Dublin: In the deep shade.

IMG_0050
Lulu.
Eta Harvey Keittel.
Eta hode jostariak.
Zeru urdinaren magalean,
surf-a egiten.
Eta ni, hara begira, linboan.
Hodeietan etzanda.
Norantzarik gabeko sakonera.

Jende batetik bestera dabil.
Haize goxua.
Eguzki goxoagoa (pentsatzen dut nere kabutarako).
Eutsi egiten dion hiria.
Gauzak txikiak gertatzen diren hiria.
Zu eta Ni, protagonisten istorien kokalekua.

Baina gauak,
Liffey river-ren aurrean,
Lulu on the bridge baino,
filma bat baino haratago dihoa.
Bizitza bat du sakonean,
Liffey River
-rek, ondo gordeta, hor fondoan.
Jim Jarmusch-en Coffe and Cigarretes filman bezala,
hemen bai,
kalatxori eta zisneek, sekretua gordetuko dute,
jake taula jokoaren aurrean egongo balira,
mutu.
Sakontasun ixil horren zelatari bakar,
eta loti.
IMG_0041
Dublin.
Euri baten amenazuan bakarrik,
eta Euripean Sua-aren azpian,
oraindik itzaliko ez den, garra.
Lost, ametsei beti eusteko.
ftf.

Iron Joe

iron bridge 2
Burdinezko zubia.
Bihotz burdindua.
Burdinezko trena.
Bihotza, bidaiaria.
—————–
“A sort of homecoming” belarrietan, “The Unforgettable Fire”etik aterata, treneko bagoian.
Bai, 11 urte nituen orduan.

Eta orain kantu berria:
I once knew a girl in the years of my youth
With eyes like the summer: all beauty and truth
But in the morning I fled, left a note and it read:
Someday you will be loved.

And I cannot pretend that I felt any regret
‘Cause each broken heart will eventually mend
Just as the blood runs red down the needle and thread
Someday you will be loved

You may feel alone when you’re falling asleep
And every time tears roll down your cheeks
But I know your heart belongs to

—————–
Joe-k ez du bukatu azkeneko esaldia.
Iron Joe da, zehazki, aurrean exerita dagoen beltz gentleman kantaria.
joe
Bere erritmo eta emozioarekin, bere inprimatutako paper zimurtu, kruzifijo, mp3 (markakoa ez dena, Safeway-en erosi duena, bargain), maleta marroiarekin; kantuan aritu da bidai guztian.
—————–
Burdinezko etxea.
Eguneroko trena.
The daily train is my real home.

Eta nere bihotza,

Joe-en maleta marroian sartu dut.
Ahaztuta utzi dut,
Joe
The daily train is my real home
kantatzen hasi eta berehala
trenetik jeitsi naizenean.

Betirako
utzi dut hor.

(Harrezkero Joe-k egunero kantatzen du:
My iron heart is going to be an endless traveller
in the daily train, into the Joe’s brown suitcase.
)
//
ftf.

Thanksgiving

Eskerrak, FasTFatum-eko bideari jarraitu diozuenak eta nonbait bidean geratu zaretenoi.

Gaur, Golden Gateera, goaz.
(-Bidean, konturatzen naiz, jende guztiak, ateratzen duela txakurra, pet-a, pasiatzera egun seinalatu honetan. Eta pentsatzen dut…Eta txakurrik ez dugunok? Zer ateratzen dugu pasiatzera San Francisco-ko kaleetatik? 😉 Jaja…Ba, gure barruko “perrunoa” ateratzen dugu, bere “basakeri” guztiarekin…Jatorrizko instintu atrapakari eta esploratzaile urbano finak atera ditugu, europearrok, San Franciscon. The Concretes, belarriak laztanduz, tertziopelo zuri&beltz nordiko flower-power-ra, ipod salvavidas-etik.-)

Zerbait gertatuko baita han hemendik gutxira.
Azkar, fast.
Vertigo!
2394066688_35f082cac6
James Stewart, bere BMW white car-ean Vertigo film-etik atera dut. Eta Colin Meloy-ekin hitzartu da, zubiaren erdi-erdian. Vertigo-rako remake-a ote? Ze tratu dute bien artean? Zer esan nahi dio Colin Meloy-k Mr. Stewart-i? Zer ikusi du Portland-ekoak bidean, gai izango da Mr. Stewart-en aztoramendu lausotutik, gizon elegantea aterarazteko? Zein tale kontatuko dio, Portland-etik gidatzen datorren wisdom man-ak?
colin meloy