Auld Triangle

The Pogues – The Auld Triangle
Royal Canal.
Oinez goizean goiz. Auzokideak, txutxumutxuka. No prob. Kasorik pez. Egunerokotasuna, grisez jazten da. Txikitasunak, handitu eta urrutikoak desiatu, une batez. Eta gaur ez dut ezer egingo, egon, zai, itzali eta zerbait edango dut. Aurpegia garbituko dut, oinez joango naiz, emeki. Haizerik eta biderik gabe. Lurrunduta.
Donegal-etik egingo dugu hegan, kalatxorien gisan. Ertzetik joango gara, ia zaratarik atera gabe. Ia desagertuko bagina bezala. Ia desagertuz, mamu beldurtiekin egingo dugu topo.
Triangelua jo arte.
Hiru ikutu.
Triangelua.
Seinalea izanen da.
Ftf.

Recording Courthouse Studios (Ennistymon, Co.Clare, Ireland) August 2011. 2nd Album Under Construction.

Igor Calzada spent the week in the house and recorded a few songs at the
Courthouse Studios (Ennistymon, Co. Clare, Ireland) with Quentin Cowper at the controls and playing
various instruments. From a poem by Bernardo Atxaga and an original song
by Ruper Ordorika, FasTFatum, is sung in Basque. In the video it’s just
the raw take of the song but the finished version can be heard at
www.fastfatum.com or www.myspace.com/fastfatum
Written by: Fergus Tighe, Irish Film Director.

Thanks a million: Jackie Askew, Dr. “Perro” Ph.D., Fergus Tighe, Quentin Cowper, Trudi van der Elsen, Fiona Dwyer, Dara, Maria, Bernard, Paul Doolie and all of you met in Co. Clare. 

  • Track 0: Emergency. (I.Calzada/I.Calzada)

· Vocals&Banjo: I.Calzada.

It could not be imagined this “foolish” song without those road-trip across road-trip in Iceland in 2005. “Foolish” song for a foolish moment in an Emergency Shelter at that night…or for every kind of emergency situations. But foolish…to sing in an shelter or cottage with a banjo. I was in this kind of mood to sing a “foolish” song. I wanted.

  • Track 1:-

  • Track 2: Huts. (H.Cano/I.Calzada)

· Vocals&Acoustic Guitar: I.Calzada.
· Acoustic Bass&Lead Electric Guitar: Q.Cowper.
· Shakers: I.Calzada&Q.Cowper.
Harkaitz-ek idatzia iparraldera atera baino lehen. Zaharrak Berri, edo Berriak Zahar. Ireland honetan kutsu hori nabaria, beti deigarria egin zaidalarik. Oso modu berezian grabatu genuen estudioan. Agian oso bestelakoa. Huts, une hutsak, guztiz. Oso Far West ateratzen da…ez dakit.

  • Track 3:-

  • Track 4:-
  • Track 5: Exit. (H.Cano/I.Calzada)

· Vocals, Acoustic Guitar, Lead Electric Guitar&Bodhrán: I.Calzada.
· Mandolin: Q.Cowper.

Harkaitz-ek idatzi duen letra handi horietako bat neretzat. Izenburua EXIT zen oso garbi. Idatzita zegoen moduan, hartu eta kantatzekoa izan da. Kantua oso zuzen zuzen atera zen hasieratik. Agian oso irlandarra kantatzeko modu a capellako horretarako egokia, baina sekula ez nuen horrelakorik pentsatu. Sarri kantatua bestalde afalosteetan, singing session-a datorrenean. Eta horrexegatik Quentin-ek oso ondo heldu zion mandolinarekin. Oso ondo kokatua Co.Clare-eko berdean. Diskotik haratago joan den kantua. Ikono garbia dudarik gabe neretzat. Bodhrán-arekin gozatu nuen bai, perkusio garaiak gogoan. Luzea, luzea izan behar zue/delako.

  • Track 6: Fas Fatum. (B.Atxaga/R.Ordorika)

· Vocals&Acoustic Guitar: I.Calzada.

Zer esan kantu honen inguruan. Askotan kantatu dut azken aldi honetan. Kantu iniziatikoa eta bitala. Aipatzekoa da, irlandarren kuriositatea kantuarekin. Oso deigarria egiten zaie. Modu oso Ani Difranco moduan kantatua, kantatua, lasaia, patxadaz, autobus bat hartzen den patxada berdinarekin. OFF eta ON ahotsak. Elkarrizketa. Kantu lehena, iniziatikoa…esnezko ibaiak obsesiboki amaitezin egiten dutena. Oso aktuala, ere, sozialki. Long life Fas Fatum:)

  • Track 7:-

  • Track 8: Kamalehoi. (I.Calzada/I.Calzada)

· Vocals&Acoustic Guitar: I.Calzada.
· Banjo: Q.Cowper.

Tokyo-ko Ebisu auzuneko ekilore baratza batekin harrituta geratu ostean, ezin loak hartu ezin dudanean, kamalehoiekin esnatzen naiz harrezkero. Duda barik, gauerako kantua. Azkena, oheratzean, kamalehoiekin oheratzeko. Edo kamalehoi gisa bizitzeko eta goizero esnatzeko. Diska eta gero grabatu nuen kantu bakarra. Errekuperatzea egokia iruditu zait. Puntu hipnotiko bat du, gustatzen zaidana. Lasaigarria. Azkena, setlist-eko azkena. Oheratzeko. Toki-on.

Dublin

U2 – Promenade
Gaur azkeneko paseoa eman dut zure masail eta iztarretatik.
Liffey-ko alde bietatik ibili naiz ohi den bezala.
Ikusi ditut zure inguruan, spare change spare change erruguka eskale papera betetzen hasi diren hiritar arrunt oldea. Sentitu dut, zahartu zarela, loratu zarela, hondaratzen ari zarela berriro. Deitu zaitut baina ez didazu jaramonik egin.
Maite zaitut eta badakizu.
Beti maitatuko zaitut.
Usai etxekoi eta arrunt ibilkera horrekin. Trakets bezain maitagarri. Gertuko bezain urrun. Etxekoi.
11 urterekin ezagutu zintudan. 2011 gaur.
Idatzi dut, irakurri dut, bizi dut, ezagutu ditut zure magalean pertsonak, maitasuna, bakardadea, gorrotoa, urruntasuna, ezinegona, edertasuna, ixiltasuna eta ni.
Kantatu dut zure altzoan. Sentitzen utzi dut nere barrua, inon ez bezala, eta horregatik hori dena zor dizut. Hori dena. Orain idatzi egin dut zutaz, zure arima, nere oroimenean geratu dadin betirako, ezagutu ditudan pertsona guztiekin, Guinness-aren apar artean. Hirian joan etorri amaigabean. Pigeon housera bidean. Oraindik maite ditudan pertsonen artean, eta dagoeneko hauts bihurtu direnak.
Dublin zuk barkatu didazu dena. Beti egon zara hor. Beti besoak irekita. Zu, territorio libre bakarra. Hutsala baina handia. Sinplea baina benetakoa. Zer gehiago eskatu ahal da? Ezaguna ezezaguna baino. Kafe hartzera gonbidatzen duena.
Ta nik maite zaitut. Zaren bezala maite zaitudalako.
Naizen bezala, maite naizelako.
Long life, Dublin, long life.
U2 – Bad
ftf.

Egun horretan hasi zen guztia. Egun horretan puzzlea osatu baitzuen.

Etxean zegoan ohi zen moduan.
Paperen artean. Mila burutazioren tartean. Bertako irratia piztua, Euskadi Irratia. Itzali. Urrutiko irratia piztu, Portland 97.4FM. Utzi zuen. Gero berriro bueltatu zen Euskadi Irratira.
Kafea egin. Barazki purea berotzen jarri. Eta gaueko elkarrizketa etorri zitzaion gogora, Greenland herriari buruz hitzegiten egon ziren. Eta baita bere independentziaz, Aragoi eta Kataluniako bizilekua zuten hiru neska mahaikide.

Eskoziar independentista Anne-ekin afaltzen eta hitzegiten egon nintzen mahai berbera otu zitzaigun, atzokoan.

Eta orduan, purea jan eta gero, irratiz itzali.
Irakurtzen jarri zen, baina zerbaitek asaldatu zuen.
Atzoko korrikaldiaren ostean giharrak oraindik gogorturik baina burua arin. Twin Peaks-era eraman zuen Mogwai-ek.

San Franciscon zegoen, edo Wellington-en edo inuit-en artera edo Alaska-ra edo…
Berdin zitzaion nora.
Puzzlea osatua zegoen.

Eta ezerk ez zuen geratuko.
Gauza batek salbu. Faktore bat zuen puzzlea osatzeko mehatxu gisa:
Denbora.

Ftf.