FasTFatum

...merchant arch...boy
Gaurkoz zeraz akordatu naiz, zuen iragarkia ikustean:
11 urte nituenean egin nintzen u2-talde kide inkondizionala.
Dublin-etik ekarri berri didatena honakoa. Eta aurki, lagun irlandarrak, ekialdean ene bixita jasoko dute. Betiko lez, izugarrizko plana eta lagunarte sanoa. Udarako egun horiek beti izaten dira egoki, u2ren jaioterrian pasatzeko. Eta duela 3 urteko abuztuan ene diskorako sekula ahaztuko ez dudan dokumentu grafikoa grabatu, eta atxeki nion ene albumari.

Ez nuen uste kontzertura joatea...aurki talde eta musikari irlandar majoa izango dugunean gure artean...
FasTFatum (Igor Calzada) – Bonus Track : Sleeping (Glen Hansard)

Baina
ni beti izanen naiz...u2-talde kide inkondizionala.

Ireland in our heart.
U2 ere....zaharra anwyay

ftf.

The Whitest Boy Alive
Bizikletan nihoan. Ene kamixeta txuri, berdezko lerroekin.
Eskuak manillarrean jarri gabe nihoan. Eskuak libre.
Eta han ikusi dut aurrean. Laranjaz jantzita. Bizikleta eskutan. Nekatua bezala, goibel, triste...Itxurazko bizitza orekatu baten babesean. Hiri konbentzionalaren altzoan, lokartua.
Eta bere ondotik pasa naizenean,
The Whitest Boy Alive – Don't Give Up
hau entzuten ari nintzen...headphones-etan.
Eta bere erritmoaz akordatu naiz.
Nola dantzatzen zuen...nola, airearekin jolasean ibiltzen zen, aldakak mugitzen, itxurazko bizitza "ñoñostiar" (puta) horren altzoan bizitzen.
Zein zoriontsu zen...
eta zein zoriontasun pusketa galduko duen bere bizitzarako,
kantu hau,
nik ezagutu dudan moduan, ez duelako ezagutzerik izango...
eta okerrena da,
hori nik badakidala.
Eta nik bakarrik dakidala da okerrena.

Bizikletatik jeitsi naizenean, pentsatu dut,
hori:
ez huzteko.
Ez huzteko, bizitzeari.

Edozein delarik, bizitzatik jeisten den pertsona.

Bizikletan noa.
Don't give up.
Eskuak haizearekin jolasten.
Atzean, laranjaz jantzirikoa.
Atzean.

Eta honek ez du geratuko denaren pintarik hartzen.
Ezta gutxiagorik ere ez.
Ez oraingoz eta ez luzaroan.
Ni kontent:
Bizirik dagoen ume txuriena izanda.

Ftf.

toulousse-cadaques-almeria
When I dream...
Placebo – Pierrot The Clown
batzuetan...pailazo bihurtzen naiz.
Eta zuek izan zineten horren lekuko.
Orain ez zaudete.
Eta zuekin akordatzen naiz.
Eta zurekin akordatzen naiz.
Joan behar izan nuen. Eta badakizu.
Pailazoz mozorrotua, suburbioetara.
Urruti.

The xx – Shelter
Nolakoak diren gauzak...?
Inoiz ezin jakin zer gertatuko den.

Eta egia esan pozten naiz.
Baina ez naiz poztutzen, desertuak sortzen direneko uneetaz.
Desertuetan ibili garenok ondo dakigu hori. Eta batzutan nahiago nuke, abrigo baten barruan bizi.
Batipat, desertuak bere barruan pasatzeko.
Batipat, horrela ulertuko nukeelako gertatzen diren gauza asko: Eta orain dagokidana, toulousse-cadaques-almeria.
Eta esan ez diren gauza asko eta gertatu direnak.

Flautista eta biolontxelista.
The xx – Heart Skipped A Beat
Batzutan bihotzek taupada ahazten dutenean.
Hor dagoen taupada. Denborak uzten duena.
Ez latigo flageladore bat. Baina bai FasTFatum-en parte izatean....
inongo esplikaziorik eman ez dutenak...eta vespa arroxa batean atera direnak korrika...eskapoan...zerbait galdu izan balitzaie bezala. Iparralde, kostalde eta hegoaldera.

Ez dut ezer esateko.
Asko sentitzeko.
Oroimenak ere. Ez txarrak, inondik inora.
Agian, adoleszenteak, gazteak, inonzenteak...inonzenteak.
Gazteak ginen sentimendu hori.
Baina bizitzak gure lekuan jartzen gaitu.
Bai ni baina baita zuek ere.
Eta adi denentzako dago hemen.

Onena desio dizuet.
Onena.
Baina, jakin, desertuetara ihesi dihoaztenak zerbaitegatik dihoazela.
Eta han ere, zuek izan zenuten lekua. Modu askotakoa. Model askotan.

Okerrena baita ahaztura.
Okerrena baita.
Gauzak galdutzat ematea, eta guztia galtzea.
Lost.
Aspaldi pentsatu bainuen, gauzak galtzea oso gauza txarra zela.
Lazgarria, gogorra.
Damurik ez, erreprotxerik ez, inondik inora,...
desertuan ikasten baita ere, lur zatiak eta jabetzak ez direla inorenak,....utikan hipotekak....!
Baina, ihesa EXIT
EXIT
EXIT

baina beti bueltatzen da
EXITetik,
bai, beti bueltatzen da handik,....
guztia galdu ondodoren,
LOST,
berriro
aurpegira
zuzen
zuzenean
(agian inoiz baino zuzenago)
begietara
zuzen
begiratzeko.
zoriontsuak izan, benetan.
bejondeizuela, vespa arroxan eguzkipean zoaztenean.
baina, begiratu begietara, mesedez.
egin zuena eta besteona erreal eta benetakoa.
dena delarik, den moduan.

hori da gutxienekoa.
baina erreala eta benetakoa.
bizitza osoa.
bestela....zertarako balio dizue...bizitzak?
neri, ezertarako ere ez.
eta horrela ezpada,
etzaituztet bertan nahi.

horretarako nahiago desertua.
hemen nauzue bestela benetako...
eta zuek?

ps:
okerrena da,
nere gitarra mutu geratu dela nere sukaldean.
ez duela maukarik egiten, ez da kexatzen, ez du ezer esaten, mutu geratu da.
Nere gitarra, harri bihurtu da.
Berarekin baita neu ere.
Ftf.

infinity into the night time
The xx – Infinity
Joy Division eta Aberdeen-eko gau beltzak.
Eta beltza jazten gara, udara etortzen denean,
euriaren estalkirik gabeko txubaskero hotzean biok.

Infinitoaren sare telepatiko estrainoetan sartzen ari naizela diozu.
Eta arrazoi duzu, guztiz.
Eta heldu nahi dut. Eskua heldu nahi dizut. Denboraren orratzei heldu nahi diet, Nevadako desertutik eskua luzatuta. Are urreduna, urrea eta area, eta TDTrik gabe egongela infinituan.

Arratsa iritsi da.
Ezezagunen festa bukatu da.
Aixkide urruti dago. Hor,  baina urruti.
Hiria hustu da, nere bihotza bezala hustu den moduan.
Biolontxelistak eta flautistak, vespa hartuta, ihes zoriona ospatzera irten diren moduan.

Gaua iritsi da.
Gelditokirik ez duen,
gau infinitua iristen ari da.
Abailtzen ari da.
Zu eta nik jada mapa bital bat osatzen zuten gau hori jada abailtzen ari da.
Ez da luzaro existituko.

Eta ni,
infinituari begira.
Joanak eta etorriak, bizitzaren lorratzak kolekzionatzen, batetik bestera. Puzzle ia osatu gabea.

Baina gauza garbi bat badago:
Infinituan,
gaua, beti iristen dela.

Eta jada night time da.
Niretzat
(eta baita zuretzat ere, hor zauden horrentzat ere).
Ftf.
The xx – Night Time

29 palms (just ended?)(will never end)//
eguna edo gaua zen.
lagunak, urruti.
baina ez zuen axola, desertua zen.
oasis handi bat.
aire egokitudun horietakoa.
eta ni, munduko konpainia onenarekin.
banekien, badakit.
ezin nuen ezer egin.

bero egiten zuen.
handia.
joshua tree horiek hor, guregandik oso gertu.
entsaladak eta fruitu lehorrak.
oraindik ez dut oroitzen nolaz eta haruntza iritsi ginen.
bi pertsona, bi bizitza, bi istorio,
bakarrak, baina elkarrekin.
oso elkarrekin.
bategiteraino.

eguzkia
eta desertupean.

eta akordatzen naiz,
zer esaten zenidan.
eta akordatzen naiz, zer tenperatura nuen gorputzean.
eta akordatzen naiz, ez nekiela nola garamatzan horrek.
eta akordatzen naiz...eta ondo sentitzen naiz.
eta akordatzen naiz, bizkarreko mina kentzeko, hor egon zinela; etorri zela, kurandero moduko emakume arras atsegina. hitzegin zidala. eta bizkarreko zenbait parte ikutu zizkidala.

akordatzen naiz, zure soineko zuri eta gorriaz.
eta igerian egiten zenuenean.
eta nik lehiotik ikusten zintudala igerian.
eta
baita akordatzen naiz,
29 palmera horiek
ez direla sekula amaituko.
ez bizirik nagoen bitartean,
nerekin eramango ditut.

eta baita zu ere.
barruan.
oso barruan.

izan ere,
ni bainaiz,
zure borrokaren testigu.
zu nerearena izan zaren moduan.
oasis handi batean.
baina bizitakoa ez da izan erreflexu bat.
bizitza izan da.
29 palmera azpian,
zurekin
zentzua hartu duena.
ftf.

at a glance....ez nuen gehiegi behar....brunch bat ez sekula gehiago prestatzeko
Ia, eguzkia, itsasoaren atzetik gordetzen ari zenean.
Orduan, orduan ikusi dut, eskutik helduta.
Itsasertzean.
Ezer gertatuko ezpalitz bezala.
Eta nere barruan ez da ezer gertatu.
Merezi duenik ez.
Bai ordea, barrunbeak astintzen dituenik.
Ezer berdin izango ez dela pairatuz, ardo kopa bat edanez, emeki-emeki.
Eta inoiz gehiago brunch bat prestatuko ez dudanaren autopromesa egin ondoren.

stars stars & the moon
The Swell Season – Star Star
Ez zen gaua.
Pipa pizteko gertu egongo nintzen.
h. faltan bota nuen.
Hor eserita, nere sofa laranjan.
Despegatzeko prest.
n. agurtu nuen. Betirako.
a.z asko akordatzen naiz.
k. beti egongo da hor.
e. salto-saltari, noiz arte? erori arte...
ar. fina oso fina.
s. oso alga goxoak jarri zizkidan, ia eztarrian geratu zitzaizkidan, kontatu zidanean.
tx. tipo fina, joan egingo da indiana-ra.
j. my broth, always moving, always alive, always he.
it. eguzki azpian, hondartzan, trikutua.
ih. ahaztu egin dut, ia.
katua, gaur berriro, lehioan jarri da.
b. & n. zoriontsu, ezkontzera doaz.
m. heldu-heldu...gizontzen.
g. irriparrea beti masailari eusten.

beste izarrak ez dira ikusten.

hau da gaurko konstelazioa.
horiek izarrak.

bakoitza izar bat.
ia abailtzen ari den gure gau honetan.

ni, lehiotik begira.
katua ondoan.

star stars
teach me how to shine
teach me so what's going on in your mind.

ni ilargi :)
The Swell Season – The Moon
soon as well.
Ftf.

Now (say it to me now)
The Swell Season – Say It To Me Now
Han deskubritu nuen bai, Glen kantatzen ikusi nuenean.
Orduan ulertu nuen guztia. Orduan ulertu nuen, zergatik izkutatu zinen nigandik. Zergatik egin nuen hori gero. Zergatik, bata bestearen atzetik. Azkenean, ezertarako ere ez.

Orain 2am, gaueko ordu txikietan ulertu dut berriro guztia.

Gaua da orain. Argia piztuta dago. Eta katua hor dago lehioan. Kantuaren 22. entzunaldia da. Eta uste dut gaurkoz ez dela gau guztian ixilduko. Ahaztu beharrean,
ORAIN, ESAN EZAZU ORAIN.
EDO IXILDU BETIKO.

Esan gau huntan bada ere,
zer gerattu zen?
zergatik ezinezkotasun horretan katiatu ginen.
Esan, zergatik jende normalaren ertzetik pasatzen, gure mundua ereiki genuean. Enteratzen ez den jende normal hori bera.

"me acuerdo del titulo de lanovela de milan kundera, yo a veces pienso, que la vida está en otra parte..."

entzuten dut gaur gauean.

Eta bai bizitza orain hemen gauean dago. Instant honetan.
Eman dizudan erantzun horretan, indarrarekin kantatzen den horretan bidali dizut. Hor dihoaz, atariko krisketa itxi behar bildur horiek denak, ezulertua izatearen drama, bizitza normalera jende normal kupidagabearen rodillopean bizitzea, baina baita ere, zure logelako kandela horiak, baita ere Tokyo-tik ekarri nizun arrabitjole horren T-shirt hura. Etxerako, harrikoa egiteko baino erabilera handiagoa duenaren esperantzaz. Bai eta, gure afari eta ardo elkarrizketa horiek. Gure herria, jada xahututa, kontzeptualki, izpiritualki, eta sasiintelektualen bazka dena. Hainbeste maite duguna, urruntzen garenean, eta hainbeste elkarjotzera bultzatzen gaituenean.
Azkenean gu bezala.
Estupidoak gu. Estupidoa zu, oso.

Berandu zatoz.
Orain.

Orain esan behar zenuenean.
Jadanik soka apurtu duzunean.
Adorerik izan ez duzunean, kontatzeko, esateko, deitzeko.
Ezin dizut sinistu. Zure iraultza, ez da iraultza. Lubaki parapeto bat da. Ez besterik. Bildurrean eraikia. Itxurakeri batean.
Ni libre.
Lubakiak lurrazpian geratu dira, nere atzean.
Zuretzako iraultza zuretzako gudua, zuretzako hori guztia.

Neretzako nere askatasuna.

Inoiz baino handiagoa.
Eta zorgabea guztiz.
Inorri ezertxo ere ez zor ez diodanean.
Ezta nere buruari ere ez.

Horregatik, esaidazu oraintxe, edo ixildu behin betiko.
Ixiltasun mortu horrekin, lurperatuko baizaitut, behin betiko.

Izan ez zena.
Izan zitekeena.
Izan zitekeen handi-handi hori.
Elkarrikutze arteko une eztanda hura.
Emozio malko horiek.
Gau klandestino eta ertzeko horiek.
Guztia, posible egiten zutenak.
Bai eta, iraultza, gure iraultza, barrukoa eta kanpokoa.

Iraultza & askatasuna.
Biak.

Horregatik, argitu aurretik:
Esaidazu orain, edo betirako ixilduta geratuko zara,
izan zitekeen iraultza.
Eta zu jadanik desagertuko zara horretan.
Eta okerrena da, nere zati bat ere, hor joango dela.

Esan ezazu zerbait, orain!
Iraultzak zentzua izan dezan, guztiak zentzua galdu aurretik.
Edo bestela,
AGUR.

Ftf.

love is the reason we are/I am calling again
Brendan O'Shea – Halos(Song for Elliott)

Tired and scorn, since you’ve been born

Every vein in your body bleed

You had a notion, longing for care

If only so easy we could somehow prepare

Prepare for sorrow, prepare for a feast

Go to the places you go to the least

Love is a reason we are calling again

Strange and indifferent of who we’ve become

And the shadows have broken the sun

We speak within reason of heroes and places

The darkest mind sees light in traces

Prepare for sorrow, prepare for a feast

Go to the places you go to the least

Rise up to kindness, eliminate your pain

For love is the reason I’m calling again

Prepare for sorrow, prepare for a feast

Show me your witness and I’ll give you a thief

Rise up with kindness, eliminate your shame

For love is the reason I’m calling again

Edo

Delorean – Seasun

U2 – Magnificent

ftf.

ti ki
Sigur Ros  – Ti Ki
Erlojua erortzen ari da.
Lurraren kontra.
Plaf.
Lurraren kontra.
Poliki...dihoa, baina plaf
erortzen ari da.
Koordenada gabe.
Lege fisikorik gabe.
Grabitaterik gabeko, ingrabitatean.

Eta zu,
tentel hori,
horri begira,
itsu
mutu
gor

Beste behin ere.
itsu
mutu
gor.

Tentel hori.
Ez al zara konturatu,
are urredunaz?
Ez al zara konturatu,
denbora adixkidea iragana dela?
Ez al zara konturatu,
ti ki
korrika erten behar duzula.

Eta konturatzen zaren gauza bakarra da,
oinak,
zapatak,
ez direla mugitzen,
ez ti ki
ez ezer.

Oinak
stuck,

eta burua,
zeruko hodeiei begira,
pasatzen ikusiz,
pasatzen ikusiz,
ti ki
ti ki
ti ki

ftf.