Happy Sad

Eta zergatik gelditu?
Txostenak, ohearen gainera bota ditut.
(Agian, harroputzkeri punttu batekin)

Pijama jarri
eta living-eko
headphones-etan
jarri naiz saltoka.
G.Hayes my princess
my irish princess
kantuan belarrira xuxurlatzen.
“Happy Sad”

Bai zergatik tristeki pozik.
Eroaldi bateko euforia.

Goian Izaro dago,
haur txikia dago.
Ez dut esnatu nahi.
2 urte baino ez ditu.
Eta munduko ezergatik ere ez
ez nuke bere loaldia esnatu nahi
nere headphones-etatik ateratzen den zalapartarekin.

“Nothing Can” dator orain.
Eta neu,
hemen saltoka
tentel bat bezala
pijamarekin,
hankutsik
kantuan
beno,
playback kutre batean.

Baina saltoka.

Gaueko arraultzak onak zeuden.
Lagunarteak eman du eztabaida.
Gazia batzutan.
Mina eman dizkidate zenbait gauzek.
Eta dakidana da,
neuk bakarrik ikusten ez ditudala gauza horiek…
Baina hau aurrera dihoa,
ez du inork asmatu oraindik
palanka bat,
honi stop bat jartzeko.

Pasilotako jendea dut orain gogoan.
Eguneroko langileak bulegoetara.
Tsunami administratiboak.
Neu nere iphone txuriarekin
kantu hauek gordetzen dituen
kutxatxoa gordetzen.
Babesten.
Nere tesoroa.

Lagun bati
email luze bat bidali zioat.
Hor geratzen den horietakoa.
Zuloa egingo lukeena,
ultzera behin-betikoa.
Baina benetakoa.

Horrelako gauzen gabezia dagoelako.

Kalera noa,
ilatargia begiratu,
zigarroa piztu, erre eta itzaliz,
tesoroa kraterren baten zirrikituren batean,
ondo gordetzeko.
Betirako, ondo gordea,
aurkitu nahi duen ororentzat.
Han goian,
gertu zure eskuetatik eta
urrun hemendik.
Begiak itxi,
tertziopelozko xuxurluak
gemma-ren ahotsak
nere belarrietan.
Beste ezer, gaurkoz.
“Happy Sad”
eta gero
“Tomorrow”.
ftf.

gemma hayes-ekin batera, dublin deskubritu eta buzo bat jarri nuen nere bizitzan

Bob Dylan izan zitekeen,
baina ez.
Gaur buzoa jarri dugu,
eta gurea ez dira klasikoak.
Bertsioak dira.
Jatorrizkoak soilik, edarietan,
ardo eta whiskya.

Baina “LayLadyLay”,
Gemma Hayes eta David Kitt,
irish songwriterrak kantatuak,
nere bihotza bahitu zuten Dublin-en.
Orain, salbu eta barruan sartu ditudan
ahotsak dira.
Eta kantuak.
Zer da hau dena, kanturik gabe?

Ahal duzutenean,
FasTFatum jaio zen
Crogan’s Pub-ean
(Powerscourt ondoan dagoen hori,
bai, gorri kolorekoa,
Arcade Market-en dagoen hori bera)
hartu pint’f’guinness hori.
Bai, bakarra.
Mundua zuen atzean geratuko balitz bezala.

Aparra barruraino sartu.
Eta hori besterik ez,
jendea begiratu.
Erlojua geratu zen
Dublin hartan.
Gainontzeko guztia,
presaka,
zuen atzetik
korrika egongo balitz bezala.

Utzi,
zuen atzetik
korrika egiten duen horri guztiari.

Badakizue zergatik:
Ez zaituztelako
inoiz harrapatuko.

Buzoa jarri zuen bizitzetan.
Eta ez begiratu atzera.
Atzean…
ezpaitago ezer.
Kantu bat,
apenas.

Eta hori asko da.
Seguraski,
nahikoa,
aski.

Bestealdera,
salto egiteko nahiko den,
guzti hori.
Sláinte.
ftf.