Joanna eta deskarga raperoa: afternoon

Norbaitek arazo bat baldin badu ere, hau ulertzeko, etxeko argiko elektrizitateak petatzen duenean bezalako deskarga elektriko rapero baten sentsazio ez-ohikoa bezalakoa da. Idazten hasi, gelditu gabe, Joanna Newsom-en Right On erritmopean, pean, euripean; zertarako nahi duzu arratsalde bat bestela? Idazle per capita, eta musikariak, ingenieri eta burokratak. Horratxa sorta earra. Eta ni rap moldagarri honekin geratzen naiz. Telefonica edo BT-ekin ideologiabako elkarrizketa hutsal bezain bakoa, tabakoa bezain zentzugabea. Eta segituko dugu arratsari pedalak ematen. Handik eta hemendik. Tekleatzen, kantuarekin, hitzegiten, hitzetan surfeatzen, ideietan biluzten, arimarekin eskuetan bakarrik hitzegiten. Ateak ixten. Eta Joanna Newsom-ekin Bronx, Oakland edota Brixton-etan, gure arimak betunaren beltzunera hurbiltzera tarte bateaz. Norbaitek arazo bat baldin badu ere, hau ulertzeko, jo beza, teklatura, rap-a jarri eta klak, zertarako nahi duzu arratsalde bat (ez-ohiko bihurtzearen) ez-ohikotasunerako ezpada?
The Roots – Right On