It happens edo Gertatu arte

Horrela idatzi dit gaur nere h aixkideak.
Horrela jaso dut gaur Belfastetik.
Gertatu arte.
The Smiths entzuten, xarming man.
Elegantzia, txuri beltzezko errealitatea.
Geroz eta txuri beltzezkoagoa bihurtzen ari den egunotan.
Puzzlearen piezak bere lekuan kokatzen dira.
35 pieza, 35 sukaldeko baldosa bezala,
gure territorio domestikoan.
Gure metatutako sms-ak.
Harizpi xingle eta ia ikusezinezko, zuntz emozionala.
Polaroid-arekin aterako milaka eta miloika argazki, elkarren artean jarrita.
The Smiths – Asleep
Oraindik begiratzen zaitut hemendik.
Urrutitik, baina gertu egongo banintz bezala da.
Ohe honetatik.
Lo egin behar duenaren sindrome berberarekin.
Gauero, asleep, zuk ere.
Eta zu berriz ere.
Eta belfastek bere bidea hartu du.
13A hartan beti ikusi izan ditugu umeak kalean ametsak akatzen.
Gertatu arte, gertatu arte.
It happens.
Sometimes.

Eta gertatzen denean…
orduan…

…non gaude gu?…
ftf.