiz baino gehiago.
Eta ezin ivy
honetakoak hanketakoak errez aska.
Lurrari ondo lotuak.
Aidean, egongo bagina hobe.
Hegan.
SENS gabe.

Hori ez ei da posiblea.
Bai, zu pertsona normalaren moduan.
Eguzkia ikusten ez duena
kantu bat entzuteko denbora hartzen ez duena

Nik SENS horretatik ezin dut
askatu.

Kantu batek
bihotzetik tiraka
eztarria tiratzen dit
itotzeraino
maite duzun hori zaintzeagatik
zaintzegatik
ulerkorraren atezuan
ilusio
eta
ametsaren
erreinuan

Kakaztua.
Hori kakaztua.
Eta SENSible nahiko nuke izan oso
SENSitive izan beharrean.

Baina ez,
beti alderantzizkoa ateratzen da.
Dictionary puta horretan
sekula ikasi ez dugun ñabardurak izango ote dira.

Gitarra hartu dut.
Kings Of Convenience – Riot On An Empty Street
Eta etxeko egongelan
Danimarka
edota
Inpernua izan daitekeen,
(bost ajola non)
erakundeak jada hustu egin ditugunean
edukiz hustuz
eta
mamuz bete,
uluka,
xuxurluka,
gure barruko
SENSa
hustu arte.

Gu hustu arte.
SENS biak
oinak
amalurra
hitza
ahoa
galduta

Eta zu,
hain zaratatsu maiz
non zaude?
zer egiten duzu ixilik?

Orain zenuen unea
SENSa aldarrikatzeko.

Nik
jada
SENS
bakoa
bihurtu naizenean.
Eta zu?

Ftf.

Once again, snowed, tonight, with a riot in a empty street (zutaz oroit)

GauaIMG_1821 etorri da.
Gauarekin besarkatuko zintuzket.
Jada hain perfektua bilakatu zaidan elur hau inguruan.
Hotza eta garbia, nere oroitzapenaren gisakoa, gardena.
Hotza eta hutsa. Hutsaren hurrengoa, hutsa baino hutsagoa.
Eta puroa.
Zuganako oroitzapena eta gero.
Bizikleta hori bihar zurekin hartuko nuke, hirietako arterietan biok gure amodio ezinezkoari transfusio azkar eta erradikal baten arnastua eman diezaiogun, berandu baino lehen.
Bai, gure lurra baino aldarri unibertsalago baten bila. Bai berriro diot, “gure” diozun horren konkista baina, dagoeneko konkistatua baititut soineko zuriz gauetan lokartzen diren emakume hirien oheak.
Eta bai berriro diot, “gure” deitzen duzu hori, hemen, sorry, ezpaita deus.
Hemen zu eta ni, ginateke, “gure” lurralde izoztu benetakoena.
Konbentzioak utikan. Utikan zu eta zure pentsatzeko modua. Zatoz ez dizu minik egingo. Baina gaur gauean, atzo ez bezala, etortzeko hautua egingo ez baduzu, ez etorri nigana, elurraren zuritasunarekin amesten duzula esatera. Errezagia da hori. Eta sakonean zuk ere badakizu, gezurretan ari zarela.

Intxaur hori begitik kentzea duzu onena.
Alcoholic Faith Mission – Nut In Your Eye
Eskularruak eta kapelu gorridun hori jantzi, eta hotzak eraman zaitzan utzi. Masaila gerturatu, zure begietara gerturatu, belarri atzekalde horretan muxu bat emango nizuke. Txima horien atzean. Hor izkutuan. Inork ikusi ez gaituen lekuan.
Hori izango da gure, iskanbila kale hutsean.
Kings Of Convenience – Riot On An Empty Street
Biok bakarrik, elurrarte muxu eztanda hori.
Izara zurien artean elurra urtzen den bezala, elkarrekin biak urtu gaitezen. Hori izango da, “gure” lurraldea, bakarra eta iragazgaitz, ikustezin.
Hutsa. Eta puroa.

Konkista gehiago behar duena.
Dagoeneko izan, badelako.

Bihar, bizikleta bakarra alokatzera nihoanean zutaz oroituko naiz.
Eta beste behin ere, konkistatu gabe geratuko diren beste “gure” lurralde izoztu hauek denak.
Elurra urte arte.
Eta hurrengo elurte arte.
Hemen izanen naiz.
Barrikadetan.
Zu itxoiten.
IMG_1908ftf.
(Northern-DK)

Orbainak lurrean

Kings Of Convenience – Scars On Land
Lurra erditik ebaki da.
Gitarrako sokak lepotik heltzen didate.
Ahotsik ia ez.
Iheserako ordua.
Funtzionarizatzen ari den mundu bulkanikoan.
Lurra erditik ebaki da.

Orbainak ikusmiran.
Munduaren zauriak.
Eta zu ezer gertatuko ezpalitz bezala.
Denbora betetzen, nahiko zenuke egin, baina azken batean egin gabe.
Eskizofrenia paralizatzailea, kondena biktimista.
Printzesa gatibua. Autokondenatua.
Izuz. Katez, ustezko libertate pusketa indibidual faltsu baten truke.

Orbainak,
glaziar eta izeberg-en artean.
Hemen goitik.
Herrialde nordikoen
euri eta arrastiri
pausatuetako lehio batetik.
Arhus.
Eta denbora azkar pasatzen da,
bizipenak metatzen,
gauza gehiegi egiteko geratzen den honetan.
Begiak itxi.
Stage-a ilun,
tertziopeloa belarritan,
eta
beherago,
bihotza,
intzirika,
gatibu,
zutaz
gatibu.
ftf.