Kitchen Stories (part 2)

Denetarik gertatu liteke sukalde batean.
Carver-ren istoriorik harrigarrienak ere sortu daitezke bertan.
Gitarra jo daiteke, diska grabatu bertan.
Amodio deklarazio bat egin.
Whiskey botila bat zabaldu eta guztia edan.
Gezurra eta egia entzun.
Bizi, eta zartagitik buelta eta buelta egin, erre gabe (ahal bada).
Bihotzak galdu daitezke.
Paretak bota daitezke.
Mundu zabal bat imajinatzeko.
Zabaltasunez guztia ikusteko.
Argia, garden.
Zu eta ni.
Eta jada ez dago zu berriz ere.
Beldurrak hondoratu.
Bizitza berri bat zabaldu.
Sukalde batean dena has edo bukatu daiteke, betirako.
Sukalde batean, goiza eta gauerokoan, amodioa egin daiteke lurrean, baldosa hotzen gainean.
Sukalde batean, sukaldatu daitezke, zapore guztietako bizipenak.
Hozkailutik, zortzi hizkiak deskonjelatu, eta berriro hor, bizitzaren gordina. Arrai gordina, sushy.

Sukalde batean
has eta bukatu liteke,
lehio hauen barrurat
senti dezakedan guztia.

Horregatik
beti dago kandela bat beti pizturik.
su-aren alde honetan,
ez dezazun ahantzi.
Hemen nagoela,
zure zai.
ftf.

It happens edo Gertatu arte

Horrela idatzi dit gaur nere h aixkideak.
Horrela jaso dut gaur Belfastetik.
Gertatu arte.
The Smiths entzuten, xarming man.
Elegantzia, txuri beltzezko errealitatea.
Geroz eta txuri beltzezkoagoa bihurtzen ari den egunotan.
Puzzlearen piezak bere lekuan kokatzen dira.
35 pieza, 35 sukaldeko baldosa bezala,
gure territorio domestikoan.
Gure metatutako sms-ak.
Harizpi xingle eta ia ikusezinezko, zuntz emozionala.
Polaroid-arekin aterako milaka eta miloika argazki, elkarren artean jarrita.
The Smiths – Asleep
Oraindik begiratzen zaitut hemendik.
Urrutitik, baina gertu egongo banintz bezala da.
Ohe honetatik.
Lo egin behar duenaren sindrome berberarekin.
Gauero, asleep, zuk ere.
Eta zu berriz ere.
Eta belfastek bere bidea hartu du.
13A hartan beti ikusi izan ditugu umeak kalean ametsak akatzen.
Gertatu arte, gertatu arte.
It happens.
Sometimes.

Eta gertatzen denean…
orduan…

…non gaude gu?…
ftf.

Belfast, mon amour

Iraultza hasi da.
Ta zu ez zera konturatu.
Iraultzari buruz hitzegiten duzu etengabe,
baina ez duzu iraultza hau somatu ere egiten.
belfast killer cars

U2 – Two Hearts Beat As One – Long Mix By Kevorkian – 
Belfast taberna.
Bai, ez da urruti.
Ikatz kalea, DonostiaHiria.
(Kasu honetan ez dugu urrutira joan behar).
Idazlea taberna barruan utzi,  eta nere zigarrokinarekin egon nahi dut. Duela 14 urteko Urkamendi eta Intxaurrondoko Donostiako lorazaina. -Zer moduz? Ondo. Eta zu? Ondo. Eta guztiak igual jarraitzen du. Beno ia.
Neskak Tokyo-n gustora egongo ziren, bere modelito fashion-a ezpaitzait hain urruna egiten. Oso gustora egongo lirateke, hango japanese victim-fashion-en artean.
Ez dugu ikusten. Baina gurea, oso mundu normala zatekeen.
Hori da normala.
Eta hori litzateke mundua.
Dena bere lekuan balego.
Hiroshima mon amour)

Bai, eta Belfast aipatu dut:
Taberna diot.

Eta ezin dut etxera bidean, bizikleta gainean nihoala, dantzatzeari utzi.
Ezin dut.
Belfast.
Belfast.
Belfast, zenbat aldatu zaren.
Eta maite zaitut.
Eta gehiago horregatik.
Eta gehiago, guago garelako.
Kendu ditugulako karetak eta jendea, zu, butanito, bezala, 15 urte horiekin, galtza laranja horiekin bezalako inozentzia duzulako orain ere.
Eta ez, ez deitu epel.
Nik, nahi dudan gauza bakarra:
Duguna ateratzea da.
Nahi dudan gauza bakarra, funky doinu honen erritmora, atzera eta aurrera begiratu gabe, gau guztion, all night long guztian, dantzatzen egotea nahi dut. Hemen bizikleta gainean bezala, azkeneko chance-a balitz bezala, kalean…
Ez izan epel!
Dantza egin…
Horrela egingo dugu iraultza.
Belfast.
Zu izan nahi dut,
Belfast.
Zu ni zara eta ni zu nauzu.
Denbora pasa da. Kaleak hor daude, baina aldatu egin zara. Eta irriparre egiten dut. Eraldatu zara. Baina berdina zara. Eta maite zaitut, oh bai, asko maite zaitut.
Eta jendea, butanito, galtza laranjaz ikusi nahi dut,
oh bai, ikusi nahiko nuke.

Erreboltarako gona eta ezpainetako karmin gorri hori gustatzen zaizkit. Lubakietan gau eta egun egoteko. Iraultza egiteko eta ekilibristen moduan, ari xingle horren gainean, bizi gaitezen, segunduro.
Iritzi publikoak dioenean ez dagoela jada ezer borrokatzeko, nik diot baietz. Badago, gu gaude. Belfast, zu zaude. Eta ni. Eta honek merezi du.
Bi bihotzek, elkarrekin egiten dute taupada.
Iraultza, ezpaida, zubiaren alde berdinetik tiraka ibiltzea.
Baizik eta, zubiak eraikitzea. Zurekin, beltz, ni zuri, hor aurkitzea, nonbait, zubian.
Zubimuxu.
Inozoa diozu?
(Eta ulertzen ez duenak, arren, ez xuxurlatu ez gehiago garraxi egin…Sintzeroki:
Ez zaituztet gehiago soportzen. Modu edukatu batean, baina arren, ixil, triparekin arnastu, eta pentsatu badagoela norbait ondoan, eta mesedez,…entzun…eta ez gehiago garraxirik egin, eta gehiago xuxurlatu.
Ez dugu merezi.
Ez, ez dugu merezi.
Radiohead – Stop Whispering
Ixil.

()
()
()

Belfast.
Hitzegiteari buruz hitzegiten dute.
Eta ez dakite entzuten!
Ez dakite entzuten!
Zer egin!
Mesedez, Belfast.
Bultzatzen bakarrik dakite…Uste dute horrela irabaziko dutela. Eta badakizu zer…Nazkatzen naute…Nazkatzen naute….

Belfast.
Radiohead – I Can’t (BBC Radio 1 Evening Session)
Bai, hemen, irriparre egiten dut.
Ez duzu sinisituko baina, segunduetako irriparre algara dut.
Benetakoa delako hau.
Nere pentsamendu hauek benetakoak direlako.
Twin Peaks-eko gain horretara igotzen naiz, nere hodei horretan. Igo nere hodeiera. Eta ikusiko duzu.
San Frantzisko-tik Belfast polit ikusten zaitut.
Diozu ezin duzula. I can’t.
Saiatuko bazina ere, ezin duzula.
Baina saiatu. Nik gainontzeko guztia egingo dut, hau ikus dezazun. Igo hodeiera. Eta parre egingo dugu hemen goitik.

Zoriontsu ikusten zaitut, lasai ikusten zaitut.
Bakean ikusten zaitut. Zure beltzune guztiekin. Baina rock-a entzuten dut, zure erraietatik.
Radiohead – You

Zu, Belfast.
Gaua iritsi da.
Eta zu zaitut aurrean.

Eta diozu, ez nauzula lagun nahi, maitale nahi nauzula.
Eta ni iraultzaren erdian.
Gauzak (oraindik) hainbeste aldatu ez diren honetan, gure iraultzaren erdigunean.
Gasteiz-en duela urte asko.
Denbora eta espazioak gure garunetan metatzen hasi denean.
Ohera joan beharko nuke.
Urteak gogorarazten ditut.
Ez zara betiko.
Maitale hori.belfast
Radiohead – Thinking About You
Zurekin pentsatzen sartuko naiz ohera.
Zigarro paketea bukatu ostean.
Urteak, iraultzak, eta konturatzen ez den jende guzti horiek gogoan izango ditut.

Baina nik
zu
Belfast,
zu nahi zaitut.
Zentzu guztietan
molde guztietan.

Eta goizean goiz,
kotxea hartuko dut.
Killer Cars-en artean, egunero bezala gidatuko dut, errepide luzeetatik.
Mapetan ez dauden errepideetan zehar gidatuko dut.
Bizitza erreza den zeru urdinaren azpiko desertu luze eta gorri hauetatik.
Bilatuko zaitut. Eta haizeak eramango nau zu zauden lekura.
Kotxe hiltzaileen artetik.
Nik ezpaitut horrelakorik gidatzen.
They won’t ever take me alive
‘Cause they all drive killer cars

Baina,
ez naute inoiz bizirik harrapatuko.
Inoiz ez.
Belfast, mon amour,
utzi zuganako errepidea,
libre.
Beraiek, kotxe hiltzaileak gidatzen dituztelako.
Radiohead – Killer Cars (Live)
Radiohead – Killer Cars
Eta bakarrik,
zugana bizirik iritsi behar dudalako.
Eta iritsiko naiz.
Oso osoa eta bizirik.
Mapek ezagutzen ez duten leku horretan elkartuko gara.

Betirako,
maitatzen utziko gaituen hirian.
Zu nahi zaitut,
zugana,
zure barruan,
nere iraultzan,
ez bainago sartzen.

Jada,
sartuta nago.
Zure barruan
nago.
Iritsi naiz.
Belfast, mon amour.
//
ftf.

gemma hayes-ekin batera, dublin deskubritu eta buzo bat jarri nuen nere bizitzan

Bob Dylan izan zitekeen,
baina ez.
Gaur buzoa jarri dugu,
eta gurea ez dira klasikoak.
Bertsioak dira.
Jatorrizkoak soilik, edarietan,
ardo eta whiskya.

Baina “LayLadyLay”,
Gemma Hayes eta David Kitt,
irish songwriterrak kantatuak,
nere bihotza bahitu zuten Dublin-en.
Orain, salbu eta barruan sartu ditudan
ahotsak dira.
Eta kantuak.
Zer da hau dena, kanturik gabe?

Ahal duzutenean,
FasTFatum jaio zen
Crogan’s Pub-ean
(Powerscourt ondoan dagoen hori,
bai, gorri kolorekoa,
Arcade Market-en dagoen hori bera)
hartu pint’f’guinness hori.
Bai, bakarra.
Mundua zuen atzean geratuko balitz bezala.

Aparra barruraino sartu.
Eta hori besterik ez,
jendea begiratu.
Erlojua geratu zen
Dublin hartan.
Gainontzeko guztia,
presaka,
zuen atzetik
korrika egongo balitz bezala.

Utzi,
zuen atzetik
korrika egiten duen horri guztiari.

Badakizue zergatik:
Ez zaituztelako
inoiz harrapatuko.

Buzoa jarri zuen bizitzetan.
Eta ez begiratu atzera.
Atzean…
ezpaitago ezer.
Kantu bat,
apenas.

Eta hori asko da.
Seguraski,
nahikoa,
aski.

Bestealdera,
salto egiteko nahiko den,
guzti hori.
Sláinte.
ftf.

Alive & Kicking

Bizirik.
Zigarroa eskatzen duenean birikak.
Do not you forget about me, garraxi egin genuen, egun hartan, balkoitik bota nahi zuen kalekume bihurri hark bezala.
IMG_0102
Bizirik.
Ikusten ditugunean umeak kalean ametsak akatzen.
Eta ostiko bat emango genioke ere, gustokoa ez dugun guzti horri.

Belfast naughty child, berriro gure barruan.
Garraxika bere amari:
Ya(ou) cannot eat flags for breakfast, mum!!!
Hasi da (benetako) iraultza.IMG_0109
ftf.