Hemen nago: Matxete eta gau azul klee

Lehenengo post-a, ia hilik, ia hiltzorian geratu zen fastfatum honetatik.

Matxete, matxete batekin erditik ebaki bezala, erdi-erditik, bihotzetik, sentikor diren horien aurrean.

Eta bai hemen nago

Zenbat gauzetaz ohartzen den bat Matxete azul horretan, ixil, inor ez, astelehen urdin batean. Baina urdin-klee bat. Ez edonolako azula. Ruper, play it again, Ruper, surely it will be the last time since you disappeared in the shade, pilas tximist, oh bai.

Hemen nago, nonahi nago.

Eta zuetaz akordatu naiz, banan-bana, segundu batez, plaza horren bestalde horretan. Ez da kasualitatea izanen hutsik geratu izana. Bidazti deitu naute, eta nik esan diet ezetz, ni beti egon naizela hemen. Desagertu direnak, beraiek izan direla. ‘Denbora asko daramazu kanpoan…’ #wtf!

Belauntzirik gabe ibiltzen da gaur bat, ez belauntzi eta haizerik, eta sosegurik ez.

Hurrengo egunean, Florida parkean bueltak ematen, bat, bi, hiru…Gasteiz, izen ederra. Vitoria horripilantea, izatekotan.

Zenbat buelta gehiago eman behar, Floridako parkeko horretan, Kutxi-gora-eta-gutxi-behera. Matxete, Kutxi…azul klee-a ebakitzeko ahizto, kutxilo, matxete, eta enparau, ez dira lain gaurkoa mozteko. Gaurkoa ez. Gaurkoa neretzeko da soilik. Ohartzeko, dena hagitz nimiñoa dela, ustez tamainakoa ziren memoriak, Matxete plazan sartu daitezke, kaxa txiki bat izango balitz bezala. Eta denak hor barruan sartu zaituztet gaur azul klee horretan.

Oñati-Gasteiz, Lemington Spa-Birmingham…

Oinez hemeki Kutxin sartu, taberna erdiak itxita, igogailua hartu, ‘betiko’ kuadrila kañak hartzen…oinez gora, haizea badabil, haize leuna, haize…pisurik gabekoa, solid air.

Eta hemen nago.

Zuek ez zaudete.

Eta ni jada joan egin naiz…gau azul klee honek eraman nau, bere mantuan Malachitera, Zelanda Berrira edo….gertu

Hemen nago, nengoen, eta egonen naiz

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *