h

Begiak dizdira egin diote
botoi gorriari sakatu baina segundu bat lehenago
luze aritu gara hizketan
beti bezain luze eta sakon
bizitzaren hondar aleak erortzen zirela ohartu gabe
lotu dugu elkarrizketa
ideia bat beste batekin
ixiluneak ere
mundu honen bi ertz bagina bezala
ari fin bat
ari xingle bat
ari ia hauskor bat
ari bizi bat
Ez da asko behar
bizitzaren taupadak entzuteko
elkarrizketa ematen denean
gauden lekutik
ideiak
zintzilik geratu baina gorpuztu eta lurruna lez
behelainoan goran egiten duenean
Ez da asko falta
gauez
h-rekin hitzegin eta gero
urrintasuna
gertu
aberria
gu garenean
#HanIzanikHonaGara
eta berau maite duzunean
begien ñiñir hori
iltzatuta memorian
ohera
hurrengo egunari ekiteko
sugar long life
goodnite h
i

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *