5am…disolving you…disolving

Fink – Sort Of Revolution
astelehena atzo…
5am…
esnatu…
kafetera martxan jarri…

…beste behin ere…
…normalidade itxurazko honen azpian…
…lurra mugitzen hasten da…

gauzak galtzen dira
gauzak errepidearen alde bietan geratzen dira
beste batek har ditzan

eta pertsonak,
pertsonak disolbatu egiten dira.
disolving
ez dugu beste erremediorik.
disolbatu egiten gara.
denbora jakin bat pasatzen denean,
elkar-disolbatu egiten gara.


orduan akordatu naiz,
aitak, kotxean konduzitzen ekartzen gintuela, oporretatik, mediterraneoko opor horietatik, bueltan…
kotxean…
nik, kotxeko atzeko nere eserleku, jukebox bihurtzen nuen,
maratilla gora eta maratilla behera,
eta flipatu egiten nuen,
hura zen nere, jukebox, eta ni dj totala, 11 urterekin.
“a., begira, orain jarriko dut…”
eta kantatzen hasten nintzen.

konturatzen nintzen
inork ez zidala jaramonik egiten.

baina kantua bukatzen zenean.
oporretan bizitakoak etortzen zitzaizkidan.
eta lagunak.
nere barruan sartu ziren pertsona horiek.

eta disolbatzeko unea iristen zen.
mingarria.

ez nekiena zen,
hori izango zela bizitzaren lekzio handiena.

pertsonak disolbatzen ikastea.

lurranari begira nago orain.
5am…
kafea prest.
ixiltasuna sartu da nere sukaldean.


ixiltasuna eta lurruna, bakarrik geratu dira.

NI,
ere,
disolbatu
egin
naiz.
Eef Barzelay – True Freedom
ftf.

Mr. Foisis…you need some Sort of Revolution

Gaueko 3:33am.
Tokyo-ko 5Fko garito ez oso begibistakoan.
Eserita gaude. Eta hasi da, gu konturatu gabe:
Fink – Sort Of Revolution
Eta ohartu gabe, denbora izoztu egin da. Eta gu ere berarekin.

Haizeak pisua galdu du.
Gure gorputza hipnotismo ezezagun batek eraginda,
lurretik oinak despegatzen. Poliki, emeki,…slow fatum batera edo.

Kamalehoiak ekilore bihurtzen hasi dira.
(Eta gu kamisa beltz, eta itsasoari begira, hor, haizeen orraziak laztantzen gaituen bitartean.)
Tertziopelozko gau japoniarra. (Japoniarra, zer edo zer esatearren)sort of revolution

Baina dakiguna da,
ez dela besterik gabe pasatzen den gau horietakoa.
Iraultza moduko baten atezua.
Iraultza horretatik ezer aldatuko ez denaren agrabantearekin.
Horregatik da, nolabaiteko Sort of Soft Revolution.

Haize erauntsiaren presioa jeitsi,
erlojuen orratzak geratu,
gorputzak mugimendu kamalehoniko eta ezezagunak hasiko dira egiten,
eta dena mugatuko da,
konszienteki, gauza batera:
Begiradak.

Eyes & Lights.
Begiak eta Argiak.

Gau hipnotikoaren eye contact eta argi bihurriak.

Eta zu,
Foisis Jauna,
erdi-erdian.
Dena kontrolatu ezin duzula.
Agintzen zaituzten guzti horretatik ihesean.
Eta ez,
ez dago Exit gehiago.
Ez dago atzeko aterik.
Ez dago ezer.
Haize presiogabeko hau besterik ez.
Eta gutxikin zara zoriontsu Foisis. Gutxikin.
Eta bai, obeditzeko reenkarnatuko zara.
Denbora izoztuan etzanda,
obedituko duzu.
Gaur
elurra bonbiletan
funditzen den bezala zara.
Ez zara jada izotz.
Urtu eta haizeak barreiatu dituen tanta nimiñoak,
Tokyo-ko gauean.
Hurrengo goizean esnatzean,
ekilore bezala reenkarnatzeko.
Obedituko duen ekilorea.

Bakarrik dakizu horrelakoa zarela.
Utzi gaueko haizearen magalean etzanda geratzen gorputza.
Hurrengo goizean,
erlojuak martxan jartzen direnean,
ohartzeko,
non eta zer izan den iraultzarekin,…

ohartzeko, azkenean,
iraultzak
guztia aldatu duela.
Zu ezik.
Zu ezik,
Mr. Foisis.
Itoiz – Foisis Jauna
//
ftf.