Hiria&Espeleologoa

nycPabesaren azpian, pabesaren azpian, zeuden benetako lagunak, kanturik onenak, liburuaren pasarterik zirraragarrienak, maitasunaren lorratzak,…
Izan ere pabesaren azpitik Hiria Orlegi ikusten zen.
Hor goian, espeleologoaren begietara, asfaltoan oinez zebiltzan gizaseme horiek, grisa ikusten baitzuten, benetan orlegi zen gure Hiria. Egunak joan eta egunak etorri, pabesaren gainean “bizi” ziren horiek bizitzak geroz eta “grisagoak”, geroz eta lausoak ikusten zituen espeleologoak. Ustezko aita papera egoki betetzen zuen 35 urteko zuzendaria. Zoriontsu bere zoriontasun eremua minifundio jada bihurtua. Bost axola zeren balioren inguruan sortua. Izan ere, gure hiri honetan, jada ez zuen axola zeren balioren inguruan egiten ziren gauzak. Soilik egitea, eta gainera gaizki egitea zen kontua. Ustezko elkartasun itxurako batekin, sare sozialen elkartasun kartoizkoa eraikiz. Eta hori grisa zen oso espeleologoaren begietara. Hiria grisa ikustea. Zertarako nahi zuten ustezko hitz potoloen inguruan eraikitzen ari ginela esatea…guztia grisa zenean. Non geratu zen benetako “hiria”?
Pabesaren azpian. Berdea den Hiria. Loreztatu eta landareak naturalki, behartu gabe sortzen ziren horretan.
Espeleogoaren begi-ninietan.
Hor zegoen, sakonetik ernetzen, barrutik ateratzen.
Espeleologoaren begi-ninietan zeuden, beste hiri askoren zatiak, puzzle baten moduan, bere begi-ninietan guztiak ensanblaturik.
 
Orain, espeleologoaren begi-ninietatik loratzen ari dena, pabesaren azpitik goraka hazten eta lurzoroko paretetatik goraka hazten ari den berdea. Emeki-emeki, ia oharkabean. Ixil-ixil. Berdea, gorantz dihoana. Grisezko gizasemen horiek irentsi dituen basalore basati libre eta eztengarri tupido hori. Gorantz, zuengana, zuek jada irentsi zaituzten, Hiria.
Jada esnatzen hasia den hiria……………..

Ftf.

7th Floor: Kea & Tripak

Hor, goian, 7th Floor horretatik, ikusten zuen. Itzel, handi, huge, awesome
KEA.
7th Floor
Portland-eko, skycrapper-en erdi-erditik, ke ari xingle baten seinalea ikusi zuen hasiera batean. Emeki-emeki, ateratzen ari zen hori. Goraka, baporearen antzerakoa. Zeru grisarekin nahasteko hor goian. Poliki-poliki zihoan ke horrek, egonezina sentiarazten zion. Urduri jartzen ari zen, second by second. Izan ere, bere TRIPAK intzirika hasten ari zitzaizkion. Mila deabru barruan izango balitu bezala. Bere kamuflajezko carhartt jaka berdean, beat generation-en Ginsberg-en pinaren esanahiarekin sentitzen zituen tripak: Howl Forever. Garraxika betirako.
Bera baitzen, aurretik beste batzutan egon zen bezala, kamuflaje berdez avenue eta street ezberdinen urban jungle-a matxetez, gauez mozten zuen aktibista. Avenues and Streets. Denak zituen tatuarik bihotzean. Izkin bakoitza bere moleskinean bazuen jadanik zirriborroa. Eta zirriborro bakoitzak bazuen telefono edo skype konbersazio telegrafiko birtual horren marka. Guztiak tripetaraino iristen ziren. Eta han geratzen ziren. Abenida eta kaleen izenak bezala hirietako mapetan.

Baina, skypeen bidezko elkarrizketa hori eta gero, hiriaren barrunbeetako underground giroan sartzea erabaki zuen. Hiriko tuberietan barneratuz. Hemen goiko ke hori nondik ateratzen zen harakatuko zuen. Beti izan den esploradore senari men. Esploradore nekatu batek zer ikus lezake…Tripen metro kuadratu baten barrunbeetan.
Tripak, bi zatitan, tren estazioko kableen prezisioarekin erdibitu izanak bazuen noski ardurarik horretan.

Hor azpian, Walter Benjamin-ek ongi baino hobeto deskribatu zituen, basapizti urbano guztiekin juntatzea zuen helburu. Non eta bere bi heste zati erdibituak, kearen artean, khausitu, lotu eta osatzeko. Kea sortzen zen leku jakinean.

Skycrapper-en tximini erraldoi horretatik geroz eta gehiago etengabe ateratzen ari zen ke horren jatorrizko barrunbeetara zihoan.

Upstairs-etik downstairs-era.

Hiriaren tripetara, alegia.