An End Has A Start

RyanAir.
Gitarra besapean.
Eta pisugabeko maleta bat.

Kantuak nola egiten diren galdetzen dute gaur arratsaldean?
Nola?
Horrela.

Hegazkinean lurreratu aurretik
jada
istorioak eta melodiak buruan.
Beti istorioak hasi eta bukatu egiten direla.
And always again.
An End Has a Start.
(“you came on your own”)

Ezin ditugu
gure barrutik
jada tiraka kendu
mapetan agertzen ez diren kale horien izenak.
Grafton-etik, Shattesbury, Falls edota Malahide.
Ezin.

Beti geratzen zaigu patrikan
azkeneko bala:
An End Has A Start,
Ha’pe’nny Bridge-ean kantatzea.

Seguruenik,
gitarra akustikoz, Irlanda-ko hiriburutik London-eraino, Belfast-etik pasa, Manchester-retik pasaz….
Gure maleta eta kantua elkarrekin joan-etorria egingo baitu.

Atzerabueltarik ez duen mundu honetan.
Gu, bitartean, begira.
Bakarrik begira.

Oraingoz beste ezer ez.
Adreilu gorria begiratuz
jameson whiskey-az
iltzatuko ditugu gure neuronak,
kondenaturik,
ibuprofenoaz.

Azken momenturarte.
Azken momentuan,
bukaerako momentu horretan,
hasiera kamiseta kolore berdekoa izango baita.

Happe’ny Bridge-en,
ni lekuko bakar.
ftf.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *