Gaur arratsaldea.
Hondartza. Gaur ere hondartza.
Baina ez gaude, hondartzaz, gure hiriaz, edota etxe eroso eta lasaia eraikitzeaz.
Badugu. Guztia dugu.
Guztia bukatu denean, eta zerbait, (ez dakigun zerbait) hasteko dagoenean, gogoraratzen gara, atzean utziko ditugun gauza guztietaz.
Eta seguraski amodioaz.
Bai, orain bai.
Amodioa.
Eta nolaz eta jakin gabe, bihotzak aztoratzen gaituen. Eta bizitzaren erdian, uzten gaituen. Hor. Heldulekua bilatzen.
Eta orduan, konturatuko gara, heldulekuaz.
Itxi begiak:
Olatuak...olatu handiak. Gauean. Eta bizitza "normalak" hirian, beraien afari eta rutinak fabrikatzen, eguneroko gurpilari emanez.
Eta, nik, belarrira xuxurlatuko nizuke, baju, ia soinurik atera gabe. Berriro, maite zaitudala, benetan, hitz bilustuak. Zure bihotzean, perforatuz, oihuka. Egia dela. Eta zoriontasuna, munduaren muturretan aurkitzen dela beti. Eskinetan. Periferian.
Eta zuk esango didazu u2en kantu horretan bezalaxe ari naizela, "until the end of the world", munduaren akabera datorrenaren moduan jokatzen.
Eta nik erantzungo dizut, besterik gabe, urertzean, olatuak ikusi eta ikusi, beraien logika ulertzen saiatzen ari naizela.
Eta ume belurtiek egiten dute hori. Ume presatiek. Bizitzari zuku guztia ateratzen dieten umeek. Ume ameslariek.
Ireki begiak:
Zoriontasuna,
korri, aurrera egin, ez begiratu atzera. Hartu, zure benetako lagun apurren telefono zenbakia. Eta korri. korri aurrera.
Eskuetan ezer ez duzula pentsatu arren.
Munduari, eskeintzen jarraitzeko,
egunero zoriontasuna hor dagoela.
Zuretzako.
Itxoiten.
Hartu.
Beti hor egongo naiz.
Orain banihoa, hegan. Happiness.
---------------------------------------------
Mazzy Star-reko Hope Sandoval emakume abeslaria, (eta pentsatzen dut, Hope ere, aproposa). Tertziopelozko kantuak, (eta akordatzen naiz, Eef Barzelay-k dioenarekin, "girls just want sweet melodies". Bai horrela izango.)
"Still cold"ekin ari zaigu.
Hondartzak berriro hondartzak.
Zeru urdin honen azpian, begiradak eta ferekak benetakoak dira. Irriparrak, eraikitzaileak. Etorkizuna, bidean. (Carpe diem!! kk!!! FasTFatum, bizitza etorkizuna egiten da. Ez da momentua soilik balio duena.)
Berriro, neska txiki hori, ahots goxo horrekin, hondartzako urertzeko urarekin jolasten, noiz harrapatuko ote duen. Jolasten. Eta harrapatu egiten du, despistean. Zer egin orain? Gora begiratzen du, bala bat zerua zulatzen. Zerua erori eta mila zatitan erortzen hasten da, hondartzara. Kristal eta izotzezko zati zorroztuak. Gehio eta gehio. Neska txikia izutu egin da. Korrika hasi da. Eta ez daki nora.
Gelditu, eta negarrez hasi da. Eta ez daki zergatik.
Ez dago eta izutzerik. Eguzki erraldoi bakarti bat agertu da; eta bere errainuekin, urtu egin dira izotz kristalinoak. Eta hegazti solemne bat agertu da hondartzaren erdian. Baju baju hegan, ia area ikutuz. Neskatxaren ilea ere aztoratu egin dute bere hegalkadek.
Ez negarrik egin. Baina, cry cry kantatzen du Hope Sandoval-ek. Negar eta zoriontsu. Neska txikia zisne hegalariari begira geratu da, irmo. Haizeak bere malkoak pixkanaka ohartu gabe sikatzen dituelarik, desagertu arte. Begi urdin txikiak, zeru urdinera begira.
Zisne hegalariaren hego eta begi urdintxoren eskuak bategin, eta bapatean lurretik suspenditu egiten da. Itsaso, zeru eta begi urdinak, urrunean galdu dira.
Zoriontasun/Happiness-aren bila, betiko.

ftf.


Comments
Under the help of my friend, I have got a pair of louboutin black pumps online last week. There are all styles of louboutin cream patent peep toe sold on cheap price on the website. Why not to buy christian louboutin fetilo lace ivory online now? You will easily be a beauty.
louboutin caged ankle boots sold here are popular for discount price and 100 % original quality. louboutin Bandage Ankle Boots is the must have accessories for every lady nowadays. christian louboutin sandals are the best items for every occasion.
Posted by: discount louboutin.2010/08/26 11:36:34.775 GMT+2
http://www.christianlouboutin100.com/
People may think that ghd iv styler are quite expensive. Now I have a good news for you. All pink ghd iv styler are sold on discounted price now. You can buy the perfect ghd iv mini styler without any consideration.
Posted by: chi hair straightener.2010/08/26 11:37:00.601 GMT+2
http://www.chiflatiron4u.com/
Posted by: ugg boots.2010/09/06 02:20:55.600 GMT+2
http://www.uggaustralianew.com
Posted by: ugg boots.2010/09/06 02:20:59.031 GMT+2
http://www.uggaustralianew.com