Bob & Mikel

The National – About Today (Live)
Horrela has ziteken eszena:
Adixkide on batek, esaten dio, beste adixkideari, «inozokeria duk pentsatzea, Dylan eta Laboa elkarrekin taularatzea…»
Eta gaur hasi naiz beste modu batera pentsatzen, gaur zehazki:
Inozokeriaz, inozo izateaz, inguruan dagoenaz, anonimotasunaz, gauzak mugituarazten dituen indar horretaz, inozoa bera ere, rutina-inertziaz, eta agian…guztiak galduak gaudela. Ezberdintasun bakarra: batzuk badakite eta ezikusiarena egiten dute, besteek aldiz, sinpleki, ez dakite.
Hondartza berdin horretan, Dylan handiak (oh handia…oh…Mr. Dylan), ez zuen zertan, Laboarekin Txoria Txori, hebaki banizkio kantatu behar…Inozoa ni, polita zu. Bai noski. Nola ez ohartu horretaz? Graderioa, jada salduta, eztabaidabako hasiera horretan. Graderioa, beti Dylan-en alde eta literatura idazten duten heroi horien alde. Zeintzuk gara besteak kontu inozoak esaten ibiltzeko? Ume jolastiarrak, Aitarekin Zurriolako Hondartzan, akaso? Ba hori…ez duk arrazoi nahikoa, inozokerietan ibiltzeko bezala moteil. Hobe Vueling.com-en teloipean exkutuan egotea, ixilik, ezer gertatuko ezpalitz bezala. Teloiaren atzetik, zuek Dylaneroen obra ikusten, jada konbentzituta, panpin istorio glamourosoen egile/antzezle, biak elkarrekin zaretela. Eta, hurrengoan bai, hurrengoan galdetzen didatenean, kontatzeko, post honen linkean dagoela esango dut. Dagoeneko inozokeri eta tweetak, abastoko merkatuan saltzen direnak direlako, humanitate eskasi eta krisi ekonomozionalak pitzatuak dituenean bazter eta enparauak.
Gu oraindik, autobusera igoko gara, eta Laboaren kantu hori entzungo dugu…Itsuak, gorrak…
Ni Laboa, zu Dylan.
Ok…fair enough.
Baina mesedez esaidazu arren, zein doktore titulu gehiago behar dudan, nere ametsei hesi guztiak behin kendu dizkiodanean, cum laudearen aldarri demagogiko subjektiboaren autoritatea izateko?
Ez dut sinisten, ametsek patente de corso dutenaren horretan. Edo honorarioen kobrantzan ere hasiko al gara ametsen salmentan? Planto ni.
Berriz ere, kazadora beltza jantziko dut, eta aitaren eskopeta hartuko dut, txoriak hegalari ametsbakoak akatzeko eskopeta. Aixkide dotore glamourarosoak ere, bide batez. Gaur gauez, mila dolar ordainduko nituzke The National – Exile Vilify (From the Game Portal 2) entzuteagatik, Freud-en Walton St.en, Oxford. Bizikleta zuri-beltza hartu, eta jaka beltza jantzi, zapatak betunez ondo garbittu, eta bibolinak irudikatuko ditut zeruan, zeru urdinean, sapaiak capilla sixtina moduan. Eta iraultzarik eta eraldaketarik ez dagoela egingo dugu gorazarre, lasaitasun humanoarekin. Hegel edo Heidegger irakurriko dugu, hankak, San Francisco-ko terraza horretan eguzkiaren izpiekin epeltzen zaizkigun bitartean.
Hainbeste bidai, hainbeste istoria, idazten jarriko gara. Ixilik, txukun, disziplina judutiarra, olivetti batean idazten den bezala, poliki poliki, baina geratu gabe. Poliki. Ez dago ezer iraultzeko, aldatzeko. Ekintza ekintza ekintza uste dutenak, denbora galtzen ari dira. Idatzi idatzi idatzi da, leloa. Segi, esklabutzan, ekintzetan aldatzea pentsatzen duzuenok. Berandu zabiltzate. Irakurri…idatzi-idatzi-idatzi. Bitartean…The National – Driver, Surprise Me
Aitarekin akordatuko naiz, bere kapeluarekin, kotxe beltza gidatzen, nere kotxe beltza, eta esango diot…Aita….Driver Surprise Me…Nora eramango nauzu gaur?
Eta esaten dit, Zurriolako hondartzara:
Dylan-en arrokeriaz haratago, Laboarekin nola Txoria Txori kantatzen duten amestera.
Dylan-en glamourra ez dut gogoko, berak baitaki, gezurretako tertziopeloa baino iruzur handiagoa dela.
Dena zuretzat Dylan. Egia da inozo gara.
Betirako inozo.
The National – Vanderlyle Crybaby Geeks
Ftf.