Sputnik…jendea ez da aldatzen…

sputnik 2…Gauzak bakarrik aldatzen dira.
//
Hain zurbil zaude gaur, metroko bagoian,
hain zuri.
Hain hauskor.
Hain lau gelatako.
//
Eraikinen tarte horietan, bai egia da, soinuek habitatzen dutela.
Aspaldi.
Zu eta nere urruntasunaren arteko tankerako ixiltasun eta distantziak daude bertan almazenatuak. Miloika pertsonena bezala, pareta hestu horietan, metatuak, kolpatuak, pilatuak,…intziorio noiz bihurtuko zai dauden soinuak. Heuren kabidadeetatik noiz aterako zai.
Tokyo-ko eraikinen tarte hestu horietan,
sekula esan ez dizkizudan guztiak daude gordeta.
Eta ni bezala,
beste mila,
ni bezelakok,
sekula esan ez zituztenak,
daude hor almazenatuta.
Kiloka. Bata bestearen gainean.
Intziorio noiz bihurtu eta kabidade horretatik noiz aterako.
Zu bezala Sputnik.

Eta dena Sputnik,
nahiago duzulako ixiltasunak almazenatu,
hain ederrak diren zure begi bildurtiekin
ni begiratu baino.
Eta nik,
begi horiek ikusiz gero,
mozkortuko nintzatekeelako, zoriontasunez.
Zeren,
Sputnik,
badakit:

Azken batean,
ni ikusten nauzu,
hor lubakitua zaudelarik,
segunduro,
gauzak bakarrik aldatzen diren eraikinen arteko zirrikitu horietatik.
//
Eta ni ez nauzu (jada gehiago) engainatzen.

Gauzak bakarrik aldatzen dira.
Baina zu hor zaude, lubakitua.
(Eta apurka apurka, neu ere, lubakitu naiz).

Eta, esango dizut:
Zu ere ezin zara aldatu.
Horrelakoa zara, Sputnik.
Ni bezelakoa.
Hori guztia,
eta hori,
besterik ez.

Baietz?
Bai.
//
ftf.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *