“Huts” (H.Cano/I.Calzada) Proto-song (before departing to the North)

hcano&icalzada 4aug2011

H-U-T-S

(Harkaitz
Cano/Igor Calzada “FasTFatum”)

 

Hanka puntetan  etxetik urrundu

Asmo zaharrak lurrundu

Kantu zaharrak hitz berriekin ondu

Lagunik ez larrutu

 

Haserreen aurrean mutu

Bizitzak ertz gozoak ere baditu

Azal zaharrak ere azal berriak baditu

Azal berri zaharrak ukitu

 

Ardo kortxoak atera berritan usaindu

Zaharrak berri bailiran sentitu

Txarrantxa txantxa bihurtu (Ez inor
usatu,) ez inor uxatu

Hiriko garratzak txantxa horiekin
eztitu.

 

 

Ps:

Heading to N.

Ftf.
rehearsal

Egun horretan hasi zen guztia. Egun horretan puzzlea osatu baitzuen.

Etxean zegoan ohi zen moduan.
Paperen artean. Mila burutazioren tartean. Bertako irratia piztua, Euskadi Irratia. Itzali. Urrutiko irratia piztu, Portland 97.4FM. Utzi zuen. Gero berriro bueltatu zen Euskadi Irratira.
Kafea egin. Barazki purea berotzen jarri. Eta gaueko elkarrizketa etorri zitzaion gogora, Greenland herriari buruz hitzegiten egon ziren. Eta baita bere independentziaz, Aragoi eta Kataluniako bizilekua zuten hiru neska mahaikide.

Eskoziar independentista Anne-ekin afaltzen eta hitzegiten egon nintzen mahai berbera otu zitzaigun, atzokoan.

Eta orduan, purea jan eta gero, irratiz itzali.
Irakurtzen jarri zen, baina zerbaitek asaldatu zuen.
Atzoko korrikaldiaren ostean giharrak oraindik gogorturik baina burua arin. Twin Peaks-era eraman zuen Mogwai-ek.

San Franciscon zegoen, edo Wellington-en edo inuit-en artera edo Alaska-ra edo…
Berdin zitzaion nora.
Puzzlea osatua zegoen.

Eta ezerk ez zuen geratuko.
Gauza batek salbu. Faktore bat zuen puzzlea osatzeko mehatxu gisa:
Denbora.

Ftf.