DE-CADENTE

2293337347_4ff15c6663Oinez.
Gaua da.
Piano bat.
Aurreko uztailean bezala,
hor antzoki ilun batean.
Ez negarrik egin.
Ez du ezertarako balio.
Entzun, taxi horien zarata aldapan gora eta behera.
Zure bihotzean, aurikulu eta bentrikuluak lez.
Hiriaren hotsa.
Hiriaren birikak.

Besterik ez,
Anything.
Mark Eitzel – Anything

But you are not alone.

Bay Area ikusten da, hemen goitik, ikusten duzu?
Ez dago urruti, ikutu ahal dut hatz puntekin.
Ikutzen duzu? Bai, hor beheko hori, Frisco da. Pelikuletakoa.
Baina hemen, gizatiarragoa dirudi.
Arnasa hartu daiteke,
gure birikak ez itotzeko.
Eta esan hemendik, zenbat aldiz maite izan dudan, bultzatu izan dudan atea behera botatzeko,…
Benetako gauzak egiteko, benetako gauzetan sinisteko. Eguneroko gauzetatik ihes egiteko, beste behin ere.
(…)
[Lasai, Gemma jarriko dut speaker-etatik, etxera iristen naizenean. Atea zabaldu eta zigarrokin luze eta marroixka horietako bat erreko dut, gauero lez, hor atarian eserita. Atezuaren azken goiki eskaileran nere jeans jada apurtu eta goiko moon hori begiratuz. Bay Area Moon hori.]

Oinez,
goaz berriro aldapan gora.
Bazatoz?
Entzun, headphone-ak
partekatzen ditugu.
Belarrietan Mr. Eitzel.
Bera bertakoa da.
Inork ez du bera ezagutzen, ordea.
Hortaz ohartu nintzen lehengo private party-an.
Bere izena aipatu zuen europear flipaua bihurtu bainitzen, hogei bat hippie-ren begiraden artean. Inork ez zuen Frisco-koa dela harrotasunez esaten duen kantaria ezagutzen. De-Cadente.

decadente adj.
Que es propio de un movimiento de la literatura que se caracteriza por el excesivo cuidado en el estilo.
adj.-com. Díc. gralte. del artista y literato de refinamiento excesivo.

Jaso dut twitter-ren. Thank you.
Bai, hori da, nik esan nahi nuena. Hain prezisoki.
Urte bete eta gero, oso ondo ulertu didazu zer esan nahi nuen.

Oinez,
gauean,
berriro ere,
Filmore St.etik Hayes St.era
oinez,
gauean,
taxi horiak
ezker-eskubi,
japantown,

eta azkenean
horra,
orratzera iristen gara:
175268490_3bb1441a0aGure etxera,
Twin Peaks-eko muinora.
Bay Areako behelaino artean,
gure gotorleku de-cadente-ra.
DSC03071

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *