Night, road, and I’m not going home

night carEuria ari du. Apur bat soilik.
Oregon-eko lautada berde eta aletegi horiak.
Gaur gauean, telefonoak mutu bihurtu dira.
Egunotan. Behin betiko.
Eta gu ere mutu.
Agian, ez dago ezer esateko.
Iritsi gera.
I will sleep alone dio Sufjan-ek.
Eta agian arrazoi du.
Kotxe argiak aurretik pasatzen, euripean.
Surik ez, ordea.

Zeruari begira geratzen natzaio.
Nere kotxe zuritik.
Beti izaten da kotxe zuria…agian,…
gauak konkistatzeko modu bakarra delako.
Edo hemen nagoela baino garraxi egiteko.
Gauean, denak lo daudenean.
Eta bai,
ez dut ixildu nahi.
Ez gehiago.
Jarraitu dezazue bizitza horrekin
ni banoa.
Banoabanoabanoabanoabanoabanoa
dena ulertu nahi, etaezerulertzenezdenean
mutu gaude, mutu gaude,
hoberena
lurra usaitu, euria eta gauan

lokatz artean
maitasuna egitea zer izango litzatekeen
pentsatzea baino ez
karretera puta ilun honen ondoan
hemen usa
zabal honetan.

eta agian
ez dago ezer ulertzeko
eta agian
hau da dagoena
eta agian

zu zu zara
eta
ne beti izango naiz
ni

gustatuko litzaidake
hemen egotea
irrati honen
bozgorailuen
hotsa sentitu
bihotz taupada
benetakoak pum pum pum

eta bai
ez dut etxera joan nahi.
ez dut ikusi
entzu
eta hitzegin nahi.

idatzi egin nahi dut
bukatu arte
gaueko euriarekin nahastu
hemen
kotxe zuri honen barruan,
euripean.

Eta ez noa etxera.
Ez nere arima bat egin arte
lur zati, gau eta euriaren
usaiarekin.
Beste ezerk ez baitu merezi,
honek baino gehiago.
Egitazkoa da hau.
Ni bezala.
———————-
All things go
karreteraren lagun bihurtu da
dena karreteratik botatzen hasi gara, atsekabe eta guztiz bihozkabe. Bukatu da. Egin dugu. We made it. And maybe you did not realize what does it mean. But I made it. Luzea izan da. Baina iritsi gara. Nora? Inora. Edo hobe esanda
egon behar genuen lekura: Inora. Gu izatera.
Zein da karreteraren zentzua? All things go.

Eta
if I was crying…in the van with my friend…
it was for freedom…from myself from the land…
I made a lot of mistakes…

Negar egiten bai.
Etengabe. Gelditu gabe. Kotxea hondoratu eta urez bete arte. Bertan itoz. Bertan itoko gara gure malko azidoz.
Hilko gara karreterak betirako utziko digun
libertate pusketa intransferible horrekin.
Mila tximeletak, mila rekreazio, mila amets, amodio gutxi batzuk,…
Oraindik sinisten dugun honegatik:
Road.
(amets egingo dugu karretera eta euriaren hotsarekin)

Esnatzean,
guztia
egi bihurtu dela
ikusteko.
(Esnatzen ezpagera, gure malko azidotan, hilda aurkituko gaituzte).
Bata edo bestea. Hobe horrela. Ezpaitago beste modurik. Gure kasuan behintzat.

I’m not going home tonight.