Grey pacific and july

Mark Eitzel-ek kantatzen digu «some bartenders have the gift of pardon».
Eta orduan, begiak itxita, haruntza goaz, San Frantzisko inguruan dagoen hondartza galdu batera, arratsalde gris batean. Hondartzako txiringitoak hor daude, tsunami bat pasa ostean, ahazturaz geratu diren aulki eta mahaiak.
Eta hor orduan, zu agertzen zara, bide erdian. Jakin gabe zer egin, ume kakaztu baten moduan.
Denbora, gure aurrean, pasatzen uztea ez gaitu zoriontsu egiten baina zoriontasunaren gainean salto egin eta harrapatzea…
Hor dago gakoa.

Antzoki zahar bat ondoan. Sartu egiten gara, eta hor dago pianista, whisky kopa bat (eta ez da jameson), bourbon-a da. Bourbon-a bai. Antzoki txuri beltzeko honetan.
Denbora, eskuetako hatzen artean, are urredunaren moduan,  erortzen ikusiz.  Eternitatearen santuarioa. Zahartzaroa elkarrekin pasatzeko. Zer ajola du pasa den denbora, bizitzaren aurrean, dagoen apurra, gure ahotan urtzen sentitzen badugu, uztaileko pazifikoko uraren gainean, lokartuko garen hondartza galdu eta orain grisa den honetan.

Itxi begiak. Beldurrik ez izan. Eskerrik asko bartender, entzuteagatik. Atera beste bat. Surik bai?
(«Some bartenders have the gift of pardon»).
san francisco beach grey
ftf.