Medizina musikala erosten Jackpot Records-en. And it is fucking cold, outside, and inside.

Dendan sartu naiz. jackpotHigh Fidelity-ko hori bezalakoa, baina txukuna. Portland guztia da txukuna.
Hotzez sartu naiz. Hotzak akatzen. Eta sartu eta berehala, izerditan hasi. Termostatua oker dabil antza.
……………………………………………..
Ez hemen ez du begiratzen arraro, laptop txikia ireki eta bere aurrean idazten jartzen naizenean.
Eta bai hotza egiten du.
Hotz izugarria.
Benetakoa.
Kojón.
Bertigoa.
Salto egiteko gogoa.
Eta guztia kakazteko.
Modu batean edo bestean.
Azken batean, zer ajola du.
H.k bidali dit mezu bero bat.
Bai, hori bai dela laguna.
Hitzak, sartu zaizkit barruraino.
Nik uste malko txiki bat ere atera zaidala.
Asko maite dut H.
H. nere adixkidea da.

Eta asko maite ditut
ere eguneroko gauza horiek.

(Diska hau erosiko dut.
Kantua tripetara iritsi zait.
Bon Iver.)

Eta hondartzakin akordatzen naiz.
Hondartza galduak.
Bai horiek jadanik galduak daude betirako.

Gu ez ordea.

Gu bizirik gaude.
Eta jarraitu nahiko genuke.
Bizitzea zilegi balitz eh Mr. Laboa…

Nik uste dut, trenera hurbilduko naizela

Dagoeneko, gorputza berotu zait.
Eta besapean, medizina musikala daramat, flu-ak harrapa ez nazan, at least.

Inside is right now warmer. Even if outside is already cold. Fucking cold, for God’s sake!
C u soon Jack.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *