We all are irish in St. Patricks: Harcourt Arms, Oxford. 17th March 2013. #Chamelions @FasTFatum

Yesterday was St. Patricks day, everywhere. Even in Oxford, at Harcourt Arms pub (our temple every sunday eve) and I bumped into Mark, great guy. He encouraged me to play and then Nigel saw me from the music equipment (busy man, good technician&musician). Both of them good people.
I arrived thinking at Harcourt Arms in a song, that I could sing “Chamelions”, remembering friends from Donegal (James, Sarah & Finola) also Ennistymon (Jackie & Fergus) and so on, exchanging messages from early in the morning. Good mood, better singing atmosphere.
I made it:
#Chameleons
Captura de pantalla 2013-03-18 a la(s) 23.29.59 (2)Mainly because I also remember this song was recorded in Ennistymon, Co.Clare Art Gallery Studios in August 2011, with the great technician (musician too!) Quentin Cooper (in the arrangements doing a big job with instruments, mandolin, banjo and so on). (Ireland)
And in St.Patrick’s day, everyone could be irish: I was a Green Chamelion, like the audience, Green Chamelions for one night.
Ps: This song was written in Tokyo it is why in the chorus it says “Dreaming with Chamelions in Tokyo” when Tokyo is everywhere in St. Patricks; you did not need to look for chamelions. There are plenty of them, green chamelions:) Like you & me.
 

Then, Mark Atherton played with Nigel Brown. Good pints, good st.patricks, good singing, better people.

Ozeanoa (blue)

Gauan ura ez da mugitzen.
Ez da mugitzen kaleen arteko soinu ia nimino horien tartean, dagoen gure ohean. Gure ozeano urdinean.
Izarrak ia ikusezin eta ilargia zelatari gauero oheratzen garan ozeano zabal eta urdin, azula. 139524418_5fe598cabc_o
U2 – The Ocean

Ozeno horretan buzeatzen hasten gara.
Umea oheratu da.
Zaratarik ez da auzunean.
Auzokideak, auzokide lehialak dira.
Umea ez esnatzeko, ez dute zaratarik ateratzen.
Ez da ekaitzik.
Gau urdina. Ozeno urdinean.

Biharamunean
esnatu, jeiki, kafe makina ixotu, kafea borborka, odola zainetatik, eta beste egun bat, ozeno urdinetik esnatu berritan.
Eta eguna hasten da, eguna gu gabe.
U2 – A Day Without Me

Busak, jendea, kiosko berripaper saltzailea, hirugarren pisuko Mari Karmen-en eguraldiaren komentarixua,…dena bere horretan da, egunero goizero.

Egun bat gehiago. Gu gabe.
Edo gu gara jada eguna, esnatu berri den, ozeano urdinaren altzotik esnatu berri dena.
Gu gara.
Ftf.

St. Patrick´s

St. Patrick’s, today. 17th April.
Azkenean “pint of guinness” ñoñostiarra aurkitu dut, kostata anyway. Esango nuke, “pint of guinness” keler erara izan dela; “carácter” bai. Rekalde Pub Old Part.
Eguna, aparraz betetzeko lain.
DSC00982
Eta Belfast-etik, gaur bertan, etxeko buzoian, etzanda zegoen, aspaldiko partez, gogotsu nenbilen The Frames-en Glen Hansarden Once filma! A ze present, Belfastetik bidalia!
Bai jauna. Thanks a million, Ihintz. Muxu handi bat hemendik. (A pint 4 us soon)
—————————————-
ZEINEK GERATUKO DU ORRIAK PASA ETA PASA DABILEN HORRI? HAU EZ DA SEKULA GERATUKO?
—————————————-
Lasai. AMCen “What holds the world together” eta “Can you help me…to believe”… Mark Eitzel eta bere (izen zatardun American Music Club…); aixkide, azken boladan. Ezin kendu.
Eta orduan, pint of guinness hori, donostiako rekalde pub horretan erdi bukatuta uzten dugu; korrika irteten gara; what’s up there?; we don’t know; but everybody has just start running; as mad people!
Eta gu ere. Korrika hasi gara. Ez dakigula nora.

Hondartza, beltzak.
Ametsak. Eta ardoa.
Bai, ardo kopa asko. Lasai hartuak. Baina asko.
(agian itsasoa mozkortu nahi dugu!? Hondartzara, pint of guinness aparra kupeletan barreiatuta ekartzeko gugana!? Crazy me 🙂

Eta nola da St. Patrick’s-etik hasi eta San Francisco-n bukatzen den bide hori?

Ez dakit:
Batzutan pentsatzen dut, Galway-ko portuan (edo agian ez turistikoa den, Glenckolumbille-eko cliff horietako batetik), pint-ak hartzen lo geratuko nintzela, “berde etilikoa”. Eta kaxk, ba, atlantic ocean-ean barrena: Amets, zorigaizto, nightmare, pertsona ezberdin, maitasun gau, esperantza, ilusio, bizitzaren pasarteak…han galeretako kupelekin batera, nonbait, askatzen joan eta atlantic ocean-era erori direla…Guztiak barreiatuak, olatuen gozamenerako.

Jarraituz:
Hurrengo eguerdi eguzki izpi lotsatien artetik, begi bat irekitzen dudala. Hangover. (Sekulakoa). Eta grisa. Itsaso grisa. (Alaska ote?). Eta berriro lo.

Arrival:
Kai galdu bat. Eta kaiaren espigoian…(ez da posible!) Korbata gris, eguzkitako betaurreko eta traje beltz inpekablez jantzitako pianojolea, pianoan M.Davis-en “So what”en hiru notak jotzen. Hasierako, galdera melodikoa. Esku batez, eskubiko eskuaz zehazki. Ezkerrekoa, pianoaren tapa gainean, eutsita du. Eta betaurrekoen gainetik begiratzen digu. (Irriparrea du ahoan). Irriparre konplizea.

Jarraitzen dugu. Berriro, theatre zahar hura. Inor ez kalean. Bourbon botila hutsak. Eta gure arnas estua. Ez dugu ajerik. Pasa da. So what.

Gurdi baten gainean, erdi eserita, bizkarra ematen didaten, bi gizon, kantari ari dira, oso urrunean. Behelainoaren artean, ezin ditzaket berezi. Baina, entzuten dut bai. Kantu zahar bat.

“Paddy’s lamment” kantu zaharra.
Another irish folk song, San Francisco-ko karriketa urrunetan.
“Paddy’s lamment”.

Eta zerk eusten du mundua batera?
Ozeanotik ozeanora. Gauden lekutik, green island-era eta handik, golden gate-era. Gu. Zu eta ni. (Once more).
(Eta poztutzen naiz. Eta ziur zure “ama” ere bai.)
Sláinte.

ftf.