gabardina galdua

Midnight Oil – Only The Strong

Gaur gauean
gauerdian
ametsetan edo,
gabardina galdu dut.
Nere lehenengo gabardina zen.
Iparraldean erositakoa.
Itxuroso eta elegantea.
Xumea baina sintzeroa.
Otsoen artean ondo murgiltzeko hori Chejov.
Zuk esan zenidan moduan,
otsoen artean,
hiru gauza egin zitezkeela,
otsoak jan (ezinezkoa)
otsoak zeu jan araztea (ez desiragarria)
hirugarrena
balio duena,
zuk zure burua apurka apurka dastatzen joatea,
inor ez engainatzeko intentzioarekin.
Eta lehenengo pertsonen artean,
ez engainatua izateko,
zure burua.

Darwin,
fuerteek bakarrik irauten dute,
legea eta araua,
arrazoi zenuen.
Jende normalen artean hori baita ustea.
Herzenbergerrek zioen bezala,
gure kantagile txantxikuarrak kantatua,
“ene gizonik ezpalego, orduan bai pagotxa”
(eta hori pentsatzen dut nik,
nere gabardinaren patriketan edo
agertzen ez den personal card hori bilatzen dudan bitartean,
telefonoz egiteko edo,
gauaren erdian, gabardina jada sedukzio bidez edo erazten,
emeki-emeki,
personal card
personal card
where is this personal card?
)

Baina ni,
Darwin,
duda barik,
Chejov-ekin geratzen naiz.
Chejov eta Carver.
Determinismoak eraman gaitzanaren kontrara egingo dut.
Fatum hori egunero eraikitzearen alde egingo dut.
Nere etxeko sukaldean,
oinak baldosa hotzaren gainean jarrita,
bilutsik,
lehioaren bestaldera begira,
idazten,
egunerokoak idazten emango ditut egunak.
Ez dut Darwin maite.
Are gehiago, Darwin gorroto dut.
Gertatzen dena,
egunerokoa,
kontatzeari emango diogu teoria eboluzionistaren pareko garrantzia.
Edo gehiago seguruenik.
Egunerokoa, labexomorroak eta kafe kikara beltza.
Biak beltza,
bakoitza oso bestelkoa.
Gero gabardina jantzi eta kalera aterako gara.
Bilutsik, baina gabardinarekin.
Biak baitira puroak.

Iraun duen bitartean,
pure, huts
bihurtu arte
osoa,
betetzeko eta berriro hustutzeko.

//
Eta…ondo pentsatzen hasi naizenean…
konturatu naiz…
gabardina, galdu baino
nik erantzi dudala
poliki poliki
iparralderako itsasora
botaz
betirako han
nere gabardina
“galdua”.
IMG_1908
ftf.

Gaur

Zergatik, ihes egiten dugu,
hondartza galduetatik
twin peaks-eko gainera?

Agian,
elkarrizketa hutsal
eta curry chicken-etik
urruntzen ari garelako?

Edo aspaldi,
maitatzeari utzi geniolako.

Edo agian,
hau dagoelako
Gaur.

Eta gaurko TV debate-a
benetan aspergarria suertatu zaigulako.
Ohi den bezala.

Eta,
inork ez duelako arrazoia.

Dakigun gauza bakarra,
gaur,
Gaur dela.
Eta gainera,
gogoa dugulako,
gure galtza laranjak jantzi,
eta kalera ateratzeko.
Eta badakigu,
badakigulako,
Xantal, James, Marta, Iban, Beñat, Amets, Maddalen, Jose Luis, Carolina, eta gogora etortzen ez zaizkidan gaurko protagonista guztiak,

gogo berdina dutela.

Gaur, beraiek izan.
Chéjov-ek esan zuen,
otsoen aurrean,
beraien aukera bakarra,
hirugarren aukera zela:
Heuren burua, poliki-poliki jaten bukatu. Otsoei arrastorik utzi gabe.
 
Hori bakarrik,
eta guzti horregatik,
biziko dira Gaur,
banan-bana,
guztion hiri honetan.

Gaur (eta hemen, gainera).
ftf.