2007/01/01 15:39:13.411 GMT+2

Info gehiago

FasTFatum, Igor Calzada kantuegilearen alter egoa da.

Igor Calzada (Donostia, 1975) iraganean murgilduta ibili izan den proiektu musikalek, beti ere hibridotasun ikutu (edo gutxienez asmo) bera izan dute funtsean: Musika (kantu bezala ulertua) eta literatura (istorio bezala erabilia) uztartzearena, alegia.

Hortik abiatuta, bere ibilbide honela deskriba genezake mugarriz mugarri:

· 1990-1996: Euripean Sua talde rock/folk/pop-ean bere lehen urratsak eman zituen bateriajole, letraegile eta ahotsa izanik.

· 1995-1997: Bilboko unibertsitate garaian burututako 5 Artzai Band proiektuan kantuegilea izanik, oso modu esperimentalean izan bazen ere.

· 1997-gaurdaino: Duda barik, mugarri garrantzitsuena, bere iharduera lerroa ulertzeko, Harkaitz Cano (http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00025.htm) idazlearekin 1997. urtetik aurrera etenik gabe darabilen elkarlana da. Gaur, 10 urte.

FasTFatum, horren emaitza zuzena besterik ez da.

1996an, Harkaitz Cano-ren “Kea Behelainopean Bezala” (1994, Susa) poesia liburuaren zenbait poema musikatzearekin hasi zen. Baina konkretuki 1997rarte Igor Calzadak ez zuen erabakiko kantuegile moduan aritzea. Hain zuzen, New York-era egin zuenean, Harkaitz Cano “Piano gainean gosaltzen” (2000, Erein) idazten ari zen bitartean, biak han biltzeko.

Handik aurrera, Harkaitz Cano eta Igor Calzada-k uZTAIL oPARO oSTEAN abian jarri zuten 1997. urtean, Euskal Herriko leku anitzetan ehundik gora emanaldi emanez ordutik.

· 2002. urtetik aurrera, uZTAIL oPARO oSTEAN, OSTEAN (http://www.ostean.com) proiektuan bilakatu zen, Luis Fernandez (txelojole) eta Oianko Txoperena (webmaster http://www.oianko.com) partaideak talderatu zirenean. Formato honekin ere, laurak, 30 emanalditik gora eskeini dituzte.

· OSTEAN proiektuarekin paralelo, Igor Calzadak FasTFatum bere bakarkako proiektuari ekiten dio honela, Harkaitz Canoren partehartze zuzena izango duelarik letra, emanaldi eta diseinuan. Bestela ere, hastapenetik FTF-ek asmo garbia du edozein modutako kolaboratzaileekin aritzeko elkarlanean.

· FasTFatum izena "patu azkarra" bezala itzuli daiteke. Baina izenaren jatorria, latinerazko "fas fatum" hutsa litzateke, besterik gabe "patu" bezala itzulirik. Izenaren jatorri zuzena hartara, Bernardo Atxaga idazlearen "fas fatum" poema da (berau Ruper Ordorikak kantu bihurtu zuena, era berean).

FasTFatum… Zeri buruz ari da?

Aurrerantza begiratzeko beharraz, ametsez, bidaiaz, maitasunaz, hemen eta hangoaz, hiriez, gu egiten gaituenaz/gu izateari eusteaz, benetakoaz, gauza sotiletaz, kaleko jendeaz, zutaz eta nitaz…bizitza hau FasTFatum bat bezala bizitzearen urgentziaz, gogoaz.

Bizitza, patu/zori /destinu azkar bezala ulertua.

Gure bizitzaz, FasTFatum.

Argitarapenak:

  • Euripean Sua (1990-1996)
    1. Maketa: 1994.
    2. Ipar Rock: 1995.
  • 5 Artzai Band (1995-1997)
  • Uztail Oparo Ostean (1997-2001)
    1. Autoproduzitutako CDa. uoo Records. 2000.
  • Ostean (2002-egun)
    1. EiTBko “Beste gu” saioaren grabazioa.
  • FasTFatum (FTF) (2007)
    1. Filmea/Laburmetraia/Dokumentala: "FTF Ireland Tour 2007" (Iraila 07)
    2. CD "FasTFatum". (Abendua 07) 

FasTFatum (igor calzada)

Posted by: icalzada.2007/01/01 15:39:13.411 GMT+2
Tags: briefing | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net