SENSitive/ible

Inoiz ez ditut
SENS
horren bi
ingelesezko azepzioen inguruan asmatu.
Sensitive zenean, sensible zen.
Eta alderantziz.
Beti kakaztua.
Beti ezin ulertu.

Eta orain,
bata bestearekin nahastuak ditut
inoiz baino gehiago.
Eta ezin ivy
honetakoak hanketakoak errez aska.
Lurrari ondo lotuak.
Aidean, egongo bagina hobe.
Hegan.
SENS gabe.

Hori ez ei da posiblea.
Bai, zu pertsona normalaren moduan.
Eguzkia ikusten ez duena
kantu bat entzuteko denbora hartzen ez duena

Nik SENS horretatik ezin dut
askatu.

Kantu batek
bihotzetik tiraka
eztarria tiratzen dit
itotzeraino
maite duzun hori zaintzeagatik
zaintzegatik
ulerkorraren atezuan
ilusio
eta
ametsaren
erreinuan

Kakaztua.
Hori kakaztua.
Eta SENSible nahiko nuke izan oso
SENSitive izan beharrean.

Baina ez,
beti alderantzizkoa ateratzen da.
Dictionary puta horretan
sekula ikasi ez dugun ñabardurak izango ote dira.

Gitarra hartu dut.
Kings Of Convenience – Riot On An Empty Street
Eta etxeko egongelan
Danimarka
edota
Inpernua izan daitekeen,
(bost ajola non)
erakundeak jada hustu egin ditugunean
edukiz hustuz
eta
mamuz bete,
uluka,
xuxurluka,
gure barruko
SENSa
hustu arte.

Gu hustu arte.
SENS biak
oinak
amalurra
hitza
ahoa
galduta

Eta zu,
hain zaratatsu maiz
non zaude?
zer egiten duzu ixilik?

Orain zenuen unea
SENSa aldarrikatzeko.

Nik
jada
SENS
bakoa
bihurtu naizenean.
Eta zu?

Ftf.

Once again, snowed, tonight, with a riot in a empty street (zutaz oroit)

GauaIMG_1821 etorri da.
Gauarekin besarkatuko zintuzket.
Jada hain perfektua bilakatu zaidan elur hau inguruan.
Hotza eta garbia, nere oroitzapenaren gisakoa, gardena.
Hotza eta hutsa. Hutsaren hurrengoa, hutsa baino hutsagoa.
Eta puroa.
Zuganako oroitzapena eta gero.
Bizikleta hori bihar zurekin hartuko nuke, hirietako arterietan biok gure amodio ezinezkoari transfusio azkar eta erradikal baten arnastua eman diezaiogun, berandu baino lehen.
Bai, gure lurra baino aldarri unibertsalago baten bila. Bai berriro diot, “gure” diozun horren konkista baina, dagoeneko konkistatua baititut soineko zuriz gauetan lokartzen diren emakume hirien oheak.
Eta bai berriro diot, “gure” deitzen duzu hori, hemen, sorry, ezpaita deus.
Hemen zu eta ni, ginateke, “gure” lurralde izoztu benetakoena.
Konbentzioak utikan. Utikan zu eta zure pentsatzeko modua. Zatoz ez dizu minik egingo. Baina gaur gauean, atzo ez bezala, etortzeko hautua egingo ez baduzu, ez etorri nigana, elurraren zuritasunarekin amesten duzula esatera. Errezagia da hori. Eta sakonean zuk ere badakizu, gezurretan ari zarela.

Intxaur hori begitik kentzea duzu onena.
Alcoholic Faith Mission – Nut In Your Eye
Eskularruak eta kapelu gorridun hori jantzi, eta hotzak eraman zaitzan utzi. Masaila gerturatu, zure begietara gerturatu, belarri atzekalde horretan muxu bat emango nizuke. Txima horien atzean. Hor izkutuan. Inork ikusi ez gaituen lekuan.
Hori izango da gure, iskanbila kale hutsean.
Kings Of Convenience – Riot On An Empty Street
Biok bakarrik, elurrarte muxu eztanda hori.
Izara zurien artean elurra urtzen den bezala, elkarrekin biak urtu gaitezen. Hori izango da, “gure” lurraldea, bakarra eta iragazgaitz, ikustezin.
Hutsa. Eta puroa.

Konkista gehiago behar duena.
Dagoeneko izan, badelako.

Bihar, bizikleta bakarra alokatzera nihoanean zutaz oroituko naiz.
Eta beste behin ere, konkistatu gabe geratuko diren beste “gure” lurralde izoztu hauek denak.
Elurra urte arte.
Eta hurrengo elurte arte.
Hemen izanen naiz.
Barrikadetan.
Zu itxoiten.
IMG_1908ftf.
(Northern-DK)