81 years will travel soon to Iceland (long life, make it longer)

81 urte ia. Eta haruntza doa.
Iceland-era.
Atzo afaltzerako bokadu batzuk hartzera gonbidatu zigun.
Gogoz, zer aurkituko zuen galdetzen zidan.
Gaur harrituta, atzo izan genuen elkarrizketaz.
Gezurra badirudi ere, konbentzioen gainetik, jada gainetik jarri ahal delako batzutan errealitatea. Eta hori horrela gertatzean, zerbait izugarria pizten da gure barrenean. Periferian gaude, baina periferiak ematen dio bizitza, dinamika erdiguneari. Erdigunea, bere endogamian galtzen dela iruditzen zait batzutan. Milimetroko miopia du. Ez du haratago ikusten.
Zorionez, ni bezala, 81 urteko emakume incredible-a hara doa.
Iceland-eko bolkan eta lurraren indar ezkutu baina duda-bako horrekin aurkituko da, crash egingo du. Han imaginatu dezaket, bere ile zuri, galtza luze, zapata kolegial horiekin, elur eta izotzarekin sinbiosian.
Sinatzea balitz, iritsiko nintzateke ni 81 horietara horrela.
Sigur Ros-ena eraman du besapean.
Koordenadak gora edo behera, Jose Gonzalez-en Jose Gonzalez – Crosses oparituko diot bueltan denean.
Long life, long life, up to the convention, nothing to do with the age and rules.
Eta gero dantza egingo dugu, izoztua dagoenean kanpoan, barruan goxotan, Reykjavik-eko kafetegietan lubakituko gara. Abailduko gara Copenhagen-en, gure maitasunak apurka apurka asesinatzen Jose Gonzalez – Killing For Love (Beatfanatic Remix) 
Eta elur artera, negutiar sauna horietatik, erdi estalita, zerbeza hotz batekin, dantzan aterako gara…eta reginal perry moduan, desagertuko gara, baina…noizpait berriro bueltatzeko.
Eta sekula ez bueltatzeko modu berean.
Sekula ez, berdin.
Sekula ez, pabesaren konbentzioetan hondoratutako konbentzioen azpitik.
Ezta gainetik ere ez.
Agian, adinarekin, ikusezin izango garelako.
Ikusezin, libre eta dantzagarri.
Beti, elur artean.
Purifikatuak. Ile txuriarekin purifikatuak.
Ftf.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *